Azken sarrerak

Subscribe to RSS feed

Eskutitza Tourraren arduradunei

martxoa 5th, 2006 : txinparta

Tourraren etapa bat Euskal Herrian zehar ibiliko da aurten. Hori dela-eta, eskutitz bat igorri die EHEk Tourraren arduradunei. Hona hemen eskutitza:

EHEk Tourreko arduradunei bidalitako eskutitza



















Aipatu kirol probaren etapa bat Euskal Herritik igaroko da aurten, zehazki uztailaren
12an. 1996ko eta 2003ko edizioetan egin bezala, EHEk Tourreko arduradunei
eskutitza bidali die, euskarari behar duen tratamendua eman diezaioten eskatuz.
Jarraian Christian Prudhomme-i bidalitako gutunaren kopia:

Prudhomme jauna,

Aurten ere urteroko legeari jarraiki Frantziako Txirrindulari Itzuliaren
edizio berria ospatu nahian zabiltzatela jakinekoa da, hori horrela 93. edizioa
izango da aurtengo lasterketa.

Aurtengoan, beste urte batzuetan bezala, Frantziako Itzulia Euskal Herriko
hainbat errepide eta herritatik zehar ibiliko da, Kanbo herrian irteera izango
duen etapan hain zuzen ere, uztailaren 12an egingo den 10. etapan.

Hau dela eta, beste hainbatetan bezala Euskal Herrian Euskarazetik, Euskal
Herri osoan euskararen berreskurapenaren aldeko lanean diharduen elkartetik,
datorren uztailaren 12an Kanbotik irtengo den etapan, euskarak behar duen
presentzia izatea eskatu eta exijitzen dizugu.

Exijitzen diogu, goian esan bezala ez delako lehen aldia horrelako eskaera
bat egiten dizueguna, eta orain arte gure eskaerei muzin egin eta behar adinako
presentziarik ez diozuelako eskaini euskarari Euskal Herria zeharkatu izan
duenean.

Oraindik gaiari heldu eta egokitasun osoz lantzeko nahikoa denbora badagoela
argi dago, beraz horretarako beharrezkoak diren pausoak ahalik eta azkarren
emateko gonbitea egiten dizugu.

Oraingoz, gomendio hori egitera mugatuko gara, baina jakin ezazu aurtengoan
ez dugula onartuko berriz ere Frantziako Itzuliak gure hizkuntza den euskarari
muzin egitea. Eta gure hizkuntzaren duintasuna defenditu beharrean aurkitzen
bagara, ez dugula inongo erreparorik edukiko defentsa hori egiteko behar diren
neurriak hartzeko.

Besterik gabe, gure eskakizuna kontuan hartu eta euskararen presentziak
jantzitako etapa eder bat ikusiko dugunaren esperantzan, jaso ezazu agur bero
bat.

Kategoria: Orokorra | |

3 Responses to ' Eskutitza Tourraren arduradunei '

Subscribe to comments with RSS or TrackBack to ' Eskutitza Tourraren arduradunei '.

  1. Xebas said,

    on martxoa 8th, 2006 at 13:56

    Ematen du zerbait mugitzen ari dela, Kanbon ematen du euskarak prezentzia edukiko duela eta Euskal Herriko beste herrietan auskalo!! ala ere uste dut gu nahi bezain beste ez dela azalduko.
    Hizkuntza eskubideak borrokatuz noizean behin emaitzak lortzen dira, hau adibide garbia da.

  2. ni said,

    on martxoa 9th, 2006 at 5:16

    Exijitu egin behar da? Zein gara gu euskeraren presentzia exijitzeko? Euskararen jabeak? Tourreko jabeak gara?
    Nire ustez gonbidatu, txalotu, bermatu, erraztu egin behar da. Exijentzi hitza oso gogorra iruditzen zait.

  3. txoria txori said,

    on martxoa 9th, 2006 at 7:53

    Eskaera ez da Tourrean euskara erabiltzea!! pasatzen den lekuko hizkuntza eskubideak defendatzea baizik. Inor ez da euskararen jabe, baina tristea da oraindik euskaldunon hizkuntza eskubideak “exijitzen” egon behar izatea.
    Nire ustez antolatzaileak horrelako kontuetan ere erreparatu beharko zuten!

Leave a reply


CAPTCHA Image CAPTCHA Audio
Refresh Image

Kategoriak

Aurrekoak

 

Bad Behavior has blocked 2 access attempts in the last 7 days.