Archive for urria, 2008

SUMOFIC PULPOK EZIN IZAN ZUEN TORRELAVEGA GARAITU

          Partida Kantabriarrek irabazi zuten nagusitasunez 27-37. Hasiera-hasieratik partidaren jabe egin ziren kanpotarrak eta etxekoek ez zuten inolako aukerarik izan. Partidaren 15. minuturako 4-11 galtzen zuten etxekoek, eta zumaiarrak behin eta berriz saiatu arren, kantabriarren kalitateak eta luzerak hutsean uzten zituen behin eta berriz etxekoen ahaleginak. Hala eta guztiz ere, Alex Olidenen mutilek desabantaila murriztea lortu zuten eta atsedenaldira 12-17koarekin iritsi ziren. Bigarren zatian kanpotarren nagusitasuna mantendu egin zen, partidan zehar abantaila sei goletakoa zen, eta azken minutuetan soilik lortu zuten aldea handitzea. Jokalari zumaiarrak ahal zuten guztia egin arren, azkenean amore eman behar izan zuten kantabriar talde boteretsuarena urka. Bisitariek talde handia dutela erakutsi zuten, jokalari guztiak oso maila handikoak dira eta ziurrenik liga amaieran sailkapenaren lehen postuetan agertuko dira. Sumofic Pulpo K.E.-ren aldetik ondorengoek jokatu zuten: : Iriondo, Ibón Sasiain, Sagasta, Aizpurúa (3), Gutiérrez (1), Agirre (1), Ioritz Sasian, Peñalba, Hernández (2), Xabier (5), Iosu (3), Ugarte (3), Rubio (8) eta Beñat (1).

Etxeko jokalariek harmailak bete zituzten zaleen laguntza eskertu nahi dute, ez zioten animatzeari utzi, are gehiago kontuan izanda azken minutuetan partida erabakita zegoela. Datorren jardunaldian lehen taldeak atsedena izango du, eta hurrengo jardunaldian Zizur Nagusira (Iruña) joango dira, joan den denboraldian igoera lortu zuen Ardoi taldearen aurka jokatzera.

Bestalde, Basusta Erretegiko neskak galtzaile suertatu ziren 24-19 Portugaleten jokatu zuten partidan.  Oso partida gogorra izan zen, eta soilik azken minutuetan erabaki zuten bizkaitarrek. Hurrengo partida Lubakin jokatuko dute bi aste barru, Elorrioko taldearen aurka, hain zuzen.

Euskal Ligako kadete eta jubenilek Donostiako Egiaren aurka garaipena lortu zuten. Kadeteek ez zuten inolako arazorik izan eta 41-26 irabazi zuten. Jubenilek, berriz, dezente gehiago sufritu behar izan zuten, eta azkenean 31-30 irabazi zuten. Kadeteak hirugarren jarri dira sailkapenean, Arrate eta Zarautzen atzetik, eta jubenilek seigarren postuan jarraitzen dute.  

Azkenik aipatu lehen taldeak urtarrilean Tenerifera egin behar duen bidaian laguntzeko Itziar Beristain izan zela saritua. Zorionak!

SUMOFIC PULPO K.E. - TORRELAVEGA

SUMOFIC PULPO K.E.-ak TORRELAVEGA-ri EGINGO DIO AURRE

Gaur arratsaldean, 18:45etik aurrera, Sumofic Pulpo K.E.-ak taldeko liderrari egingo dio aurre, Grupo Pinta Torrelavega. Kantabriarrek jokatutako partida guztiak irabazi dituzte, eta oso konplikatua izango da Alex Olidenen mutilentzat emaitza positiboren bat lortzea. Hala ere, gure taldearen ezaugarri nagusia burua inoiz ez jaistea eta amaiera arte borroka gogor egitea da. Iazko denboraldian ere oso konplikatua zirudien partida honek, baina zumaiarrak irabazteko zorian izan ziren. Kantabriarrek irabazi zuten, 36-38, baina irabazteko zailtasun handiak izan eta gero.

Torrelavegako taldeak nazioartean aritzen diren bi jokalari letoniar ditu, pibote errumaniar bat, alboko bielorrusiar bat, hegaleko kanariar bat eta ziurrenik iazko denboraldiko jokalaririk onena, Eugenio González zentrala, iaz Santanderreko Sinfín taldean. Badirudi zumaiarrek ez dutela aukera handirik, baina Lubaki kiroldegiak gotorleku izaten jarraitu behar du, etxean lortu behar baitira puntuak amaieran larrialdirik ez izateko. Beste behin, zalegoen laguntza ezinbestekoa izango da denboraldi honetan Lubakin garaiezinak izaten jarraitzeko. Bi partida jokatu dira zumaian eta bietan etxekoek irabazi dute, lehena Tenerifeko La Laguna-ren aurka eta bigarrena Bizkaiko Urdaneta-ren aurka.

Gogoan hartu partidaren atsedenaldian Kanarietara bidaia bat zozketatuko dela, txartela ordaindu duten bazkide guztien artean gure taldeak urtarrilean Tenerifen jokatuko duen partidan laguntzeko.

Bestalde, larunbat honetan jarriko da martxan Asador Basustak babesten duen emakumezkoen senior taldea. Portugaleten jokatuko dute arratsaldeko 16:30etik aurrera. Talde berri hau Xabier Letamendiak zuzentzen du, eta dirudienez denboraldi zaila izango dute, talde hau oso gaztea baita. Taldea zazpi jokalari jubenil eta zazpi seniorrek osatzen dute.

chicas-senior1.jpg

Decotena Pulpo K.E.-ak ere kanpoan jokatuko du bere partida, Legazpin hain zuzen. Partida igandean izango da eta goizeko 11:15ean hasiko da. Zumaiar gazteek ez dute oraindik garaipenik, ea oraingoa aukera ona duten.

EREINTZA - SUMOFIC PULPO K.E.

SUMOFIC PULPO K.E.-ak GALDU EGIN ZUEN EREINTZAren AURKA

Zumaiarrek 39-34 galdu zuten Ereintzaren aurka Errenterian

Partida osoan zehar erasoko jokoa nagusitu zen defentsaren aurrean, etxekoen golari kanpokoen beste gol batek erantzuten zion, eta berdintasuna mantendu zen ia lehen zati osoan. Lehen zatiaren amaieran lortu zuten Errenteriakoek abantaila handitzea (20-18), eta horrela iritsi zen atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran etxekoek aldea handitzea lortu zuten, eta Alex Olidenek partida geratu zuen zumaiarrak 32-27 atzetik zirela. Handik aurrera zumaiarrek gora egin zuten, Iriondok pare bat jaurtiketa geratu zituen eta erasoak ez zuen hutsik egiten, pibotearekin konbinazioak eta kanpoko jaurtiketek ederki funtzionatu zuten. Partida amaitzeko 7 minutu falta zirela 35-34 jarri ziren zumaiarrak, eta une horretan eskatu zuen etxeko teknikoak hutsartea. Hiru aldaketa egin zituen eta partida dominatzera pasa ziren. Handik partidaren amaierara 4-0eko partzial batek erabaki zuen partida etxekoen alde.

Sumofic Pulpo K.E.-ren aldetik honako hauek jokatu zuten: Iriondo, Peñalba, Sagasta (5), Aizpurua (1), Gutiérrez (2), Agirre (4), Lizeaga, Sasiain, Hernández (6), Uribeetxeberria (6), Arrieta (4), Ugarte, Rubio (3) eta Intxausti (3).

Zumaiarrek 5 puntu lortu dituzte 5 partidatan, sailkapenean zazpigarren postuari eusten diote eta datorren astean Lubaki Kiroldegian liderraren aurka jokatuko dute, Torrelavegako Grupo Pinta taldea. Partida 18:45ean hasiko da, eta atsedenaldian ordaindu duten bazkide guztien artean gure taldeak Tenerifen jokatuko duen partidan laguntzeko Kanarietara bidaia zozketatuko da.

ibon-ta-xabi1.jpg

BAZKIDE KANPAINA

Dakizuen bezala, hasia da 2008-2009 denboraldia. Oraindik ere bete-betean gabiltza bazkide berriak egiten. Aukera duzue, beraz, aurreko urteetan bazkide izan bazarete, partida egunean etorri eta sarreran txartela jasotzeko, eta berriak bazarete, partida hasieran bertan edo bulegora deituta eskatu dezakezue txartela egiteko. Badakizue, gainera, iaz bezala, bazkide guztien artean bidaia bat zozketatuko dugula Kanariar irletara, taldearekin batera joateko. Dena den, azkar ibiltzea komeni zaizue. Zozketa hilaren 25ean izango da eta bertan parte hartzeko kuota ordainduta izan behar da. Kuota 40€ da eta gure telefono zenbakian utz dezakezue mezua 943862697.


Otsaila 2012
AstAstAstOstOstLarIga
  
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Gallery

zarautz-6.jpg zarautz-1.jpg zarautz-4.jpg aupa-pulpo.jpg

 

urria 2008
A A A O O L I
    aza »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.