Archive for otsaila, 2009

ARGAZKIAK

txoixo.jpgpulpo-salamancan-33333333.jpglos-corrales-de-buelna-alebin.jpginfantil-fem-b.jpgjuvenil-fem-1994-1995.gifinfantil-m-b-2005-2006.jpgcadete-masc-2005-2006.jpgjuvenil-masc-97-98.gifjuvenil-masc-1995-1996.gifjuvenil-masc-1999-00.gifsenior-masc-92-93.gifsenior-neskak-2003-2004.gifveteranos-1996-bis.gifporteros-1986-1987.gifpulpo-kanariasssssssssss.jpgaupa-pulpoooooooooooooo.jpgpulpooo.jpgzarautz-1aaaaaaaaaa.jpgzarautz-66666666666.jpgzarautzzzzzzzzzzz.jpgzarautz-444444.jpglisiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii.jpgchicas-senior11111111111.jpginchaustiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii.jpgibonnnnnnnnnnnnn.jpgibon-ta-xabiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii.jpgsoriaaaaaaaaaaaaaaaaaaa.jpgppulpooooooooo.jpgurdaneta-infantil-1.jpgurdaneta-alebin-2.jpgterri-copia-2.jpgmarkel1.jpgtorre101.jpgtorre91.jpgtorre81.jpgtorre71.jpgtorre61.jpgtorre52.jpgtorre41.jpgtorre32.jpgtorre21.jpgtorre12.jpgarrieta3.jpg

SUMOFIC PULPOK TRAPAGARENEN JOKATUKO DU

 

  Gaur arratsaldean 19:00etatik aurrera Alex Olidenen mutilek Trapagaranen jokatuko dute Aparcabisaren aurka. Epaileak Ramiro Moro eta Mendizábal Jiménez izango dira. Traparango taldeak ez darama denboraldi ona, azkenaurrekoak dira 9 punturekin, baina oso talde borrokalaria da eta horren erakusgarri da azken jardunaldian Soriako talde sendoaren aurka lortu zuen berdinketa baliotsua. Gureak, berriz, joan den astean Ardoiren aurka izandako hutsegitearen ondoren garaipenaren bila irtengo dira.

foto-periodico.JPG

Bestalde, Decotena Pulpo ere garaipenaren bila irtengo da Lubakin Ormaiztegiren aurka. Bisitariak zazpigarrenak dira sailkapenean 20 punturekin eta ez daukate arazo handirik. Iñaki Sorazuren mutilek behar-beharrezkoa dute garaipena Irungo Gazteak taldeari aurrea hartzeko. Partida gaur izango da arratsaldeko 16:00etan hasita.

Asador Basustako neskek ere gaur arratsaldean jokatuko dute Andoainen, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Lehen fasea amaitu ondoren, Xabier Letamendiaren neskek bigarren fasean Leizaran, Elorrio eta Bera-beraren aurka jokatuko dute.

Azkenik, Lubakin Pulpoko kadete eta jubenilek Bidasoa taldeko kadete eta jubenilen aurka jokatuko dute Euskadiko Txapelketaren barnean. Partidak arratsaldeko 17:30ean eta 19:00etan hasiko dira.

 

SUMOFIC PULPORI PUNTU BATEK IHES EGIN ZION PARTIDUKO DENBORA AMAITURIK ZEGOENEAN

Oraingo honetan Alex Olidenen mutilek puntu bat galdu zuten azken unean, epaileek kanpotarren alde penalti bat agindu zutenean denbora amaiturik zegoela.
Oso partida arraroa izan zen. Partida hasi bezain laster etxekoek erasoari ekin zioten eta 15. minuturako 12-3 jarri ziren aurretik. Handik aurrera erasoan asmatu ezinik hasi ziren eta nafarrek, berriz, pixkanaka aurrera egin eta atsedenera iristerako aldea dezente murriztu zen, 15-12. Bigarren zatian golak bi aldeetan banatu ziren, gorritxoek bigarren zatiaren erdira arte agindu zuten, baina handik aurrera Zizurkoak bi aurretik jarri ziren. Azken minutuetan etxekoek zaleen laguntza handiari esker, kontrako aldeari buelta eman eta minutu baten faltan 25-23 aurretik jartzea lortu zuten. Nafarrek abantaila berdintzea lortu zuten, eta etxekoen azken jokaldian epaileek erasoan hogeigarren falta adierazi zuten. Azken baloia kanpotarrentzat zen eta nola edo hala hegalekoari eman zioten baloia, honek Iriondo atezainari jaurti zion. Orduan, epaileek penaltia agindu zuten, eta jakina, Arrieta bi minututarako kanporatu zuten. Kanpotarrek penaltia sartu eta puntu batek ihes egin zuen Zumaiatik Nafarroara.
Sumofic Pulpok gora egin du eta sailkapenaren seigarren postuan dago 21 punturekin, Arrate eta Ereintzaren aurretik. Zumaiarren aurretik San Antonio eta Zarautz daude 23 punturekin. Datorren astean Zumaiarrak Bizkaira joango dira Trapagaranen aurka jokatzeko. Bizkaitarrek ez daramate denboraldi ona eta zuloan sartuta daude 9 punturekin.
Bestalde, Asador Basusta Pulpo nesken taldeak galdu egin zuen Zarautzen taldeko liderraren aurka, 26-20. Jardunaldiak aurrera egina hala, Xabier Letamendiaren taldeak progresio handia egin du eta lehen fasea amaitu denean zazpigarren daude sailkapenean. Decotena Pulpok ere galdu egin zuen Pasaian Donibaneren aurka 28-26.

arrieta1.jpg

SUMOFIC PULPOK AMORE EMAN ZUEN TORRELAVEGA LIDERRAREN AURKA

Alex Olidenen mutilek ez zuten inongo aukerarik izan Torrelavegan mailako lider sendoaren aurka, eta 42-28 galdu zuten. Zumaiarrek 5 minututan heldu zioten berdinketari, 3-3 berdinaketa arte hain zuzen, eta handik aurrera etxekoak abaintaila handitzen hasi ziren kontraeraso azkarren eta geldikako erasoan egindako jaurtiketa gogorren bidez. Atsedenera 24-13 iritsi zen, etxekoek garbi agintzen zutela erakusten zuen markagailuak. Bigarren zatian ez zen ezer aldatu, eta bi taldeek minutuak ematen hasi ziren jokalari guztiei. Zumaiarrek itxura gorde zuten eta 18 eta 15eko partzialarekin amaitu zen partida.

Partida honen ondoren Pulpo zortzigarren postuan da 20 punturekin, seigarren eta zazpigarren diren Ereintza eta Arraterekin puntutan berdinduta. Aurretik San Antonio dago 21 punturekin, eta hauen aurretik Zarautz 23rekin.

Jardunaldi hau nahiko txarra izan da zumaiako taldeentzat, porrot ugari jaso dira, nahiz eta senior mailako gizonezkoen Decotena Pulpok garaipen bikaina lortu sailkapenean lider den Zarautzen aurka (36-31). Etxekoen aldetik geldiketa ugari eginda Manterola atezaina izan zen onenetako bat, eta baita Mikel Aparicio hegalekoa ere, 13 gol sartu zizkien zarauztarrei. Garaipena lortu arren, zumaiarrak ez dira jaitsiera postuetatik atera Egiak ere irabazi egin baitzuen, baina oraindik salbatzeko aukera zumaiarren esku dago. Sailkapenean Urnietako da azkena 0 punturekin eta ondoren Iñaki Sorazuren zumaiarrak 12 punturekin. Jaitsiera postuetatik kanpo daude Egia eta Irungo Gazteak 13na punturekin eta Soraluze 14 punturekin.

Beste garaipen bat kadeteek lortutakoa da, Pulpo B taldeko mutilek amaiera arte erabaki ez zen oso partida berdinduan 38-37 irabazi zioten Zarautz B taldeari. Azkenik, infantiletan Pulpo B taldeko mutilek 21nako berdinketa lortu zuten Egia taldearen aurka. Gainontzeko emaitzak porrotak izan ziren.

territoo2.jpg


Otsaila 2012
AstAstAstOstOstLarIga
  
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Gallery

zarautzz.jpg zarautz-5.jpg zarautz-1.jpg zarautz-6.jpg

 

otsaila 2009
A A A O O L I
« urt   mar »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.