San Pedro Abesbatza 1984an sortu zen, ordu arte parrokian soilik abesten zuen korua, honen sustrai izan zelarik. Urte hauetan musika estilo ezberdinetara ireki da hainbat emanaldi eskaini dituelarik, bai Euskal Herrian baita bertatik kanpo ere. Begirada berezia bota nahi diote herriko ondare musikalari, obra ezberdinak berreskuratuz eta dagoen errepertorioa zabalduz, era berean baita gaur egungo euskal musikagileek idazten duten musikari ere. 2009an Errenterian ospatu zen LXIII. Gabon Abesti Sariketa Probintzialean lehen saria jaso zuen abesbatza federatuen mailan.
Zuzendaria
Amaia Aldalur Goikoetxea
Donostiako Musika Kontserbatorioan burutu zituen piano eta ganbera musikako goi mailako ikasketak Maruxa Llorente eta Christian Ifrim irakasleekin. GU GEU ganbara taldearen kide sortzaile da eta talde honekin Euskal Herrian eta Penintsula osoan emanaldiak egin ditu.
Koruen munduan ere ibilbide luzea du Zumaiako San Pedro abesbatzako kide, lehenengo eta zuzendari gero, bertako aurreneko emakumea zuzendari izan delarik. Ibilbide honetan sakonduz, Errenteriako Landarbaso Abesbatzarekin parte hartu du, bai pianista eta bai bakarlari moduan, 2008ko udaran Zumaiako San Pedro abesbatzako zuzendaritza hartu du berriro.

Azken iruzkinak