Archive for otsaila 4th, 2010

ITZIAR ETA ZUMAIA (Luis Urteaga gogoratzen…)

Badira hainbat urte Zumaiako herriak Itziarra erromesaldia egiten duela eta nola ez, Zumaiako herriarekin batera gure korua. Beraz, ohiturari jarraituz, bertan izango gara datorren igandean, otsailak 7 12:00tan, meza ospakizunean.

Abestuko ditugun obren artean bi azpimarratu nahi genituzke, jaunartzearen ondoren kantatuko dugun “Ave Maris Stella” eta amaieran herriarekin batera abestuko dugun “Zeru ertz batetik…” Itziarko Amaren Koroatzearen ereserkia. Bi abesti hauek egile bera dute Luis Urteaga Iturrioz, aurten musika-egile honen heriotzaren 50. urteurrena ospatzen delarik.

 Luis Urteaga

Hemen irakurri dezakezue Jose Luis Ansorenak, Urteagari buruz “Txistulari” aldizkarian idatzitako biografia.  1905tetik 1920rarte bizi izan zen Zumaian, parrokiko organo-jole, koruko zuzendari eta musika bandako zuzendari bezala. Urte hauetan hainbat zumaiarrei musika irakatsi zien, hoien artean Angel Embil eta Jose Azarola piano-joleari. Gure herrian lortutako ospeak, Donostiko parroki garratzitsuenetako batera, San Bizente,  eraman zuen arte. Azpimarratzekoa da organorako idatzi zituen obren artean “handienak” (luzeran eta estiloan) Zumaian idatzi zituela, agian gaztetasunaren indarrak bultzatuta. Obra hauek Parisen eta Leipzig-en argitaratuak izan ziren, ez ordea Espainian. Geroago idatzitakoak berriz “liturgikoagoak” izan ziren, xumeagoak baina beti idazkera musikal ederrez egindakoak. Bere lanak mugitzen zen mundura mugatu ziren, batez ere organorako eta korurako obra sakroak idatzi zituen, baita txisturako obrak ere, Isidro Ansorenaren lagun mina izan zelarik.

Argazki honetan ikusi daiteke garai hartako euskal musika egile garratzitsuen artean, bere ondoan Jose Maria Beobide musika-egile zumaiarra duelarik, bertan Jesus Guridi, Aita Donosti, Nemesio Otaño, Pablo Sorozabal ere agertzen dira.

 compositores

Gutxi diren arren, bere obra batzuk grabatuak izan dira. Hemen duzue Esteban Elizondok Urteagaren obrekin San Bizenten grabaturiko diskoaren kritika bat. Gabon Koruaren diskoan berriz bi armonizazio aurki daitezke: Birjina maite eta Haurtxoa troxatzen. Azkenik San Pedro Abesbatzaren CD-an, Itziarren abestuko dugun Ave Maris Stella aurkituko duzue.


Argazkiak

Get the Flash Player to see the slideshow.

Egutegia


Bad Behavior has blocked 2 access attempts in the last 7 days.