Archive for otsaila, 2010

ZUMB Spirits & St Peter’s Gospel Choir in Concert

Joan zen ostiraleko gauean, Ondartxo Plazan, erritmo beltzen laguntzarekin hotzari aurre egin genion. Rythm&Blues-eko kantuak eta doinu rockeroagoak ere entzun ahal izan ziren. Eskerrak eman ahi diegu zuzenean entzun zuten zaletu sutsuei. Guztientzat hemen dituzue Jon Urbietak ekitaldi honetan atera zituen bideo pare bat, mila esker Jon. Gure argazki galerian ere aurkituko dituzue ekitaldiko argazkiak.

GOSPEL TRAIN

THIS LITTLE LIGHT OF MINE      -    GOODNIGHT SWEETHEART

Ihauteriak: Saint Peter’s Gospel Choir with the ZUMB Spirits

Urte berria hasi dugu eta gainean ditugu ihauteriak.  Festa hau dela eta, ZUMB-ekoekin batera ikuskizun berezi bat egitea pentsatu dugu. Lehenengo aldia da horrelako ekintza batean parte hartzen dugula eta gogotsu gabiltza.

Ekitaldia Musika Eskolatik hasi eta Erribera kalea zeharkatuz hasiko da gabeko 11etan, ZUMBeko lagunek prestatutako ikuskizunarekin. Honen erdian Missisipiko musika beltzean murgilduko gara, Saint Peter’s Gospel Choir-ari esker. Ondartxo Plazan eskainiko dugun kontzertuan gainera, gospel, jazz eta rythm&blues erritmoko kantak izango ditugu.

porgy                         The Spaniels

Gure partehartzea amaitzen denean ordea ZUMB Spirits bandakoek bere arima rockeroena atera eta AC/DC, Deep Purple, Queen eta hainbat talde ezagunen kanta famatuak joko dituzte.

Ea eguraldiak laguntzen digun… Zuen gustokoa izango delakoan gaude.

ITZIAR ETA ZUMAIA (Luis Urteaga gogoratzen…)

Badira hainbat urte Zumaiako herriak Itziarra erromesaldia egiten duela eta nola ez, Zumaiako herriarekin batera gure korua. Beraz, ohiturari jarraituz, bertan izango gara datorren igandean, otsailak 7 12:00tan, meza ospakizunean.

Abestuko ditugun obren artean bi azpimarratu nahi genituzke, jaunartzearen ondoren kantatuko dugun “Ave Maris Stella” eta amaieran herriarekin batera abestuko dugun “Zeru ertz batetik…” Itziarko Amaren Koroatzearen ereserkia. Bi abesti hauek egile bera dute Luis Urteaga Iturrioz, aurten musika-egile honen heriotzaren 50. urteurrena ospatzen delarik.

 Luis Urteaga

Hemen irakurri dezakezue Jose Luis Ansorenak, Urteagari buruz “Txistulari” aldizkarian idatzitako biografia.  1905tetik 1920rarte bizi izan zen Zumaian, parrokiko organo-jole, koruko zuzendari eta musika bandako zuzendari bezala. Urte hauetan hainbat zumaiarrei musika irakatsi zien, hoien artean Angel Embil eta Jose Azarola piano-joleari. Gure herrian lortutako ospeak, Donostiko parroki garratzitsuenetako batera, San Bizente,  eraman zuen arte. Azpimarratzekoa da organorako idatzi zituen obren artean “handienak” (luzeran eta estiloan) Zumaian idatzi zituela, agian gaztetasunaren indarrak bultzatuta. Obra hauek Parisen eta Leipzig-en argitaratuak izan ziren, ez ordea Espainian. Geroago idatzitakoak berriz “liturgikoagoak” izan ziren, xumeagoak baina beti idazkera musikal ederrez egindakoak. Bere lanak mugitzen zen mundura mugatu ziren, batez ere organorako eta korurako obra sakroak idatzi zituen, baita txisturako obrak ere, Isidro Ansorenaren lagun mina izan zelarik.

Argazki honetan ikusi daiteke garai hartako euskal musika egile garratzitsuen artean, bere ondoan Jose Maria Beobide musika-egile zumaiarra duelarik, bertan Jesus Guridi, Aita Donosti, Nemesio Otaño, Pablo Sorozabal ere agertzen dira.

 compositores

Gutxi diren arren, bere obra batzuk grabatuak izan dira. Hemen duzue Esteban Elizondok Urteagaren obrekin San Bizenten grabaturiko diskoaren kritika bat. Gabon Koruaren diskoan berriz bi armonizazio aurki daitezke: Birjina maite eta Haurtxoa troxatzen. Azkenik San Pedro Abesbatzaren CD-an, Itziarren abestuko dugun Ave Maris Stella aurkituko duzue.


Argazkiak

Get the Flash Player to see the slideshow.

Egutegia


Bad Behavior has blocked 5 access attempts in the last 7 days.