Archive for martxoa, 2009

SUMOFIC PULPOK SALAMANCAN BERDINKETA LORTU ZUEN

Larunbat goizean irten ziren zumaiarrak Salamanca aldera Restaurante Jero-ren aurka jokatzeko. Oso partida zaila aldez aurretik, Salamancakoak oso denboraldi txukuna ari dira egiten eta hirugarren postuan amaituko dute sailkapenean, datorren astean amaitzen baita denboraldia.

Alex Olidenek hiru baja zituen, Peñalba atezaina eta Hernández eta Sasiain pibotak. Partida hasieran etxekoak hasi ziren agintzen eta zumaiarrek 6-0 defentsa ezarri behar izan zuten pibotarekin min handia ari baitziren egiten. Hamargarren minuturako etxekoak 8-5 aurreratu ziren, eta orduantxe hasi zen gorritxoen erreakzioa. Desabantaila murriztu ez ezik, markagailuan aurrea ere hartu zuten zumaiarrek, eta lehen zatia 14-16 amaitu zen, batez ere Iriondo atezainari esker, denbora hutsean zela 7 metrotatik geldiketa bikaina egin ondoren.

Bigarren zatian zumaiarrak jokalari bat gutxiagoz hasi ziren, lehen zatiaren amaieran epaileek jokalari bat kanporatu zutelako. Salamankakoek une horixe aprobetxatu zuten markagailua estutzeko, eta 40. minutuan berdinketa zen nagusi (18-18). Alex Olidenen mutilek erreakzionatu egin zuten eta ondorengo 5 minututan partidako abantailarik handiena lortu zuten, 20-24. Jarraian bi kanporaketa oso zalantzagarri izan ziren zumaiarren aldetik, Arrieta eta Agirre, eta jakina, kantxan 4 jokalari besterik ez zirela etxekoek abantaila murriztea lortu zuten. Partida oso berdinduta zihoan, partida amaitzeko minutu baten faltan etxekoek aurrea hartu zuten. 32-31. Zumaiarrek ondorengo jokaldian partida berdintzea lortu zuten, eta azken minutuan akatsak izan ziren nagusi bi aldeetatik, bi falta erasoan alde banatan, eta ez zen beste aukerarik izan markagailuan aurrea hartzeko.

Sumofic Pulporen aldetik ondorengoek jokatu zuten: Iriondo, Sagasta (1), Aizpurua, Gutiérrez (4), Rubio (12), Izaga (2), Agirre (1), Leibar (1), Ioritz Sasiain, Uribeetxeberria (8), Arrieta (2) eta Ugarte (1).

Azken puntu hau gehituta Alex Olidenen mutilek zazpigarren dira sailkapenean 25 punturekin 25 partida jokatu ondoren. Zumaiarren atzetik Ereintza eta Urdaneta daude 22na punturekin, baina ezingo dituzte zumaiarrak harrapatu, eta aurretik Zarautz eta Arrate daude 27na punturekin. Datorren astean amaituko da denboraldia Lubakin Tudelako Senda Vivaren aurka, Ohorezko B Mailara igotzeko aukerak dituen taldea hain zuzen ere.

foto-salamanca.jpg

SUMOFIC PULPOK ATARRABIAKO BETI-ONAK TALDEAREN AURKA GARAIPENA LORTU ZUEN



 Joan den astean Zarautzen aurka galdu ostean (33-27), Alex Olidenen mutilek Nafarroako Beti-Onak taldearen aurka garaipen handia lortu zuten 34-29, hasiera-hasieratik nagusitasun sendoa erakutsiz.

Nafarrak jaitsierako postuetan egonik puntuen behar handiarekin iritsi ziren Zumaiara. Etxekoentzat aldez aurretik oso konplikatua zen partida, izan ere Alex Olidek baja asko zituen eta kanpotarrak jaitsiera postuetatik ihes egitea zuten helburu. Zumaiarren aldetik ezin izan zuten jokatu lehen taldeko Peñalbak eta Iriondo bi atezainek, lesionaturik zeuden Hernandez eta Ibon Sasiain bi piboteek eta Leibar hegaleko jaurtitzaileak. Pulpo 12 jokalarirekin aurkeztu zen, tartean lesionaturik zegoen Peñalba atezaina eta bigarren taldeko hiru gazte, Izaga, Ioritz Sasian eta Manterola atezaina. Guztiek jokatu zuten eta garaipenean ondo lagundu zuten.

 

Partida etxekoen domeinuarekin has izen eta berehala zabaldu zuten tartea markagailuan, eta atsedenera 21-14 aurretik iritsi ziren. Bigarren zatiaren hasieran nafarrek gogor hartu zituzten zumaiarrak eta abantaila hiru goletara murriztu zuten. Dena dela, Alex Olidenen mutilek ongi eutsi zioten abantailari eta partida amaieran 34-29 irabazi zuten etxekoek.  

 

Garaipen honen ondoren zumaiarrak zazpigarren dira sailkapenean 24 punturekin, aurretik Arrate, Zarautz eta San Antonio daude 27na punturekin liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Hurrengo jardunaldian Pulpo Salamancara joango da sailkapeneko hirugarrenaren aurka jokatzeko, nahiz eta aste honetako porrotaren ondoren Salamancarrek ez duten aukerarik bigarren sailkatua harrapatzeko.  

 

Pasa den jardunaldian Pulpo B emakumezko kadete taldeak Leizaranen  aurka 33-25 lorturiko garaipena da emaitzarik aipagarriena. Jardunaldi honen ondoren Juan Manuel Chinchillak entrenatzen dituen neskek, zortzi jardunaldi galdu gabe egin ondoren, Federakuntzaren Garaikurra irabazi dute. Jokatutako partida guztiak irabazi dituzte, 214 gol sartu eta 140 besterik ez dituzte jaso. Zorionak!

kadete-neskak-b.jpg


Otsaila 2012
AstAstAstOstOstLarIga
  
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Gallery

ibon-ta-xabi.jpg kadete-euskal-liga.jpg inchausti.jpg zarautz-5.jpg

 

martxoa 2009
A A A O O L I
« ots   api »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.