maiatza 10th, 2006 : txinparta
Ez da guk asmatutako izenburua, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Gonzalez de Txabarrik Berria egunkariaren zuzendariari sailerako idatzitako "gutunaren" izenburua baizik. Ea zer iruditzen zaizuen…Bee…!!!
Erabileran omen dago euskararen etorkizuna bermatzeko giltza nagusia. Iragarkien mundua ei da hizkuntzaren gatza eta biperra lantzeko eremu ezinbestekoa, ezagutzaren eta komunikazioaren gizarte jakin honetan. Euskal erakundeen jarrera ez omen da behar beste eragilea esparru hauetan. Berria diskriminatu egiten omen da. Euskararen errentagarritasunari ez omen zaio jaramonik egiten. Jarduna.
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda
Gipuzkoako diputatu nagusia
Agi denez, goiko kaletik barna abiatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hiru gehigarri berezi argitaratzea nahikoa izan da, muuuka hasteko. Gehigarri txukunak, edukinez beteak, berriemaileak eta tajuzkoak. Baina muuu…! 8 orrialde, 8. Bete-beteak!Kapitain Frakasa! Ezin topikoetatik jaitsi. Beee…! Ajea du Urturik! Hobe betikotan jarraitzea. Zertarako burulanetan nekatu, hain da erosoa maldan behera jaurtitzea. Axalkeriak. Hutsaren aparra gogokoago, jardun sendoa baino. Artaldeak segurtasuna eskaintzen omen du, ardi otzana. Zezenak plazara ateratzen direnean, kontu handiz ibili behar. Adarrak motzak, punta zorrotzak.Herri erakundeetan buru garenok ezinbestekoa dugu kritika. Akuilagarri. Ridikulizazioa, etsigarri. Sakapuntasa esaten genion umetan. Zorrozkailua gaztaroan. Gazta batean eseri eta auzokoa jan nahi izan. Auzo dago idazlea. Auzoan seguruenik.Ez muuu…! ez beee…! Jarrera sendo eta irmoak behar ditu euskararen normalizazioak, ardiak eta zezenkoskorrak alde batera.
Kategoria: Orokorra | |
2 Responses to '
Bee…!!! '
on maiatza 11th, 2006 at 2:21
Irakurri nuenean, ezin izan nuen sietsi ere egin. Aldun nagusia, horrelako lanetan, horrelako tonuan… Brometan ari zela iruditu zitzaidan, eta lehendik ere izango zuela ika-mikaren bat Lertxundirekin.
Gaur Lertxundiren erantzuna ikusi dut eta erabat ados nago berekin. Hemen daukazue:
http://www.berria.info/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=muuu_eta_ii_1&more=1&c=1&tb=1&pb=1#comments
Muuu! (Eta II)
Gonzalez de Txabarrik ez dit erantzun. Errieta egin dit. Baina ez, ez dit erantzun. Foru Aldundiak zortzi orriko iragarkia argitaratu zuen errepideetan egiten ari diren lanei buruz. Lerro bat ere ez errepideen egoerari buruz, hiritarren egonarriaz, egoera zailen aurrean politikariek eman beharko lituzketen arrazoi eta argibideen gainean. Horrelako zerbait irakurri nahi nuen nik, autokritikaren bat, eta ez nuen topatu. Banekien ez nuela topatuko: autodefentsa itsua dute gotorleku. Hori salatzen nuen artikuluan. Ez, ez dit hitz erdi bat ere erantzun horretaz. Nirekin sartu da. Ni ez nintzen berarekin sartu. Estilo kontua da (ez naiz, jakina, estilo literarioaz bakarrik ari).
Ez ditut epaituko erantzunean aipatzen dituen guztiak, egiten dituen juzkuak, axalkeria salatzeko darabilen axalkeria. Barrena askatu du nonbait, bai?, eta mesede hori zor dit. Kontu bat ordea bai, kontu bat aipatu nahi diot Aldun Nagusi bati zor zaion errespetu osoz: ardiak-eta aipatzen baititu, gipuzkoar ardion artzain nagusiak ez du honako hau izenpetzen duen ardia beldurtuko Aldun Nagusia biluzik ikusi duela isiltzeraino.
OHARRAK (Post scriptum)
on maiatza 12th, 2006 at 8:10
Lertxundik aipatzen du estiloa eta Txabarriri nik harrokeria puntu hori hart izan diot beti. Egia da, halere, euskara bultzatzearen kontuan aurreko aldunak baino ausartago jokatzen ari dela. Esate baterako, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina egiten ari dira. Badago zer hobetua, I