Azken sarrerak
Kartzela zigorra euskaraz deklaratu nahi izateagatik
martxoa 8th, 2006 : txinparta
"Justiziak" euskaraz hitz egin nahi dutenak zigortzen ditu, euskara hitz egin nahi dutenen hizkuntza-eskubideak zapaltzen ditu.. Hamaika gorabehera izan dira epaitegietan euskaraz deklaratu nahi izateagatik, eta kartzela zigorra eskatu dute, oraingoan, euskaraz eta itzultzailerik gabe deklaratu nahi izan duenarentzat.Bilboko Zigor Epaitegiak eskatu du zigor hori gernikar batentzat, istripu baten epaiketan eta ondoren gertatutakoagatik. Gernikarrak euskaraz eta itzultzailerik gabe deklaratu nahi izan zuen, bere eskubidea zelako, baina, itxura, ez zitzaien batere gustatu epaileari eta fiskalari, eta hori delitua omen zenez, epaitegira hamabost egunetik behin joateko betebeharra ezarri zioten. Ez zuen halakorik egin, eta 2004an atxilotu egin zuten. Epailearen aurrera eraman zutenean, ez zioten utzi euskaraz deklaratzen. Orain, zortzi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak gertaera horien guztiengatik.
Kategoria: Orokorra | |
Leave a reply
Kategoriak
- Irakurri matte (6)
- Orokorra (28)
- Salaketak (4)
Aurrekoak
- maiatza 2009
- azaroa 2008
- iraila 2008
- uztaila 2008
- ekaina 2008
- uztaila 2006
- ekaina 2006
- maiatza 2006
- martxoa 2006
- otsaila 2006
Blogroll-a
