Archive for urtarrila, 2009

SUMOFIC PULPOK ANTONIANOTARREN FILIALAREN AURKA GALDU EGIN ZUEN

Alex Olidenen mutilek kanariar irletan garaipena lortu ondoren, ez zuten aukerarik izan TID San Antonioren aurka eta 30-37 galdu zuten Lubakin.
Denboraldi honetan Pulpok etxean galtzen duen bigarren partida da. Min eman duen porrota izan da, izan ere nafarrek elkarren arteko bi partidak garaitu dituzte, eta sailkapenean puntu bakar batera jarri dira.
Partida ez zen gaizki hasi, bi taldeek ez zutela defendatu nahi ematen zuen eta eraso guztiak golean amaitzen ziren. Lehen zatiaren 10. minutura 10-8 harrigarri batekin iritsi ginen; handik aurrera hasi ziren jaurtiketetan akatsak eta atezainen geldiketak. Kanpotarren defentsak 4-2koa erabiliz etxekoen defentsa ustekabean harrapatu zuen, eta eraso estatikoan arazo asko sortu zizkien zumaiarrei. Hala ere, etxekoak lehen zati osoan aurretik mantendu ziren abantaila txikiekin, baina tarterik ireki gabe. Atsedenean 17 eta 16 zen markagailuan.
Bigarren zatian nafarrak hasi ziren agintzen, eta berehala 5 goletako errenta lortu zuten. Etxekoek mixta bat egin zioten geldiezina zirudien Humet-i, baina amaieran 12 gol sartu zituen. Bost minuturen faltan etxekoen erreakzioa iritsi zela ematen zuen, 2 goletara hurbiltzea lortu zuten 29-31, eta jokalari bat gehiagoz. Baina lanik zailena egina zegoela ematen zuenean, partida hankaz gora jarri zen; jaurtiketa aukera kaxkarrak eta baloi-galtze inozoak, eta azkenean, etxeko taldeak etsi egin zuen. Partida amaieran 30 eta 37 markagailuan, egur handia Pulporentzat, partida azken markagailua baino berdinduagoa izan baitzen.
Porrot honen ondoren Alex Olidenen mutilek laugarren postua mantentzen dute 18 punturekin, jarraian dituen San Antonio eta Zarautz baino puntu bat gehiago. Datorren astean zumaiarrak Loiura joango dira Urdaneta taldearen aurka jokatzeko. Bizkaitarrak sailkapenaren erdi aldean daude 12 punturekin, azken partidan Sorian gol bakar batez galdu ondoren.
Bestalde, gizonezkoen senior mailako bigarren taldeak, Decotena Pulpok, garaipen garrantzitsua lortu zuen Irunen Irungo Gazteak taldeari 30 eta 32 irabazi ostean. Garaipen honi esker, jaitsiera postuetatik irteteko bi puntura jarri dira, Egia taldearen atzetik. Jubenil mailako gazteek ere oso garaipen garrantzitsua lortu zuten Askartzari 31 eta 29 irabazi ondoren, eta bigarren fasean jokatzeko aukera asko dituzte, Euskadiko Txapelketan aritu ahal izateko. Azkenik, partida oso berdindua jokatu ondoren, Basusta Erretegiko neskek 24nako berdinketa lortu zuten Elorrion

SUMOFIC PULPO K.E. vs TID SAN ANTONIO

Datorren larunbatean aurkako gogorra izango du Pulpok Lubakiko kiroldegian. Ohiko orduan Portland San Antonio, Asobaleko taldearen bigarren taldea, hartuko du Pulpok. Joaneko partiduan nafarroafoak nagusitu ziren, 2 goleko aldeaz. Epailek etxekoen alde egin zuten lanak eta Alex Olidenen mutilek egindako hutsek eman zieten garaipena nafarrei. Gure mutilak indarberriturik etorri dira Kanarietako Irletako biadaiatik. Joateko bidaia korapilatsua izan bazen ere, partida irabazita, pasatako guztiak ahaztuta daude eta ligari indarrez eta kemenez ekiteko gogo biziz ditugu zumaiarrak. Laugarren dira Pulpokoak sailkapenean eta 6. San Antoniokoak 3 puntura. Partidu hau irabazteak bi taldeen aldea handitu egingo du eta gure taldearen sailkapena finkatuko. Hernadez pibotak min hartuta jarraitzen du:, aukera izango du, beraz, berriro ere Ibon Sasiain gazteak etxean jokatzeko eta bere doaiak erakusteko. Partidu oso garrantziatsua da Pulpokoentzat sailkapenean duen lekua gordetzeko eta Euskal Herriko taldeen arteko lehenegoa izaten jarraitzeko. Zaleen laguntza beharrezkoa izango da Lubakiko azkeneko partiduetan izan den bezala.

Aurretik Euskal Ligako Kadete eta jubenil mutilak jokatuko dute. Hauek ere oso partidu garrantzitsua jokatuko dute Askartzan aurka, izan ere, gure jubenilak bigarren fasean goiko mailan jarraitzeko aukera jokatzen dute.

Asador Basusta Pulpo, nesken taldea,  Elorriora joango da. Aurreko itzulian hemen, Lubakin zumaiako neskak izan ziren nagusi, ea oraingoan ere garaipena eskuan itzultzen diren.

Decotena Pulpo Irunera joango da  Irungo gazteen aurka jokatzera 19,30an larunbatean Irantzun pilota-lekuan.

zarautz-6.JPG

ORDU BAT GUTXIAGO, BI PUNTU GEHIAGO

Zailtasunak zailtasun, meritu handiko garaipena lortu du Sumofic Pulpo K.E. eskubaloi taldeak Tenerifen bertako La Laguna taldearen aurka.  Ostiralean goizeko 5etan irribarreak ziren nagusi 30 laguneko espedizioa Bilboko aireportura abiatu zenean. Barajasen 24 orduko atzerapena jasan beharra izanagatik ere, irribarreak ziren artean ere nagusi azkenean Kanarietako irlara eramango zituen hegazkina aireratu zenean.

barajas-1.jpgbarajas-2.jpgbarajas-3.jpgbarajas-4.jpgbarajas-5.jpgbarajas-6.jpgbarajas-7.jpg

 

Irribarrea bai, baina baita kontzentrazioa ere. Lo laburra, zenbait jokalariren gripe puntua, partidura jokatzera denboraz juxtu juxtu ailegatu izana, ez ziren oztopo izan partidua hasi zenean erabateko kontzentrazioa erakusteko.

partido-1.jpgpartido-2.jpgpartido-3.jpg

Lehen zatia ia borobila izan zen, hasierako tanteo minutuen ondoren erasoan kanpoko jaurtiketeei esker eta defentsa trinkoa aprobetxatuz zenbait kontraeraso burutu izanak bost goleko abantaila eman zieten zumaiarrei atsedenaldirako (13-18).

 

Bigarren zatian gauzak bide onetik jarraitu zuen. Hamargarren  minuturako 7 goleko abantaila zutenean, zailtasunak etorri ziren. Etxekoen defentsa gogorra, arbitroen zenbait erabaki okerrek eta tentsio puntua pixkanaka galdu izanak abantaila gutxika murriztera eraman zuten, hiru minutuen faltan gol bakarrekoa izateraino (28-29). Bazirudien garaipena arriskutan zegoela, baina orduan azaldu zen jokalarien kontzentrazioa eta irabazteko grinak gauzak bere onera ekarri eta azkenean 28-31eko emaitza markagailuan finkatzeko.

 

Azken unean tentsio handiko egoera bizi izan zen baina kontzentrazioak lagundu zuen irribarrea mantentzeko garaian.

 

Orain irribarrea izango da nagusi asteartean (hilak 13) 30 laguneko espedizioa Zumaira bueltan etorri arte.

tenerife.jpgtenerife-2.jpgtenerife-3.jpgtenerife-4.jpgtenerife-5.jpg

PULPO TENERIFERA BIGARREN ITZULIRAKO ENERGIA BILA

           Asteburu honetan hasten da bigarren itzulia Tenerifen. Arratsaldeko 18:30ean ( Kanarietako ordua) Unibertsitateko Pabilioian DYCTEN UNIV. LA LAGUNA-k SUMOFIC PULPO K.E.n aurka jokatuko du. Epaileak  BARCELO MARTIN eta HEWITSON IRUELA izango dira, biak Kataluniakoak. Hernadez, pibota, ez da ekipoan izango; izan ere, pasa den astean min hartu zuen, zuntz etendura izan zuen izterrean, eta itxura guztien arabera bi hilabetez izango da taldetik kanpo. Hori dela eta, Ibon Sasiain gazteak aukera paregabea izango du lehenengo taldean jokatzeko. Taldeko gainerako jokalariak sasoi betean daude eta onena emateko prest LA LAGUNAKOen joko-zelaian. Lehenengo taldeko jokalariekin batera izango dira, baita ere, bigarren taldeko Beñat Lizeaga eta Ioritz Sasiain jokalariak. Lehenego itzulian Lubakin, etxean,  jokatutako partidan erraz nagusitu zen Pulpo, 28-18, baina itzulerako partida ez da lehenengoa bezain erraza izango; izan ere kanariarrak gora datoz, eta jaitsiera postuak atzean utzi dituzte Soriakoei irabazi ondoren lehenengo itzuliko azkeneko partidan. Kanariarrek 7 puntu dituzte, denak etxean eskuratuak eta ez dute galdu etxean jokatu dituzten azkeneko hiru partidetan. Alex Olidenen mutilek etxeko lanak ondo eginda emango diote hasiera bigarren itzuliari. Lehenego itzulian 16 puntu eskuratu dituzte eta aurrerantzean orain arte egindako  bidetik jarraitzeko asmotan dira. Lehenengo itzulian etxean jokatutako 6 partidetatik 5 irabazi dituzte eta partida bakarra galdu, liderraren aurka. Etxetik kanpo jokatutako partidetan, berriz, hiru partida galdu dituzte, bitan berdinketa lortu dute eta bi irabazi dituzte. Pulpoko mutilek gai izango ahal dira kanariarren bolada ona hausteko!

Bi puntuak eskuratu eta bidai ona eta egonaldi zoriontsua izango dutela espero dugu denok.

ppulpoo.jpg

PULPO K.E.ko JOKALARI GAZTEENAK NAGUSI IZAN DIRA AURTEN GABONETAN

             Aurten Gabonetako oporretan gure jokalari gazteenak, alebinak, infantilak eta kadeteak, neska eta mutilak  zenbait lehiaketatan hartu dute parte Usurbilen, Urnietan, Errenterian, Arrasaten eta Oñatin. Gogo handiz jardun dira jokalari guztiak eta oso emaitza onak lortu dituzte. Kadete mutilak nagusi izan dira Arrasaten,  alebin mutilak ere garaile izan dira Errenterian; infantil eta kadete neskak finalera iritsi eta partidu onak jokatu arren, bigarren izan dira Urnietan  eta Errenterian. Gainerako jokalari guztiak ere, finaletara iritsi ez arren, gogotsu aritu dira eta oso goian utzi dute klubaren izena. Zorionak guztiei!

            

ESKOLA KIROLEKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRITSI DA AZKENERA

             Abenduaren 21an jokatu ziren Lubaki kiroldegian aurtengo eskola kiroleko azkeneko partiduak. Aurten ere Zumaiako, Zestoako eta Aizarnazabaleko 400 inguru neska-mutilek hartu dute parte eskubaloian. Alebin mailan 9 neska talde eta 10 mutil talde izan dira eta benjamin mailan 9 neska talde eta beste 9 mutil talde. Hilaren 21ean izan ziren finalak. Oso giro ederrean jokatu ziren eta kiroltasun handiz lehiatu ziren bai neskak bai mutilak. Nesken kategorian Zestoa A eta Wakamoliak izan ziren aurrez aurre eta zestoarrak nagusitu ziren. Mutilen kategorian zumaiarrak izan ziren aurrez aurre, Txoixo muturra eta You Riding, eta mutilen artean Txoixo muturra taldea izan zen garailea. Zorionak zestoarrei eta Txoixo Muturra taldekoei, Zorionak baita ere parte hartu duten jokalari, entrenatzaile eta epaile guztiei; izan ere, haiek egindako lanari esker burutu ahal izan dira partiduak. Hemendik aurrera nahi duten neska-mutilek aukera izango dute, eskola kirolean parte hartzeaz gain, eskubaloiko eskolara etortzeko eta ikasteaz gainera jolasean gozatzeko. Zorionak parte hartu duzuen guztioi eta hurrengo urtera arte.

alebin-neskak.jpgalebin-mutilak.jpgcimg52299999.jpgcimg5227777777.jpgyou-riding.jpgtxoixoooo.jpg


Otsaila 2012
AstAstAstOstOstLarIga
  
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Gallery

zarautz-6.jpg zarautz-1.jpg terri-copia.jpg chicas-senior.jpg

 

urtarrila 2009
A A A O O L I
« abe   ots »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.