Aurtengo urtea azken konpasetan dago eta urtero egiten dugun moduan igarotakoari begiradatxo bat eman nahi diogu. Azken hilabeteetan hainbat proiektu izan ditugu, kontzertuak, elkarlanak, estilo ezberdinetan murgiltzeko aukerak. Gehienak agerian geratu dira gure talaia honetan baina ekitaldietan arreta jarri aurretik “beste aldea” aipatu nahi genuke: entseguak, ahots teknika lantzeko klaseak …
Honen inguruan aurten ekintza berezi bat egin genuen. Helburua San Vicente de la Barquerako lehiaketa prestatzea bazen ere, bertan parte hartzeko hautatuak izan ez ginenez, teknika talde bezala lantzeko aukera ezin hobea izan genuen. David Azurza aurrez ezagutzen genuen, goiz batean gurekin lan egiten egon baitzen. Seguran lan honetan sakontzeko aukera izan genuen, gorputza eta ahotsaren arteko loturak baita abesterakoan esaten duguna sinetsi eta, nolabait, musikaz antzeztu behar dugula.Mireia Otzerinjauregirekin, berriz, abesti modernoetan erabiltzen den teknikaren oinarriak landu genituen, abuztuan Gala Egunean egin behar genuena lantzeko aukera izan genuelarik.
Hurrengo goizean, “lagun zahar” bat etorri zitzaigun, Iñaki Tolaretxipi, bere umore finez “kaña” sartzera. Benetan gustagarria da berarekin lan egitea, hain abstraktu eta arraro diren kontzeptu horiek modu ulerkor batean jaso ahal izatea. Baina Seguran igarotako asteburu hartan ez zen dena lana izan, saskibaloian edota futbolinean jokatu partidak, Segurako plazan Manuren gitarraren laguntzaz, eskainitako emanaldi informala…ezin dira ahaztu eta taldearen sendotasunean antzematen diren gauzak direla esan genezake.
Aurtengo elkartrukeak Arrasatera eraman gintuen , Goikobalu Abesbatzari esker. Kontzertu polita izan zen, eliza jedez gainezka eta prestatuko egitaraua zabala izan zen. Errenazimenduko polifoniatik gaurko musikararte. Lotura honetan Joanes de Antxietaren “O bone Jesu” entzun dezakezue, pieza hau ere modu berezi batean landu genuen teknikaren aldetik, Ainhoa Francorekin egindako arratsalde bateko klase trinkoan. Urriaren 1an izan genituen Zumaian, komentuan kontzertua eskaini zigutelarik. Bi kontzertu hauen artean beste bi emanaldi eskaini genituen Zumaian, bata komentua, Europako Musikaren Egunaren baitan Beheko Plaza Abesbatzarekin batera. Emanldi hura gure ibilbidean ohikoa bezala definitu badezakegu abuztuan egindakoa askok jartzen diguten itxura serioarekin apurtzeko aukera eman zigun. Gala Egunean, beheko plazan jarritako kamioi batean azken hamarkadetako abesti ezagunak eskaini baikenituen. Zoritxarrez euriak eta batez ere “arazo teknikoek” ez ziguten utzi, hainbat izerdi kosta zitzaiguna zuei behar zen moduan eskaintzen.
Urteko azken bigarren kontzertuak Klarinete Maratoiaren baitan izan zen, azken urteetan ohitura bihurtu den Kafe Musikalean. Alondegian Josu Elberdinek idatzitako “Izar ederrak” abestitik abiatu eta Sorotan Bele, Ken Zazpi edota Eric Clapton-en lanak izan zenituzten entzungai. Zenbait obretan ZUMBeko kideen laguntza izan genuelarik. Orduko lana ganbara musika bezala ikusi bazitekeen, gabonetako kontzertuan bi taldeak osorik ikusteko aukera egon zen estilo anitzetako obrak egin genituelarik.


















Azken iruzkinak