Archive for azaroa, 2008

Larunbata, 2008.eko Azaroak 22

J.D. ARRATE - SUMOFIC PULPO K.E. 17:30

ORMAIZTEGI – DECOTENA PULPO K.E. 18:15

ASADOR BASUSTA PULPO K.E. – LEIZARAN 18:00

ESCOLAPIOS – PULPO K.E. 16:30 (Jubenil Mutilak)
ESCOLAPIOS – PULPO K.E. 18:00 (Kadete Mutilak)

PULPO K.E. – EGIA 16:15 (Kadete Neskak)

PULPO “A” – ALOÑA MENDI 10:00 (Infantil Mutilak)
PULPO “B” – UDARREGI 11:15 (Infantil Neskak)

Igandea, 2008.eko Azaroak 23

PULPO “B” – LEZO 10:00 (Kadete Neskak)
PULPO “B” – ARRASATE 11:30 (Infantil Mutilak)
PULPO K.E. – IRURENA OET 12:30 (Kadete Mutilak)

SUMOFIC PULPO K.E.-REN GARAIPENA ETA SEIGARREN POSTUA SAILKAPENEAN


 

Sumofic Pulpo K.E-ak 34-27 irabazi zion Trapagaran-i Lubaki kiroldegian. Alex Olidenen mutilak 40 minutuz atzetik joan ziren markagailuan baina galdutzat zuten partida irabaztea lortu zuten.

Partidaren hasieran berdintasun handia izan zen eta 10. minutura arte berdinketa izan zen nagusi. Handik aurrera kanpokoek aurrea hartu eta 4 goletako aldea izatea lortu zuten lehen zatiaren erdialdean. Zumaiarrek jaurtiketa garbiak huts egin zituzten lehen zatiaren amaieran eta horrela atsedenaldira markagailuan 13 eta 17koarekin iritsi ginen kanpotarren alde. Bigarren zatiaren hasiera ere ez zen ona izan etxekoentzat, izan ere 37. minuturako kanpotarren aldeko abantaila handitu egin zen, 15-21. Handik aurrera etxekoek gora egin eta bost minututan jokalari bat gehiagoz arituz partida berdintzea lortu zuten. Bigarren zatiaren erdialdera kanpotarren abantaila gol batekoa zen, 21-22. Zenbait minututan berdinketa izan zen nagusi, baina berehala kiroldegia bete zuten zaleen laguntzari esker etxekoek gora jo zuten eta partidan lehen aldiz aurrea hartzea lortu zuten markagailuan. Zumaiarrek erakutsi zuten jokoaren indarraren aurrean kanpotarrek etsi egin zuten eta partida amaieran Alex Olidenek zuzentzen dituen mutilek 34-27 garaitu zituzten Trapagarangoak.    

Garaipen honi esker zumaiarrek aurrera egin dute sailkapenean eta 9 punturekin seigarren jarri dira, puntu berak dituen Ereintzaren aurretik. Zarauztarrak daude etxekoen aurretik 10 punturekin, eta hain zuzen ere, bi jardunaldi barru elkarren artean jokatuko dute Lubaki kiroldegian. Datorren astean, Sumofic Pulpok Eibarko Ipurua kiroldegian jokatuko du larunbat arratsaldean Arrateren aurka.

Sumofic Pulpo K.E.-ren aldetik ondorengoek jokatu zuten: Sagasta (1), Aizpurua (4), Gutiérrez (9), Agirre (5), Ioritz Sasiain, Peñalba, Hernández (2), Uribeetxeberria (2), Arrieta (1), Iriondo, Ugarte (2), Rubio (7) eta Leibar (1).

SUMOFIC PULPO K.E. - TRAPAGARAN

SUMOFIC PULPO KIROL ELKARTEAK TRAPAGARANEN AURKA JOKATUKO DU GAUR

Gaur arratsaldean 18:45etik aurrera Sumofic Pulpo Kirol Elkarteak Bizkaiko Aparcabisa Trapagaran talde gogorraren aurka jokatuko du. Epaileak Monjo Ortega eta San Pedro Colorado madrildarrak izango dira. Bi taldeak orain 10 urtetik daude maila berean, eta 9 aldiz jokatu dute Lubaki Kiroldegian, etxekoek 6 garaien dituzte, berdinketa bat eta bitan irabazi dute bizkaitarrek Zumaian. Kanpotarren bi garaipenak azken lau urte hauetan izan dira, eta beraz, Alex Olidenen mutilak azken bi denboraldi hauetan Lubaki Kiroldegian lortu ez duten garaipenaren bila aterako dira. Dirudienez Alex Olidenek jokatzeko moduan izango ditu joan den astean Zizur Nagusian garaipena lortu zuten 14 jokalariak, baina Joseba Sagastarekin daude zalantzak, belaunean arazoak baititu. Zumaiarrek badakite Trapagaran taldearen aurkako partida oso zaila izango dela, borrokalaria da oso talde bizkaitarra, batez ere defentsa lanetan. Sailkapenean bizkaitarrak 11. postuan daude 4 punturekin, eta etxekoak zazpigarrenak dira 7 punturekin. Aukera ona da zalantzarik gabe beheko taldeekin aldeak handitzeko eta horrela ligaren bigarren zatiari lasaiago ekiteko. Euskal Ligako kadete eta jubenil mailako taldeek Zarauzko talde gogor eta sendoen aurka jokatuko dute gaur arratsaldean Lubaki Kiroldegian. Igande goizean ere bi partida jokatuko dira Lubakin, lehenik Decotena Pulpo K.E.-k jokatuko du 10:30etik aurrera Donibane-ren aurka, eta ondoren 12:15etik aurrera Asador Basusta Pulpo K.E.-ko neskek Errenteriako Ereintzaren aurka jokatuko dute.

Asador Basusta Pulpo K.E. eta Sumofic Pulpo K.E.-ren garaipenak

Senior mailako bi taldeek garaipena lortu zuten. Asador Basustako neskek Lubaki kiroldegian denboraldiko lehen garaipena lortu zuten Elorrioko Eskubaloi taldeari 25-15 irabazi ondoren. Letamendiak entrenatzen dituen neskak hasieratik egin ziren partidaren jabe, eta atsedenera 14-8ko alde nabarmenarekin iritsi ziren. Bigarren zatian abantaila handitu egin zen eta partida amaieran 25-15 etxekoen alde. Bi jardunaldi jokatu ondoren hirugarren postuan dira zumaiarrak Aloña Mendi eta Zarautzen atzetik.

Asador Basustaren aldetik ondorengoek jokatu zuten: Onintza Salegi, Izaro Isidro (3), Eneritz Irigoien (5), Josune Herencia (5), Deñe Izaga (1), Lierni Martínez, Jone Salegi (3), Maider Alberdi (4), Leire Martija (2), Maialen Aldabaldetreku, Ainhoa Aranzabal (2), Jaione Ruiz eta Ane Irigoien.

Bestalde, Sumofic Pulpo Kirol Elkarteak ere garaipena lortu zuen Nafarroan (Zizur Nagusia) jokatutako partidan. Alex Olidenen mutilek inolako arazorik gabe irabazi zuten, 23-28. Partidaren hasieran bi taldeen artean ez zen alderik izan, baina lehen zatiaren erdialdetik aurrera gorritxoek beraien alde jarri zuten markagailua, 5-8. Zumaiarrak ez ziren gelditu eta 20. minuturako 5-12ko alde nabarmenaz irabazten zuten. Azken minutuetan etxekoek abantaila zertxobait murriztea lortu zuten, eta atsedenaldian 10 eta 15ekoa zen kanpotarren alde. Bigarren zatian abantaila mantendu ez ezik handitu ere egin zen, 15-22 genuen markagailuan 45. minutuan. Handik aurrera etxekoen erreakzioa iritsi zen, zumaiarrak erlaxatu egin ziren, ez zuten erasoan asmatzen eta nafarrek gora egin zuten. Horrela, 53. minutuan 3 goletara gerturatu ziren, 20-23. Orduan Alex Olidenek denbora eskatu zuen, batez ere erasoko jokoa sendotzeko asmoarekin. Handik aurrera partida amaiera arte ez zuten zumaiarrek arazorik izan eta 23-28 irabazi zuten partida. Aipagarria da Markel Peñalba atezain zumaiarrak egindako lana. Denboraldiko partidarik onena egin zuen eta talde nafarra desesperatzea lortu zuen.

Sumofic Pulpo K.E.-ren aldetik ondorengoek jokatu zuten: Ibon Sasiain (1), Sagasta (1), Aizpurua (1), Gutiérrez (4), Agirre (1), Ioritz Sasiain, Peñalba, Hernández (5), Uribeetxeberria (2), Arrieta (4), Iriondo, Ugarte, Rubio (5) eta Leibar (4).


Otsaila 2012
AstAstAstOstOstLarIga
  
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Gallery

zarautz-2.jpg zarautz-3.jpg ibon.jpg lisi.jpg

 

azaroa 2008
A A A O O L I
« urr   abe »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.