Azken sarrerak

Subscribe to RSS feed

“Euskara erabili nahi izatea garesti”

martxoa 23rd, 2006 : txinparta

Hona hemen Hizkuntz Eskubidee Behatokiko zuzendariak Bizkaialdean izandako bi gertaeren inguruan idatzitako artikulua.

"Euskara erabili nahi izatea garesti" Paul Bilbao

Hitz batera ekarri nahiko nuke aurreko astean bizi izandakoa: iraina. Iraina gure eskubideen babesa bermatu beharko lukeen justizia administraziotik, iraina herritarren eskubideak babestu behar dituen poliziengandik, iraindua oinarrizko eskubideak baliatu nahi izateagatik, iraindua legeak jasotzen duena betetzeko eskatzeagatik.

Martxoaren lehen astean bi kasuren behaketa lanak in situ jarraitzeko aukera izan dut eta, benetan, lehen pertsonan egiaztatu ahal izan dut bost urteetan zehar Behatokiak herritarren bizipenen bidez ondorioztatu behar izan duena: Euskara erabiltzeko saiakerak garesti ordaintzen dira gure herrian.

Hilaren 14an izandako epaiketan, istripu batean ikusitakoaren lekukotza euskaraz eta interprete gabe eman nahi izateagatik fiskal elebakarrak sei hilabeteko kartzela aldia eskatu zuen herritarrarentzat. Herritarrak hasieratik bertatik agertu zuen justiziari laguntzeko asmoa, baina oso argi helarazi zuen berezkoa eta ofiziala den hizkuntza batean mintzatu nahi zuela. Hain zuzen ere, orain dela hogeita bost urtetik Bizkaian izaera ofiziala duen hizkuntzan.

Eskaera horri erantzunez, bere burua euskalduntzat zuen baina gaztelania hutsean mintzo zen epaileak herritarraren eskaera bete zela adierazi zuen. Hau da, epaile elebiduna zuela aurrean. Oso harrigarria izan zen, hitzik ez baitzuen euskaraz egin. Horrela, aretoan bertan geundenok ezin izan genuen egiaztatu haren hizkuntza-gaitasuna.

Dirudienez, justiziarekiko harremana euskaraz nahi dugun herritarrok propio eskatu behar dugu epaile elebiduna eta propio helarazi behar diogu epaileari euskaraz zuzen dakigula. Ez ote da administrazioa geure hizkuntza-eskubideak bermatu behar dituena? Hortaz, zergatik eskatu behar du propio herritarrak une oro eskubideak berma dakizkion? Euskaldunaren bizkarrean ote dago administrazioari haren betebeharrak gogoraraztea ere?

Baina euskaraz egin nahi zuen herritarrarekiko bereizkeriak are urrunago jo zuen. Defentsa abokatuak agertutako datuaren arabera, prozeduran jasotako txostenean istripuan beste lekuko bat izan zen. Lekuko hori ez zen epaiketa egunean agertu eta ez zaio inolako diligentziarik zabaldu. Gure herritarrari aldiz, lekukotza ematera bertaratu eta prozedura penala zabaldu diote. Nola azaldu egoera hori? Aski argi erakusten du horrek euskalduna zigortzea helburu besterik ez duela prozedura penalak, akaso aurrekariren bat ezartzea hizkuntza-eskubideekiko konpromisoa erakusten duten herritarrak kokiltzeko edo.

Bigarren kasuan 20 eguneko atxiloketa eta 120 euroko isuna eskatu dio beste fiskal elebakar batek hizkuntza-eskubideak baliatu nahi izan zituen herritarrari. Kasu horretan, duela 25 urte ofizialtasunaren izaeraren ondorioz aitortu zitzaizkion eskubideak gauzatu nahi izateagatik herritarrak Ertzain etxean amaitu zuen.

Gertaeren eta ondorioen larritasunari lekuko izan zen ertzain batek epaiketa horretan adierazitakoak erantsi beharko genizkioke. Haren arabera, herritarrak hizkuntza-eskubidea errespetatzeko eskatzea "marear la perdiz" zen. Are gehiago, ertzainaren arabera herritarrak "segu

Kategoria: Orokorra | |

One Response to ' “Euskara erabili nahi izatea garesti” '

Subscribe to comments with RSS or TrackBack to ' “Euskara erabili nahi izatea garesti” '.

  1. sorterriko koblak said,

    on martxoa 24th, 2006 at 3:18

    Zoritxarrez, argi geratzen da bai “epaileak” eta ertzaintzak duen aurpegia. Horrelako gauzak gertatzen dira, baina nire ustez okerrena zera da, komunikabide gehienetan ez dutela tokirik horrelako berriek, nola jarriko dute zalantzan epaile eta ertzaintzaren izaera demokratikoa?
    Nire ustez, benetako egoera demokratiko batean horrelako gauzak gertatuko ziren , baina zigorrak beste aldera joan beharko ziren.
    Ea jendeak begiak irekitzen dituen behingoz, euskaldunok gure herrian bigarren mailako herritarrak bezala tratatzen gaituzte eta!

Leave a reply


 

Bad Behavior has blocked 1 access attempts in the last 7 days.