Archive Page 3

Luis Urteaga gogoratuz…

50 urte igaro dira Luis Urteaga Iturrioz musikagilea sendu zenetik. Zumaiar askori izen honek ez die ezer esango, gazteei batez ere, baina gure herrian egin zuen lana, ordea, guztiz aipagarria da.

urteaga-1.jpg

  (Argazkia: Jaime San Sebatián    Eresbil - Musikaren Euskal Artxiboa)

Ordizian jaioa, musikari ezberdinekin trebatu zen, bai organo-jole baita musikagile bezala ere. Berastegin organo-jole bezala jardun ondoren, 1905ean gure herrira etorri zen, orduko organo-jole zen Bonifacio Galparsor Bixar Gorri hil baitzen. Parrokiko organo-jolea izateaz gain, bertako koruko zuzendaria izan zen. 1913an, gainera, Musika Bandako zuzendari izendatu zuten. Hau gutxi balitz, urte hauetan herriko umeei musika irakatsi zien, haietako askok gerora talde desberdinetan parte hartu zutelarik. Azkenean, gaur egunean kirolean gertatzen den bezala, hemen lortutako ospeak Donostiako San Bizente Parrokiara eraman zuen. Bertako organo-jolea izateaz gain, Donostiako Kontserbatorioko irakaslea izan zen.

konposagileak-1920-txikia.jpg

 Beltrán Pagola, Joseba Olaizola, Pablo Sorozábal, Luis Urtega, José Mº Beobide, Miguel Echeveste y JoséIzurrategui.
P. Otaño, B. Gabiola, P. Donosti, J.Guridi, N. Almandoz

(Eresbil - Musikaren Euskal Artxiboa)

Guzti hau ikusita, bera eta bere musika gogoratzeko kontzertu bat antolatzea egokia zela erabaki genuen. Kontzertu hau datorren azaroaren 20an, larunbata, izango da San Pedro Parrokian arratsaldeko 8etan. Emanaldi honetan bere musikaren hiru ardatzak izango ditugu entzungai: txisturako musika, Zumaiako Udal Txistulari Musika Bandari esker; organorako idatzitako musika, Fernando Gonzalo, Mari Carmen Azpeitia eta Iker Gonzalez organo-joleei esker; eta nola ez koruarentzat egin eta moldatutatko abestiak, San Pedro Abesbatzaren parte-hartzearekin. Hemen duzue egitaraua, ikusi daitekeenez, Luis Urteagaren musikaz gain, berarekin lotura izan zuten beste musikagileen lanak ere entzungai izango dituzue, baita bere ikasle izan zen Luis Aranbururen obra bat ere:

Organo-musika Luis Urteagaren garaian

- Fantasía en re menor……………………………………José María Beobide (1882-1967)

- Largo……………………………………………………………Nemesio Otaño (1880-1956)

- Glosa sobre el Veni Creator Spiritus……………Martín Rodríguez (1871-1961)

Organo-jolea: Iker Gonzalez Cobeaga

Txisturako musika

- Veneziar Kontzertua………………………………………..Luis Arámburu (1905-1999)

Txistularia: Joseba Iñaki Egaña Bidasoro

Organo-jolea: Mari Carmen Azpeitia Iparragirre

- Dos zortzikos de Iparraguirre……………………………Mold: Luis Urteaga

- Birigarroa (Fantasia - Orripekoa)……………………..Isidro Ansorena(1892-1975)

- Iztilargi (Biribilketa)…………………………………………Luis Urteaga (1882-1960)

Zumaiako Udal Txistulari Banda

Zuzendaria: Joseba Iñaki Egaña Bidasoro

 Musika korala

- Ave Maris Stella…………………………………………………………Luis Urteaga (1882-1960)

- Birjina maite………………………………………………………………Harm: Luis Urteaga

- Hossana, Cum apropinquaret et Pueri Hebraeorum…..Luis Urteaga

- Assumpta est………………………………………………………………Luis Urteaga

- Cantantibus Organis…………………………………………………..Nemesio Otaño (1880-1956)

- Tota Pulchra……………………………………………………………….Luis Urteaga

San Pedro Abesbatza

Zuzendaria:
Amaia Aldalur Goikoetxea
Organo-jolea: Mari Carmen Azpeitia Iparragirre

Organorako musika

- Fantasía Religiosa……………………………………………………Luis Urteaga (1882-1960)

“Al reverendo Cura Párroco de Zumaya D. Manuel G. Beobide”

- Tríptico del Buen Pastor…………………………………………..Luis Urteaga (1882-1960)

III. Allegro (Bone Pastor, Panis vere, Jesu nostri miserere.
Tu nos pasce nos tuere. Tu Nos bona fac videre. In terra viventium. Amen Alleluia)

Organo-jolea: Fernando Gonzalo Azpeitia


Denak zaudete gonbidatuta, ea bertan ikusten garen.

Kantuz, kantu oporretatik bueltan…

Abuztuko oporrak igaro ondoren joan zen astean bueltatu ginen entseguetara, Garikoitz Mendizabalen eskariari erantzunez Zestoako Txistularien Alardean parte hartzeko asmoz. Euskal Herriko 50 txistulariekin eta beste hainbat musikariekin batera musika herrikoiez osatutako emanaldia eskaini genuen joan zen igandean, jai giroa zabalduz. Toki xelebreetan kantatzeko aukera izan dugu, hemendik aurrera gainera, jendez gainezka zegoen “zezen-plaza” batean ere kantatu dugula esan dezakegu. Gaur ordea, guztiz ezberdina den beste ekitaldi batean parte hartuko dugu. Usadioari jarraituz, Arritokietako Bederatziurrenari amaiera ematen dion Salbea abestuko baitugu. Orain direla 100 urte baina gehiago idatzi zuen Antonio Trueba zumaiarrak gaur entzungo den obra hau, kolerako izurrite batek gure herrian eragin gutxi izateagatik eskerrak emateko idatzi omen zuen. Obra honez gain, besteak beste, Jose Maria Beobide musika-egile zumaiarraren Ama eder eta, aurten bere heriotzaren 50. urteurrena ospatzen den, Luis Urteagaren Ave Maris Stella entzuteko aukera izango da.

Gure talaia bihurtu den web-gune honetatik, orain dela egun gutxi Azkoitian hil zen Juan Luis Saenz Kixona gogoratu nahi dugu. Urte ezberdinetan, Antonio Truebaren Salve Reginako soloa egitera etorri izan zen gure herrira eta egun seinalatu honetan bera oroitu nahi dugu. Gure omenaldi xumea izan dadila hemen jartzen dugun bideo hau.


Tu.tv

Kitolis

Joan den igandean eskeinitako kontzertuan, Kitolis abestia izan zen txalotuenetako bat. Hona hemen kantaren istorioa eta grabaketa.

Kitolis Txomin Aguirrek idatzitako Kresalako pertsonai bat da, zinemagintzan esaten den bezala, bigarren mailako pertsonai eder bat. Arrantzale zaharra, itsasoak bere semea hartu zuen berarekin arrantzan zegoela, haize batek txanela popaz jarri zuenean. Istorio gordin hau gidoi bezala harturik, Luis de Aranburu musikagileak, Pedro de Anituak idatzitako hitzen gainean, kantu eder hau sortu zuen. Ez da ordea dena tristura eta oinazea izango, Kitolisen istorioa jakin ondoren kantua norabidez aldatzen da eta irudi goxoak aurkezten dizkigu, zortziko eder baten bitartez, abestia ezpata-dantza indartsu batekin amaitzen den arte.

Bakarlaria: J.J. Manterola

Garbi geratzen da Luis de Aranbururen maisutasuna, ederki jokatzen du harmoniekin itsasoaren eta bihotzaren mugimenduak islatzeko. Honen lekuko, Tolosako Abesbatza Lehiaketan 2005ean obra behartua izan zela.

ZUMAIAKO MUSIKA JAIALDIA

Iritsi zaigu abuztua eta abuztuarekin batera Zumaian hainbeste garrantzi duen Musika Jaialdia. Urte askotan zehar egin dugun bezala aurten ere gogotsu parte hartuko dugu, abuztuaren 1ean gaueko 10etan hain zuzen ere. Iaz musika  jaialdiaren 25 urteurrena zela eta Zumaiako Udal Musika Bandarekin eman genuen kontzertua Ondartxo plazan, aurten berriz parrokian izango da emanaldia. 

Bertan kutsu desberdineko obrak eskainiko ditugu, hasiera denok batera emango diogu, M. Durufléren  Ubi caritas abestuz. Jarraian emakumeek bakarrik beraien emanaldiari emango diote hasiera, J. Elberdinen Angelus, J.M. Beobideren  Ama eder eta X. Sarasolaren Ave Iesu. Eta lehenengo zatiari amaiera emateko koru osoak  J. Estesen Three Contemporary latin settings abestuko dugularik. 

Kontzertuaren bigarren zatia gizonezkoek hasiko dute L. van Beethoven-en Ich liebe dich liederarekin. Zati honetan musika herrikoia izango ditugu entzungai: Sarasolaren Neskatx ederra, L. Aranbururen Kitolis, M. Benedettiren Te quiero , S. Garayren La tarde eta M. Urdangarinen Usaiak bezalako doinuekin. Ahots hutsez abesteaz gain zenbat obra ezberdinetan akonpainamendu ezberdinak izango ditugu: piano, tronpak, klarineteak, kitarra eta charangoa…. Guzti hau, jakina, Amaia Aldalurren zuzendaritzapean.

Zuen gustukoa izango delakoan, igandean parrokian espero zaituztegu.

Zumaiako bi koru elkarlanean

Uda iritsi zaigu eta gau giro ederra aprobetxatuz, ohitura dugun Udako Gau Kontzertua eskeiniko dugu Beheko Plaza Abesbatzarekin batera.

Urte askotan zehar Mari kalean egin ohi dugu saioa baina bertan egiten ari diren obrak direla eta Ardantzabideko etxe berrien plazatxoa aukeratu dugu aurtengoan. Emanaldia larunbat honetan, uztailak 10, gabeko 10etan izango da.

Udako Gau Kontzertua Agustin Zubimendik zuzenduriko Beheko Plaza Abesbatzak hasiko du. Usadioari jarraituz habanera, euskal eta galiziar kantak, eta erritmo desberdinetako abestiak izango dira entzungai: A. Lesbordesen Goizian argi hastian, P.M Feijooren Levame, Alain Langrèeren Reina del placer eta Santestebanen Goizeko Izarra besteak  beste.

Bigarren zatian berriz Amaia Aldalurrek zuzenduriko San Pedro Abesbatza izango da kantari. Guk ere kanta ezagun eta herrikoiak abestuko ditugu: Urteagak harmonizatutako Nere etxea, A. Donostiaren Bili bili bonbolo, gure lagun M.M Azpiazu azkoitiarraren Hego-haizea, Rosanaren Si tu no estás aquí, Sindo Garay-ren La tarde boleroa, Benito Lertxundiren Udazken Koloretan eta bukatzeko ipar amerikar erritmoko Goodnight Sweetheart.

Eta kontzertua amaitzeko, bi koruak elkarrekin abestuko ditugu Maitia nun zira? eta Siyahamba afrikarra.

Gogoratu Ardantzabideko Plazatxoan izango dela aurtengoan. Zuen gustokoa izango delakoan, larunbat arte.

Oiartzungo Lartaun Abesbatzarekin Elkartrukea

Ohiturei jarraituz, Euskal Herriko koruren batekin elkartrukea egitea dagokigu. Oraingo honetan Oiartzungo Lartaun Abesbatzarekin izango da elkartrukea. Abesbatzaren ibilbideari buruz informazio gehieago nahi baduzuea egin klik hemen

Lartaun abesbatza

Datorren larunbatean, maiatzak 15, arratsaldeko 20etan elkartrukearen lehen pausoari emango diogu Oiartzungo Udaletxeko Pleno Aretoan kontzertua emanaz.

Kontzertua Maddalen Dorronsorok zuzenduriko Lartaun Abesbatzak hasiko du, laupabost abesti kantatuko dituztelarik.

Bigarren zatian berriz, San Pedro Abesbatza izango da parte hartzailea. Gure emanaldia J. Antxietaren O Bone Jesu abestiarekin hasiko dugu eta ondoren neskak izango dira protagonistak Ama Eder eta Ángelus abestiak kantatuz. Kanta sakroen ondoren, Finlandiako On Suuri kantua abiapuntu harturik musika herrikoian murgilduko gara, Nere Etxea eta Neskatx Ederra abestien doinu ederrekin. Boliviako “cumbia” bat ere eskainiko dugu Charango eta perkuzioarekin. Ondoren Machadoren poemarekin moldatutako Serrat maisuaren Cantares eta gure zatia amaitzeko rhythm & blues erritmoko Goodnight sweetheart. Ohikoa den bezela, Mª Karmen Azpeitika lagunduko gaitu pianoarekin eta charangoarekin berriz Manu Aguilar korukidea izango dugu.

Bigarren zatia amaitzean, hirugarrenari ekingo diogu bi koruak elkarrekin This little light of mine eta Hegoaizea kantatuko ditugularik.

Elkartrukearen bigarren zatia Zumaian izango da udazkenean.

David Azurzarekin lanean…

Joan den larunbatean, maiatzak 8, David Azurzarekin elkartu ginen Torreberrin.

Ezagutzen ez duzuenontzat, esan musikagile famatua eta musika munduan errespetatua dela. Tolosan jaioa eta Arte Ederretan lizentziatua. Kantuarekin Tolosako Hodeiertz abesbatzan hasi zen tenor moduan, gero Isabel Alvarezekin kontratenor moduan formatzera pasa zelarik. Abeslari moduan abesbatza ezberdinetako partaide da: Capilla Peñaflorida eta Conductus Ensemble (aintzinako musikan espezializatuak) eta Kea (musika konteporaneoan espezializatuak), taldea hauekin hainbat proiektu ezberdinetan parte hartu duelarik. Bakalari gisa ere hainbat musika proiektutan hartu du parte. Hemen duzue bere kurrikulumaren lotura bat. Bere azken lana telebistan ikusi dugu Oh Happy Day! programan. Bertan Tolosako Hodei Truk-Abesbatzarekin hartu du parte. Argi dago asko ikasi genezakeela.

Goizeko 10etan elkartu gnen Torreberrin. Han genuen zain David Amaiarekin. Gogotsu geunden guztiok. Hasiera-hasieratik naturaltasunez abestu behar genuela aipatu zuen, disfrutatzea zela garrantzitsuena, ezer arrarorik egin gabe. Sinpletasunean zailtasuna dago ordea.

David Azurzarekin lanean III

Berak hiru ardatz nagusi ditu abesbeterako orduan, gorputzean gerritik behera egon behar da indarra eta gerritik gora berriz erlaxazioa, baita aurpegian ere, ume jaio berriek adibidez mingaina primeran jartzen dute, inongo tentsiorik gabe. Hirugarren ardatza ahotsa kanpora ateratzea izango zen, baina nola? Gure ahotik hari amaitezin bat irtengo balitz bezala edo Pinotxoren sudurra luzatzen joango balitz bezala…

azurzarekin-lanean-iv.jpg

Berak esan zigun bezela: A, B eta C. Eta honekin lotuta doinuk ez direla bata bestearen ondoan jartzen diren nota solteak, hariak dira eta musika guztia biraka doan zirkulo amaitezin bat da. Hemen dituzue bertan ateratako argazki batzuk. Orain praktikan jartzea tokatzen zaigu larunbatean ikasitako guztia, gure ahotsei etekin guztia ateratzeko. Hurrengo emanaldian ea hobekuntza guzti hauek nabari dituzuen. Zuen komentarioen zain gelditzen gara.

Azkenik lerro hauei amaiera emateko, Davidi eskerrak eman nahi dizkiogu bisitan etortzeagatik. Eskerrik asko David!

Klasearen ondoren

Lasartera goaz kantatzera…

Aste Santua eta San Telmoak atzean utzi ondoren, kurtsoaren martxa hartu dugu. Ostiral honetan, apirilak 23an, Lasarteko Brigiden Konbetuan kontzertu bat eskainiko dugu arratsaldeko 7 t´erdietan. Emanaldi hau “Danok Kide” Guraso Elkarteak hilero Brigiden Konbentuan antolatzen duten kontzertuen barruan sartzen da. Bitxikeri moduan esan komentu honetako kaperako akustika ederra dela eta bertan grabaketa ezberdinak egin direla.

Brigidetako komentua

Hasiera emateko musika sakroa aukeratu dugu, horien artean bi kantu berri Maurice Duruflé-ren Ubi Caritas eta Josu Elberdinen Angelus. Kanta sakroen ondoren, Finlandiako On Suuri kantua abiapuntu harturik musika herrikoian murgilduko gara, Axuri Beltza eta Neskatx Ederra bezalako doinu ederrekin. Boliviako “cumbia” bat ere eskainiko dugu Charango eta perkuzioarekin, bestalde Rosanaren Si tu no estás aquí eta Serraten Cantares abestiak ere entzungai izango dituzue. Kontzertua rythm&blues erritmoekin amaituko dugu. Azpimarratzekoa da, baita ere, Zumaiarekin lotura handia izan zuten bi musikaegileen lanak eskainiko ditugula, Jose Maria Beobideren Ama Eder eta Luis Urteagaren Nere Etxea doinu herrikoiaren moldaketa.

Ohikoa den bezela, Mª Karmen Azpeitiak lagunduko gaitu pianoarekin eta Amaia Aldalur zuzendari lanetan izango da. Charangoarekin berriz Manu Aguilar izango dugu.

Han ikusiko garen esperantzarekin agurtzen gara.

Emakumeen Nazioarteko Eguna: Ganbera Kontzertua

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gure herrian, azken urteetan ohikoa bihurtu da kontzertu bat izatea egun honen inguruan antolatzen diren ekitaldien artean. Lehen urteetan kontzertuak Forondan izan ohi ziren arren, gaur egun komentuan egiten dira. Iaz adibidez, Ondarruko “Unanue Kamara Korua” taldearen kontzertuaz gozatu ahal izan genuen. Aurten klarinete, piano eta ahotserako musikak izango ditugu entzungai. Horretarako hiru emakume musikari izango ditugu: Ainhoa Franco (sopranoa), Amaia Aldalur (pianoa) eta Marixi Sesma (klarinetea).

Marixi Amaia (Emakumeen Eguneko Kontzertua)

Ez da lehenengo aldia izango klarineta eta pianoa uztartuta entzungo ditugula, baina aurten bi musika tresna hauei ahotsa gehituko zaie. Hemen duzue eskainiko diguten egitaraua, era askotako kantekin: alemaniako lieder-ak, opera edo zarzuelako pasarteak eta argentinako doinuak, Carlos Gustavino musika-egilearen lanei esker.

Der Hirt auf dem Felsem, Op.129

Franz  Schubert

Deutsch Lieder, Op.103

Louis Spohr

  • Sei still mein Herz
  • Das heimliche Lied

Semiramide, Acto I

Gioacchino Rossini

  • Bell raggio lusinghier

Tonada & Cueca

Carlos Guastavino

La rosa y el sauce

Carlos Guastavino

Carceleras

Ruperto Chapí

  • Las hijas de Zebedeo.

Musikariei begiratuz gero, bai Marixik bai Amaiak ez dute gure artean aurkezpen handirik behar. Marixi askotan entzun dugu klarinetea jotzen ZUMBeko lagunekin, ganbera musika egiten edo orain direla hillabete gutxi, harizko orkestra baten laguntzaz, bakarlari bezala. Amaia ere entzun izan dugu pianoan, bai bakarlari bai ganbera musika egiten, eta nundik idazten ari garen kontutan harturik, ezin dugu ahaztu San Pedro Abesbatzako zuzendaria denik. Ainhoa Francoren izena agian askori ezezaguna egingo zaio. Gaur egun Zumaiako Txori Txiki musika eskolan bibolin eta kantuko irakasle bezala dihardu. Soprano bezala Iruñako Gayarre Antzokian, Donostiako Kursaal aretoan edo Bilboko Arriaga antzokian egindako ekitaldietan parte hartu du, pianoaren edo orkestraren laguntzarekin.

Gure atalaia txiki honetatik, igande honetan, martxoak 7, Komentuan arratsaldeko zazpiretan ospatuko den kontzertu honetara gonbidatu nahi zaituztegu. Gainera, esan digutenez, sorpresak ere izango dira….

ZUMB Spirits & St Peter’s Gospel Choir in Concert

Joan zen ostiraleko gauean, Ondartxo Plazan, erritmo beltzen laguntzarekin hotzari aurre egin genion. Rythm&Blues-eko kantuak eta doinu rockeroagoak ere entzun ahal izan ziren. Eskerrak eman ahi diegu zuzenean entzun zuten zaletu sutsuei. Guztientzat hemen dituzue Jon Urbietak ekitaldi honetan atera zituen bideo pare bat, mila esker Jon. Gure argazki galerian ere aurkituko dituzue ekitaldiko argazkiak.

GOSPEL TRAIN

THIS LITTLE LIGHT OF MINE      -    GOODNIGHT SWEETHEART

« Previous PageNext Page »


Argazkiak

Get the Flash Player to see the slideshow.

Egutegia


Bad Behavior has blocked 5 access attempts in the last 7 days.