Azken sarrerak

Subscribe to RSS feed

Irakurri matte: 4. zenbakia kalean!

maiatza 15th, 2009 : txinparta

Hemen duzue gure azken Irakurri matte, labetik atera berria.

Luzatu egin gara oraingo honetan, baina, azkenean iritsi da.

Irakurri eta gozatu!!!


Kategoria: Irakurri matte | | 0 Iruzkin

3. zenbakia: irakurri, matte!

maiatza 15th, 2009 : txinparta

Abenduan kaleratutako aldizkaria duzue 3. zenbaki hau. Gustatuko zaizue: irla batean galduta dabilen neskarena, Fernando Morilloren intriga-istorioa irakurtzeko gonbita, kilkerraren patuarena, euskarazko itzulpengintzari kritika, Waliñoren beldurrezko ipuin-bilduma eta bertsoak.

Baduzue zer irakurri eta zer gozatua!

Kategoria: Irakurri matte | | 0 Iruzkin

Eta euskaraz noiz?

azaroa 18th, 2008 : txinparta


Zoritxarrez, apenas iristen den euskaraz idatzitako paperik gure postontzietara, baina ezagutzari eta erabilerari buruzko datuak kontuan izanik, esan daiteke euskaraz bizi garela herritarrak hein handi batean.

         Hala ere, badirudi datu horiek ez dituztela kontuan izan jaso berri ditugun bi idazkiak egiteko garaian: Udalak atera berri duen udal gidaz eta merkatarien txartelarekin batera bidalitako idatziaz ari gara, hain zuzen.

         Udalarentzat betebeharra da euskara lehenestea argitaratzen dituen agiri guztietan nahiz antolatzen dituen ekitaldietan. Baina, Udal gidaren azalean, gaztelania lehenesten da; atzeko azalean, berriz, euskarak ez du lekurik. Barneko orrialdeei erreparatzen badiegu, euskara zarpailarekin egingo dugu topo kasu askotan; iragarki asko, aldiz, gaztelania hutsean. Zumaiako Udalak ezin du, inolaz ere, horrela jokatu: batetik, euskarari buruzko legeek ez diotelako horretarako aukerarik ematen; bestetik, abian jarritako normalkuntza-planean nahiz udaleko ordenantzetan berariaz onartutakoaren kontra doalako. Azken batean, euskaldunekiko begirunerik ezaren adierazlea da, eta jarrera horrek gure hizkuntza-eskubideak urratzen ditu. Eta hori ez da zilegi!

         Baina badira sorpresak ere gidaren barruko orrietan, badirelako euskara hutsezko iragarkiak, eta poza ematen du horrek. Eutsi bide horri!

         Merkatarien txartelari dagokionez, berriz, iragarkiak nahiz esku-orriak ele bietan aurkitu ditugu. Merkatarien elkarteak ere bere normalkuntza-plana jarri zuen abian, eta ongi jokatu dute aipatu berri ditugun idazkietan. Hori zoriontzekoa da, noski! Hala ere, txartelarekin batera bidalitako idatzia gaztelania hutsez dago, eta hori onartezina da. Dagokionari esan nahi diogu guk euskaraz irakurri nahi dugula idatzi hori, eta baduela nora jo lan horretan lagun diezaioten.

 

Bizi eta gozatu euskaraz!

Kategoria: Salaketak | | 0 Iruzkin

Irakurri matte

iraila 14th, 2008 : txinparta

Banatu dugu aldizkaria eta zuen etxeko postontzietan izango duzue. Hala ere, gure txoko honetan ere irakur dezakezue Irakurri matte aldizkariaren 2. zenbakia.

Kategoria: Irakurri matte | | 0 Iruzkin

2. zenbakia kalean!

iraila 13th, 2008 : txinparta

Atera dugu, jada, Irakurri matte aldizkariaren bigarren zenbakia, eta zuen etxeetako postontzietan aurkituko duzue. Laster jarriko dugu blog honetan ere.

On egin!

Kategoria: Irakurri matte | | 0 Iruzkin

Prest ditugu kamisetak!

uztaila 31st, 2008 : txinparta

Kamisetetarako leloa aukeratzeko kaxak jarri genituen han-hemen ekainaren bigarren hamabostaldian, eta prest ditugu, dagoeneko, kamisetak. Igande eguerdian izango dituzue salgai, Erribera kalean.

Ea gogoko dituzuen!

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

Zuhaitzei euskarazko izenak jartzeko irteera

uztaila 16th, 2008 : txinparta

Duela bi urte egin genuen moduan, aurten ere irteera antolatu dugu zuhaitzei euskarazko izendun txarteltxoak jartzeko.

Irteera uztailaren 19an egingo dugu, eta 10:00etan abiatuko gara Amaiako plazatik, trikitixa lagun.

Animatu!

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

Bertso-triki poteoa larunbatean

ekaina 25th, 2008 : txinparta

San Pedroak direla-eta, bertso-triki poteoa antolatu dugu larunbaterako. Maialen eta Amets Arzallus arituko dira bertsotan tabernaz taberna, trikitilariak lagun. Arratsaldeko 19:30ean jarri dugu hitzordua, Algorri tabernan.

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

Kamisetak ateratzeko lelo bila!

ekaina 24th, 2008 : txinparta

Hainbat lekutan jarri ditugu kaxa gorri-gorriak zuen ideiak jasotzeko. Aurten ere, kamisetak aterako ditugu uda partean, baina lelorik ez zitzaigunez bururatzen, laguntza eskatzea erabaki dugu. Kaxetan ez ezik, hemen ere utz ditzakezue zuen esaldiak, ekainaren 30era bitartean.

Animatu!

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

Hemen duzue IRAKURRI MATTE

ekaina 16th, 2008 : txinparta

Dagoeneko etxe guztietan jasoko zenuten, baina gure txoko honetan ere jarri dugu, esku-eskura.

Beraz, hemen duzue Irakurri matte  literatur aldizkaria, frexko-frexko.

Ea zuen gustukoa den.

Kategoria: Irakurri matte | | 0 Iruzkin

« Previous Entries

Kategoriak

Aurrekoak

 

Bad Behavior has blocked 2 access attempts in the last 7 days.