Azken sarrerak
Etxeko espetxe zigorra, ertzainekin euskaraz hitz egin nahi izateagatik.
martxoa 8th, 2006 : txinparta
Bilboko Metroko langileekin, txartelen harira hasitako eztabaidaren ondorioz, 20 eguneko etxeko espetxe-zigorra eta eguneko 6 euroko isuna eskatu dizkiote bizkaitar bati, bere hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeagatik.
Metroetan izaten diren ohiko kontuekin hasi (txartela ordaindu edo ez), eta atxilotuta eraman zuten bizkaitar bat otsailean. Bere delitua: metrora agertu ziren ertzainei euskaraz hitz egiteko eskatzea. Ertzainek diotenez, "egoera nahasteko" eta "egoskortu" egin zelako soilik eskatzen zuen euskaraz egiteko, eta horregatik eraman zuten polizia-etxera. Eta, noski, han ere gutxi batzuekin baizik ez zekiten euskaraz. Egunotan Bizkaia aldetik iritsi zaizkigun epaiketen gogortasuna ezin da salatu gabe utzi, baina bigarren kasu honetan are iraingarriagoa da gertaera. Lehen epaiketaren kasuan, langileak espainiar administrazioarenak dira, eta badakigu administrazio hori gure hizkuntza-eskubideak errespetatzen baino areago zapaltzen saiatzen dela. Baina, bigarren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren mendeko langileak izan dira hizkuntza-eskubideak urratu dituztenak; hainbeste arau, dekretu eta normalkuntza-proiektu sustatu nahi izan dituen administrazioaren mendeko langileak, alegia. Eta gogoratu beharra da ertzantza euskalduntzeko normalkuntza-plangintza ere abian dela, edo hala esaten dutela. Eta penagarria da Eusko Jaurlaritzaren jokaera ere: ez ditu, inoiz, bere mendeko langileek herritar baten aurrean gauzatutako hizkuntza-zapalkuntza egoerak salatzen, edo ez du egoera horien aurrean barkamenik eskatzen, eta bizkaitar horri ezarri nahi dioten zigorraren aurrean, mutu geratzen da.
Kategoria: Orokorra | |
Leave a reply
Kategoriak
- Irakurri matte (6)
- Orokorra (28)
- Salaketak (4)
Aurrekoak
- maiatza 2009
- azaroa 2008
- iraila 2008
- uztaila 2008
- ekaina 2008
- uztaila 2006
- ekaina 2006
- maiatza 2006
- martxoa 2006
- otsaila 2006
Blogroll-a
