Archive for martxoa, 2010

Emakumeen Nazioarteko Eguna: Ganbera Kontzertua

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gure herrian, azken urteetan ohikoa bihurtu da kontzertu bat izatea egun honen inguruan antolatzen diren ekitaldien artean. Lehen urteetan kontzertuak Forondan izan ohi ziren arren, gaur egun komentuan egiten dira. Iaz adibidez, Ondarruko “Unanue Kamara Korua” taldearen kontzertuaz gozatu ahal izan genuen. Aurten klarinete, piano eta ahotserako musikak izango ditugu entzungai. Horretarako hiru emakume musikari izango ditugu: Ainhoa Franco (sopranoa), Amaia Aldalur (pianoa) eta Marixi Sesma (klarinetea).

Marixi Amaia (Emakumeen Eguneko Kontzertua)

Ez da lehenengo aldia izango klarineta eta pianoa uztartuta entzungo ditugula, baina aurten bi musika tresna hauei ahotsa gehituko zaie. Hemen duzue eskainiko diguten egitaraua, era askotako kantekin: alemaniako lieder-ak, opera edo zarzuelako pasarteak eta argentinako doinuak, Carlos Gustavino musika-egilearen lanei esker.

Der Hirt auf dem Felsem, Op.129

Franz  Schubert

Deutsch Lieder, Op.103

Louis Spohr

  • Sei still mein Herz
  • Das heimliche Lied

Semiramide, Acto I

Gioacchino Rossini

  • Bell raggio lusinghier

Tonada & Cueca

Carlos Guastavino

La rosa y el sauce

Carlos Guastavino

Carceleras

Ruperto Chapí

  • Las hijas de Zebedeo.

Musikariei begiratuz gero, bai Marixik bai Amaiak ez dute gure artean aurkezpen handirik behar. Marixi askotan entzun dugu klarinetea jotzen ZUMBeko lagunekin, ganbera musika egiten edo orain direla hillabete gutxi, harizko orkestra baten laguntzaz, bakarlari bezala. Amaia ere entzun izan dugu pianoan, bai bakarlari bai ganbera musika egiten, eta nundik idazten ari garen kontutan harturik, ezin dugu ahaztu San Pedro Abesbatzako zuzendaria denik. Ainhoa Francoren izena agian askori ezezaguna egingo zaio. Gaur egun Zumaiako Txori Txiki musika eskolan bibolin eta kantuko irakasle bezala dihardu. Soprano bezala Iruñako Gayarre Antzokian, Donostiako Kursaal aretoan edo Bilboko Arriaga antzokian egindako ekitaldietan parte hartu du, pianoaren edo orkestraren laguntzarekin.

Gure atalaia txiki honetatik, igande honetan, martxoak 7, Komentuan arratsaldeko zazpiretan ospatuko den kontzertu honetara gonbidatu nahi zaituztegu. Gainera, esan digutenez, sorpresak ere izango dira….


Argazkiak

Get the Flash Player to see the slideshow.

Egutegia


Bad Behavior has blocked 5 access attempts in the last 7 days.