PAOLBIDIA

Entries from azaroa 2009

ZAPATERO PROJECTS

azaroa 18th, 2009 · No Comments

08124-091007-05.jpg

Julene azpeitia ikastetxeko aterpea.

Egitasmo honek hasertik erabiltzaileen erantzuna izan zuen; kontutan izanda gurasoek eta haurrek egunero erabiliko duten istalazioa dela, ikastetxeko guraso elkarteak hainbat ekarpen egin zituen haseratik. hala ere, egitasmoaren prozesua zela eta ez zitzaionn erabaki prozesuari inongo aukerarik eman.

Itxura simplea de eta zutabe ugari ditu. Egiturak ez du, dirudienez inongo luxu adierazpenik egin nahi. Eskertzekoak dira, habeen gainetik dauden, Z (zapatero?) erako solibak sortzen duten itzal txikia, orokorki eguzki eta itzal nahasketarekin, beira azpiko “beroa” gutxitzen bait du.

Bukatzeko, estalkiak ez du ikastetxearen estetikari inongo aipamenik egin. Altueran ere, leihoekin “topo” egin ondoren, leiho bera egokitu behar izan delarik.

08091-091113-19.jpg

Anbulategi inguruko hiritartze egitasmoa.

Bidegorria eta aita mari atzekaldeko aparkalekuak, anbulategi inguruko hiritartze egitasmoarekin batera, basadi kalea ankaz gora jarri du.

Batetik, berebilentzako bideak ixtutu ditu, ibilbide norantza aldatu du eta aparkalekuak lekuz aldatu ditu. Honez gain, aita mari eta basadi arteko ibilbide berri bat ireki du eta hau eskertzekoa da.

Zubi berriarekin egin duten oinezkoentzako lotura da egitasmoaren gauzarik nabarmenena. Eta beharrezkoa zen aita mari atzekaldeko garaje eta lokal en aurreko kalearen hiritartzea. hainbeste urtetan zuen itxura lotsagarria txukundu bait du

08123-091111-01.jpg

Aita mariko aparkaleku berriak

Garai batean, aiata mari 28 sotoan, ikastolako gela batzu izan zirenetik, lurrez bete zuten, lokalak garaje bihurtu eta ez zen ezertarako erabili izan. Gaur da, plaza, parke edo jolastoki bihur zitekeen lursail hau, autoen poderioz, aparkaleku bihurtu dena. Auto saltzaile batek zioen gisan: “autoak erropak bezela, pareka erosiko bait ditugu…” eta horrela gabiltza, etxe bakoitzean, familiako bina edo hiruna kotxe izanda, aparkaleku falta nagusi nonahi.

Ezin besterik esan egitasmo honi buruz; zerbait esatekotan, bambu landare horien etorkizuna aipagarri egingo degu. Zuhaitzak bezain handiak egingo ote dira? Nork daki.

Itsas kirol lokalak, surf larien aspaldiko aldarrikapena bete du. Gure ustetan, holako instalazioak, itzurun hondartzako eraikinean beharko luke. Praktikotasunagaitik eta xarma gehiago duelako. hala ere, hondartzatik hain hurrun ez dago eta lokalak, neurri egokia duela dirudi. Surf lariek munduko txapeldunik izan gabe, badute non gorde olatuetako taula. Pilotariek berriz, munduko txapeldun mordoxka eta frontoia txiki txiki eginda. Desoreka nabaria.

Artadiko ur biltegiak ez du estetika eta hirigintzarekin, gure gustoko den irudi erakargarririk. Beharrezkoak diren istalazio ezkutu eta konplexua hauek, egunerorako beharrezkoak izateaz gain, azkenak izaten dira politikarien ingurazioetan.

Tags: HIRIGINTZA · KRITIKA · aita mari auzategia

zse (4) zumaiako sarreren egitasmoa

azaroa 18th, 2009 · No Comments

zse4

Tags: ALDE ZAHARRA · ARKITEKTURAREN KULTURA · PORTALAK

Bad Behavior has blocked 29 access attempts in the last 7 days.