Azken sarrerak
Egingo al dugu gure telefonoak euskaratzeko saiakera?
maiatza 7th, 2006 : txinparta
Ez da erraza izango, baina horixe da Kontseiluaren aurtengo lehen konpromisoa, eta, noski, guztion konpromisoa eskatzen du horrek. Hona hemen konpromiso horri buruzko informazioa.
Telefonoa euskaraz izatea denon konpromisoa da
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, telefonoa euskaraz lelopean, euskara sustatzeko aurtengo norbanakoen lehen konpromisoa aurkeztu du. Urtero hiru konpromiso zabaltzen ditu Kontseiluak, iaz, besteak beste, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia, lagun edo senide bat euskara ikastera animatzea edo euskarazko produktuak lehenesteko deia egin zituen.
Horren bidez, Kontseiluak herritar guztiei eskatu die euskararekiko konpromisoa har dezatela, hau da, sakelako, etxeko, zein laneko telefonoa euskaratu dezatela. Kontseiluak 5.000 txartel banatu ditu herritarren artean, telefonoa euskaraz jartzera animatuz. "Txartela jasotzen duen pertsonak, bere telefonoa euskaratzeaz gain, beste pertsona bati pasatu beharko dio, horrela konpromisoa zabalduz". Txartel bakoitza lau lagunen eskuetara heltzea da kanpainaren xedea, 20.000 telefono euskaratu arte.
Horretaz gain, sakelakoa ere mezua hedatzeko tresna bezala erabili dutela azaldu dute Kontseiluko ordezkariek: Tlf euskz, gztion knpromisoa! Psazaz mzua! bezalako sms-ak bidali dituzte aste honetan zehar. "Ezagunen artean hedatu beharreko sms hau prestatu dugu idazkera laburtuan gure artean euskaraz ere komunikatzea posible dela jakinarazteko", adierazi dute. Era berean, lagunen artean birbidaltzeko eskaera egin dute.
Konpromisoa hedatu baino lehen Kontseiluak telefoniaren munduak euskara erabiltzeko ematen dituen aukerak aztertu ditu. Ondorio gisa, "euskararen egoera telefoniaren munduan oso kezkagarria da, ia ez baitu inongo presentziarik", adierazi du idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek, kanpainaren aurkezpenean.
Kontseiluko ordezkariek azaldu dutenaren arabera, inolako telefono-zerbitzu enpresak ez du berezko hizkuntza gisa euskara ezartzen. Euskal Herrian lan egiten duten Estatu espainiarreko nahiz frantseseko telefono zerbitzu enpresa garrantzitsuenak aztertu ostean hala nola, -Telef
Kategoria: Orokorra | |
Leave a reply
Kategoriak
- Irakurri matte (6)
- Orokorra (28)
- Salaketak (4)
Aurrekoak
- maiatza 2009
- azaroa 2008
- iraila 2008
- uztaila 2008
- ekaina 2008
- uztaila 2006
- ekaina 2006
- maiatza 2006
- martxoa 2006
- otsaila 2006
Blogroll-a
