Archive for urria, 2009

HIRUGARREN GARAIPENA LORTZEN SAIATUKO DA GAUR BIGARA PULPO K.E. ZAMORAN

Alex Olidenek zuzendutako mutilek gaur arratsaldeko 6etan jokatuko dute Zamora hiriko Manuel Camba kiroldegian BM. Inzamac Zamora taldearen aurka. Aurreko partidan, Urdanetaren aurka jokatutakoan, Kepa Mendikute baja izan bazen ere, badirudi oraingo honetan entrena-tzaileak jokalari guztiak izango dituela bere eskutan.

Zumaiarren ustetan, partida zaila izango da. Zamorakoak sailkapenean bederatzigarren postuan daude, Bigara Pulpo baino puntu bat gutxiagorekin. Orain arte bi partidu jokatu ditu etxean. Lehenengoan 32-33 emaitzarekin galdu zuten Leonen aurka eta bigarrenean Soriari irabazi zioten gol bakarreko aldearekin. Igoera erdietsi zuen talde bera manten-tzen dute zamorarrek. Hauei Salamancatik joandako beste bi jokalari gehitu zaizkie.

Bestalde, taldeko lehen postuan dagoen gizonezkoen bigarren taldeak, Decotenak, Elgoibarren jokatuko du gaur arratsaldeji 17:00etan. Lider-tza mantentzea da asmoa. Asador Basusta emakumezkoen taldeak Lubakin jokatuko du gaur, 17;15ean Logroñoko Sporting Logrobus taldearen aurka. Amaitzeko, Euskal Ligan dabiltzan jubenil eta kadete mailako Pulpo K.E. Zumaia.net taldeek Irunen jokatuko dute, Artelekun, Bidasoa zailaren aurka. Kadeteek 16:00etan jokatuko dute; behin hau amaitu ondoren, jubenilen txanda izango da.

BIGARA PULPO K.E. NAGUSI URDANETAREN AURKA


Alex Olidenen mutilek garaipen sendoa lortu zuten Urdaneta bizkaitarren aurka, 33-16. Joan den astean lehen garaipena kantabriar lurretan lortu ondoren, zumaiarrek beste garaipen bat lortu zuten Lubaki Kiroldegian Loiuko bizkaitarren aurka.

Askotan gertatu izan da etxekoak partidaren azken minutura arte oso berdindurik iristea markagailuan, baina joan den larunbatean hasiera-hasieratik sartu ziren etxekoak partidan eta lehen zatiaren erdialderako 6-4 aurreratu ziren etxekoak.   

Kanpotarren aldetik eskuin hegalekoak sortu zuen arrisku handiena, kanpoko jaurtiketa ia guztiak sartu baitzituen. Hala ere, aldea gero eta handigoa zen minutuak pasa ahala, etxekoek erraz zulatu zuten kanpotarren atea, eta defentsan berriz, gorriek oso ondo kontrolatu zuten kanpotarren pibotak sortzen zuen arriskua. Atsedenera 15 eta 6ko aldearekin iritsi ziren zumaiarrak. Bigarren zatian etxekoak ez ziren erlaxatu eta diferentzia gero eta handiagoa zen. Partidaren amaieran markagailuak jokoan ikusi zen nagusitasuna erakusten zuen etxekoen alde, 33-16.

Garaipen honen ondoren zumaiarrek 5 puntu dituzte eta sailkapenean gora egin dute, orain seigarren dira Ereintza eta Arrateren atzetik. Datorren astean zumaiarrak Zamoran jokatuko dute Inzamac taldearen aurka. Zamorarrak igo berriak dira, eta liga oso ondo ez hasi arren, orain 4 puntu dituzte eta bederatzigarren dira sailkapenean.

 Bigara Pulpo K.E.-ren aldetik ondorengoek jokatu zuten: Ugarte (1), Ibon Sasiain (1), Sagasta (1), Aizpurua (5), Gutiérrez (4), Agirre (3), Arrieta (3), Rubio (6), Peñalba, Ioritz Sasiain (1), Hernández (3), Uribeetxeberria (5) eta Iriondo.

Gainontzeko mailei dagokienez, aipagarria da bigarren taldeak lortu zuen garaipena; Decotena Pulpok 28 eta 25 irabazi zion Lubaki Kiroldegian Hegialderi. Hiru jardunaldi jokatu ondoren lehena da sailkapenean eta ez dute partidarik galdu zumaiarrek. Euskal Ligako kadeteek ere garaipen bikaina lortu zuen Basaurin, 20-37. Jubenilek ez zuten zortea beraien alde izan eta gol bakar batez galdu zuten, 37-36. Asador Basustako neskek lehen jardunaldia izan zuten, baina ez zuten aukerarik izan Portugaleten eta 32-22 galdu zuten.

Bigara Pulpo K.E.ren garaipena Colindresen, 27-32

Azkenean bai, laugarren jardunaldira arte itxaron egin behar izan dugu, baina azkenean lortu du BIGARA PULPO 1.mailako taldeak lehen garaipena. Partidu garrantzitsua zen bi taldeentzat, artean garaipenik lortu gabe baitzeuden biak, eta sailkapenean atzean gelditzeko arrisku handian.

Beharbada horregatik nahiko urduri heldu zioten bi taldeek partiduari. Lehen zati osoan zehaztasun gutxiko jokoa ikusi ahal izan zen, urduritasunak eragindako hutsegitez josia, eta zumaiarrek ezin izan zuten beren esku dagoen maila erakutsi, ondorioz 13-13 atsedenaldira.

Bigarren zatian, aldiz, askoz eraginkorrago jokatzen asmatu zuten zumaiarrek, bereziki 45.minututik aurrera 4-0 partzialari esker partidua eren alde jarri eta amaiera arte abantaila horri eustea lortuaz.

Ea garaipen honekin hurrengo partiduetarako lasaitasun puntua lortzen duten eta beren esku dagoen joko-maila erakusten duten zumaiarrek.

Jokalariak hauexek izan ziren:
Ugarte(4), Ibon Sasiain(1), Sagasta(4), Aizpurua(3), Gutierrez(6), Agirre(7), Arrieta, Rubio(3), Peñalba, Ioritz Sasiain, Mendikute, Hernandez(3), Uribe-etxeberria(1), Iriondo.


Otsaila 2012
AstAstAstOstOstLarIga
  
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Gallery

zarautz-3.jpg terri-copia.jpg inchausti.jpg zarautz-2.jpg

 

urria 2009
A A A O O L I
« ira   abe »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Bad Behavior has blocked 4 access attempts in the last 7 days.