Archive for abendua, 2008

PULPO K.E. 29 - 28 SALAMANCA

SUMOFIC PULPO K.E.-REN  GARAIPENA SALAMANCA-REN AURREAN
  
           Partida erritmo handiz hasi zen, Salamancakoek irabazteko asmoa erakutsi zuten hasiera-hasieratik, eta etxekoak partidaren lehen minutuetan zalantza handiekin eta aukera gutxi sortuz. Salamancakoen defentsa irekiak akats ugari eta jaurtiketa okerrak eragin zituen erasoan eta etxekoen 5-1 defentsak huts egiten zuen Salamancakoen jokoaren eta pibot onaren aurrean. Bisitariak berehala hasi ziren aldea hartzen eta 5 eta 6 goletako errenta lortu zuten. Etxekoen aldetik 6-0 defentsara aldaketa egin zen eta handik aurrera Salamancak askoz ere arazo handiagoak izan zituen erasoan. Hala ere, gure erasoa ez zen eraginkorra eta ezinezkoa egiten zitzaigun markagailuan hurbiltzea. Horrela, bada, 5 goleko abantailarekin iritsi ginen atsedenaldira, 
10-15.                                                                                                                                                                                  Atsedenaldiaren ondoren partidak berdin jarraitu zuen, eta zenbait unetan are okerrago, Salamancakoek aldea handitzea lortu zuten eta 7 goleko abantaila izatera iritsi ziren. Oker zihoan partida etxekoentzat, defentsan hobera egin bagenuen ere erasoan ez genuen asmatzen. Bigarren zatiaren 10. minututik aurrera aldea murriztuz hasi ginen, eta Salamancakoen kanporaketa bat aprobetxatuz aldea 3 goletara gutxitzea lortu genuen. Handik aurrera etxeko taldeak gora egin zuen, erasoan jokoa argiagoa zen, defentsa oso sendo agertu zen (atezainen,  Iriondo eta Peñalbaren partida handia), eta batez ere, zaleek asko animatu zutelako, baita zazpi golez galtzen genuenean ere.                                                   Partida amaitzeko 5 minuturen faltan 1 gora jarri ginen, eta hortik amaiera arte berdinketak eta gol bateko aldea etxekoen alde; baina 30 segundo falta zirela markagailuan berdinketa genuen 28na eta baloia Salamancakoen alde. Beste behin, bihotzekoa dutenentzat gomendagarria ez den amaiera (egunen batean zerbait larria gertatzeko ere!). Hamar segundoren faltan kanpotarrek jaurtiketan huts egin zuten, Iriondok baloia hartu, bi hegalekoak kontraerasora atera, atezainaren pase bikaina eta azken segundoan Gutierrezek garaipenaren gola sartu zuen bozina jotzen ari zela!!! Pozak gainezka egin zuen Lubakin, talde osoa goleatzaileari besarkatuta eta beste bi puntu etxekoen alde. Sumofic Pulpo K.E.-ak laugarren postuan jarraitzen du 16 punturekin, Zarautz, San Antonio eta Ereintzaren aurretik, hauek 13 punturekin. Aurretik Salamancarrak hirugarren dira 18 punturekin, eta bigarren Senda Viva Tudelarrak 20 punturekin. Lider sendo jarraitzen du Torrelavegak 24 punturekin.                                                                                                     Taldeak harmailetatik jaso zuen laguntza eskertu nahi du, beste behin ere oso ondo portatu ziren zaleak, kiroldegia leporaino bete zen eta unerik zailenetan ere ez zioten animatzeari utzi. Etxeko taldearentzat partida bigarren zatiko hamargarren minutuan amaitu zitekeen (10-17), baina Pulporen ezaugarri nagusia azken unera arte borroka egitea da, izan ere, talde honek ez du inoiz partida galdutzat ematen. Horren erakusgarri Lubakin jokatu diren azken hiru partidak dira, Trapagaran, Zarautz eta Salamancaren aurka ia partida osoan zehar markagailuan atzetik joan arren, partidak garaitzea lortu da.   

            Sumofic Pulpo K.E.-ren aldetik ondorengoek jokatu zuten: Josu Iriondo, Beñat Leibar(5), Ibon Sasiain (1), Joseba Sagasta (4), Joxe Inaxio Aizpurua, Pablo Gutiérrez (4), Jon Rubio (3), Xabier Agirre (5), Ioritz Sasiain, Markel Peñalba, Julen Hernández (2), Xabier Uribeetxeberria (4), Iosu Arrieta eta Imanol Ugarte (1).

 pulp.JPG

SUMOFIC PULPO K.E. - SALAMANCA

Gaur Lubaki kiroldegian Sumofic Pulpo Kirol Elkarteak arratsaldeko 18:45etik aurrera B.M. Salamanca-ri egingo dio aurre. Partida zuzentzen Díaz Fernández eta Fernández García epaile madrildarrak arituko dira.

Salamancakoek talde indartsua osatu dute aurtengo denboraldian, maila handiko jokalariak fitxatu dituzte. BM Valladolid-ek hiru jokalari utzi dizkio: Alejandro Sánchez Capón atezaina, junior mailan internazionala 18 aldiz, Roberto Pérez, Lehen mailako goleatzaile nagusia joan den denboraldian, eta orain denboraldi batzuk C. Aranga-ko pibote izandako Francisco Pérez. Horiekin batera, Oscar Álvarez eskuineko hegalekoa, Carlos Domínguez albokoa eta Valladolideko César Pérez zentral gaztetxoa, junior mailan internazionala 24 aldiz, etorkizun handiko jokalaria kirol honetan. Berez indartsua zen taldea sendotzen dute jokalari hauek guztiek. Rtel. Jero taldeak beldurtzeko zenbakiak ditu ligan: goleatzaile nagusia dira 367 golekin 11 partidatan, eta Oscar Álvarez jokalaria ere ligako goleatzaile nagusia da 103 golekin.

Gaztelarrak bigarren dira sailkapenean, igoera fasea jokatzeko aukera ematen duen postua; 18 puntu dituzte, Tudelako Senda Vivak adina. Laugarren postuan daude Zumaiako gorritxoak sailkapenean, 14 punturekin. Gaurkoa bi talde handiren arteko lehia gogorra izango da, eta jakina, Alex Olidenen mutilak azken emaitza onak mantentzen saiatuko dira. Lubaki kiroldegia beste behin leporaino bete behar da, etxeko jokalariak animatu eta beste garaipen bat lortu goiko postuetan jarraitzeko. Lubakin partida bakarra galdu dute zumaiarrek, Torrelavega indartsuarena urka, 11 partidatan garaipenak bata bestearen atzetik lortu dituen talde indartsu eta gogorra. Etxekoen artean jokalari guztiak prest daudela dirudi, zalantza bakarra Ion Rubio izango da, azken partidan kolpe handia jaso zuen eta min du oin batean.

SUMOFIC PULPO K.E.-ren GARAIPENA ZARAUTZEN AURKA

Garaipen handia zumaiarrek lortutakoa (30-28) eskualdeko arerio nagusiaren aurka. Partida oso berdindua agertzen zen, bietako edonor aurkezten zen irabazteko aukerekin. Garaipen handi honi esker Alex Olidenen mutilak bosgarren jarri dira sailkapenean 12 punturekin, laugarren diren zarauztarrak eta seigarren den Antonianoren filialak adina.

Partida hasieran kanpokoek agintzen zuten, izan ere etxekoen urduritasuna nabaria zen. Bosgarren minuturako kanpotarrak 1-4 ziren aurretik. Minutuak aurrera egin ahala, gorritxoek abantaila murriztea lortu eta lehen zatiaren erdialderako 7-6 jarri ziren aurretik. Hortik aurrera eta lehen zatiaren amaiera arte berdinketak bata bestearen atzetik etorri ziren, eta horrela atsedenaldira 14nako berdinketarekin iritsi ziren.

Bigarren zatiaren hasieran etxekoak oso indartsu atera ziren. Bost minututan 5-0ko partziala egitea lortu zuten eta markagailuan 19-14koa jarri zuten zumaiarren alde. Handik aurrera gorritxoen nagusitasuna erabatekoa izan zen, zarauztarrek ezin zuten zumaiarren defentsa hautsi eta erasoan kamuts aritu ziren. Bigarren zatiaren lehen 15 minutuetan zarauztarrek 4 gol baino ez zituzten lortu eta hortxe lortu zuten etxekoek abantailarik handiena, 24-18. Zarauztarren entrenatzaileak denbora eskatu behar izan zuen, eta handik berehala aldea murriztea lortu zuten. Hamar minuturen faltan kanpotarrak gorantz zetozela zirudien, eta 26 eta 23koarekin Alex Olidenek denbora eskatu zuen. Handik aurrera etxekoek ondo kontrolatu zuten partida, eta amaieran kanpotarrek markagailuan zertxobait gerturatzea lortu zuten epaileak erabaki zorrotz baten ondorioz Ion Rubio kaleratu zuenean. Partida amaieran 30-28 etxekoen alde.

Lubaki kiroldegia leporaino bete zen, etxeko zaleak oso motibaturik etxekoak animatuz. Garaipena lortzeko oinarrietako bat izan zen.

Sumofic Pulpo K.E.-ren aldetik ondorengoek jokatu zuten: Ibon Sasiain, Sagasta, Aizpurua (1), Gutiérrez (1), Agirre (3), Ioritz Sasiain, Peñalba, Hernández (3), Uribeetxeberria (6), Arrieta, Iriondo, Ugarte, Rubio (9) eta Leibar (7).

zarautz-5.JPG


Otsaila 2012
AstAstAstOstOstLarIga
  
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Gallery

ibon.jpg inchausti.jpg zarautz-6.jpg zarautz-4.jpg

 

abendua 2008
A A A O O L I
« aza   urt »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.