ODIETA ATZO, GAUR ETA BIHAR
urr 17th, 2011 by paolbidia13
Gustora geratzeko moduko albistea zumaiarrentzat. Odieta tente degu oraindik eta.
Asteotan irakurri degu ondareari, eta honek gure gizartean duen eraginari buruz. Zertarako mantendu gure eraikin zaharrak? Ez al da hobeago eraistea eta eraikin berriekin gure beharrak erosoago betetzea? Baliteke. Baleike. Baina irakurriak irakurrita, ulertu behar degu, gu ez garela, gure inguruari izana kentzen badiogu. Filosofia munduan murgilduz gero, teoria hauek landu dituen pentsalariek esana: Gure izaera, gure izana, bizi degun inguruaren ondorioa direla alegia. Baina noski, sakondu gabe, galde genezake gu ez garela 1888 urteko biztanleak bezalakoak. Gu XXI mendean sartutako izakiak garela. Zergaitik garrantzia eman, garai hartako eraikin honi? Dena ez bada ere, balio duena bada ere mantendu beharko genuke. Zerk balio duen gizarteak esan beharko du. Eta guk, gai hauek interesa pizten digunok erakustarazi.
Odieta auzoak haseratik izan du ardurarik gabeko hirigintza garapena. Herriak bizkarra eman dio han gertatzen zenari, naiz eta zumaiarrok unerik alaienak bertan igaro, festatik festara. Gaur da eguna, gora beherak tarteko, pozik egon beharko genuken unea. Odietak arnas pixkat hartzeko aukera duelako. Naiz eta eraikin batzu, gora behera hauekin eguzkia betirako galdu. Ez pilotalekuak itzala ematen dielako behinik behin.
Argazki zaharrean, euskal festa dirudien ekitaldia, pilotaleku irekian. Argazki berrian, bi gazte pilota jostatzen. Eusebio Gurrutxagako Odieta pilotalekuan. Zerbait faltan botatzekotan, Ubillos jauregia osoki ikustea. Baina noski, hau eskatzea…ze esango ote dute Odieta alboan dauden etxekoek?
Guk Odietaz gozatzeko aukera izateak poztu egiten gaitu.
Bukatzeko 1999 abenduan Baleiken irakurritako idatzia jartzen degu, gogoeta modura. Garai haietan Odieta pilotalekua botatzeko proposamena egin berria zuen Udal teknikari taldeak. Pelotalekua erruduna zela eta, 13 etxebizitza egite asmoarekin. Pilotalekualdera begira geunden bitartean, ez ginen konturatu marraztu zuten etxetzarrak, auzoa txikiago eta ilunago utziko zuela. Bejondeizuela!




