Iritsi zaigu abuztua eta abuztuarekin batera Zumaian hainbeste garrantzi duen Musika Jaialdia. Urte askotan zehar egin dugun bezala aurten ere gogotsu parte hartuko dugu, abuztuaren 1ean gaueko 10etan hain zuzen ere.

Bertan kutsu desberdineko obrak eskainiko ditugu, hasiera denok batera emango diogu, M. Durufléren Ubi caritas abestuz. Jarraian emakumeek bakarrik beraien emanaldiari emango diote hasiera, J. Elberdinen Angelus, J.M. Beobideren Ama eder eta X. Sarasolaren Ave Iesu. Eta lehenengo zatiari amaiera emateko koru osoak J. Estesen Three Contemporary latin settings abestuko dugularik.
Zuen gustukoa izango delakoan, igandean parrokian espero zaituztegu.
0 Responses to “ZUMAIAKO MUSIKA JAIALDIA”