Zailtasunak zailtasun, meritu handiko garaipena lortu du Sumofic Pulpo K.E. eskubaloi taldeak Tenerifen bertako
Irribarrea bai, baina baita kontzentrazioa ere. Lo laburra, zenbait jokalariren gripe puntua, partidura jokatzera denboraz juxtu juxtu ailegatu izana, ez ziren oztopo izan partidua hasi zenean erabateko kontzentrazioa erakusteko.
Lehen zatia ia borobila izan zen, hasierako tanteo minutuen ondoren erasoan kanpoko jaurtiketeei esker eta defentsa trinkoa aprobetxatuz zenbait kontraeraso burutu izanak bost goleko abantaila eman zieten zumaiarrei atsedenaldirako (13-18).
Bigarren zatian gauzak bide onetik jarraitu zuen. Hamargarren minuturako 7 goleko abantaila zutenean, zailtasunak etorri ziren. Etxekoen defentsa gogorra, arbitroen zenbait erabaki okerrek eta tentsio puntua pixkanaka galdu izanak abantaila gutxika murriztera eraman zuten, hiru minutuen faltan gol bakarrekoa izateraino (28-29). Bazirudien garaipena arriskutan zegoela, baina orduan azaldu zen jokalarien kontzentrazioa eta irabazteko grinak gauzak bere onera ekarri eta azkenean 28-31eko emaitza markagailuan finkatzeko.
Azken unean tentsio handiko egoera bizi izan zen baina kontzentrazioak lagundu zuen irribarrea mantentzeko garaian.
Orain irribarrea izango da nagusi asteartean (hilak 13) 30 laguneko espedizioa Zumaira bueltan etorri arte.
Aupa gaztiak!!!
Eutsi goixai!!
hasieratik e? Calite casateeeeeee!!!!
una p… y a callar!!!