Azken sarrerak
Zumaiako eguzkia ilundu dute
maiatza 29th, 2006 : txinparta
Dirudienez, Lanbide Heziketan euskarazko ziklo bat gutxiago izan dezake Institutuak datorren ikasturtetik aurrera. Zer eta euskaraz egin daitekeen zikloa kendu, argudio ekonomikoak erabiliz…Zikloen gaiak askotan oso teknikoak izaten dira, eta materiala eskaxa izaten dela, irakasleak ez dakiela ondo euskaraz… Jendea erraz (edo ez?) kexatzen da zikloak direla eta… Kontua da oraingo honetan, behintzat, ondo dabiltzan ikasketak euskaraz egiteko aukera kenduko diotela jendeari gure agintariek. Nonbait, ez da errentagarria Urola Kosta bezalako eskualde euskaldun batean ikastaroak eskaintzea, eta zentralizatu egin nahi dituzte.
Zumaiako Institutukoak kexu ziren aurreko egunetako prentsan, ziklo bat eskaintzeko aukera kendu dietela eta. Honako testu hau helarazi digute Txinpartakoei ere.
“Zumaiako eguzkia ilundu da.
Zumaiako Institutuan elektrizitateko Erdi Mailako Zikloak lau urte bete dituen honetan, ekarpen berri bat eskaini nahi izan dio gizarteari: Instalazio Bereziak izeneko gela. Hainbat baliabide daude bertan: atezain automatikoak, segurtasun sistemak, hari musikala, antena mota guztiak, etab.
Hori dena osatzeko, eta gaur egungo gizartean energia-iturri berriztagarriak eta ez kutsakorrak aztertzeko behar handia dagoenez, eguzki-plaken bidezko instalazio oso bat ipini da: plaka fotovoltaikoak jarri dituzte ikastetxearen hegoaldeko paretean. Plaka fotovoltaiko horiek lortzen duten eguzki-energia aski da gela horretako iluminazio eta argindar beharrak betetzeko (ordenagailuak, ekipoak…), eta, gainera, praktikak egiteko balioko dute: bai Instalazio Bereziak izeneko ikasgaiaren barruan, bai langileentzako ikastaroetan.
Hain zuzen ere, arrakasta osoz bukatuko da laster aurtengo bigarren ikastaroa, Eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatzea eta mantentzea izenekoa. Denera 24 lagunek hartu dute parte, eta asko izan dira parte hartu ezinik geratu direnak, plazak bete direlako. Nork bere etxean horrelako instalazioak jartzen ikasteaz gain, dauzkagun kontsumo-ohiturak modu zuhur batean aztertzeko aitzakia polita.
Laburbilduz, esperientzia polita izan da iraun duen bitartean: Hezkuntza Sailaren erabakiz, Lanbide Heziketan eukarazko ziklo bat gutxiago izango dugu eta elektrizitatea ikasi nahi duenak kanpora joan beharko du.
Hori bai: ia seguru erdaraz egitera.”
Ene, ba! Ederki gaude, ondo ateratzen den euskarazko gauza bat kentzen badute! Zer ez dute egingo, beraz, hainbeste jende ez dabilen leku eta ekimenetan; esaterako, euskaltegietako taldeei dagokienez…
Kategoria: Salaketak | |
Leave a reply
Kategoriak
- Irakurri matte (6)
- Orokorra (28)
- Salaketak (4)
Aurrekoak
- maiatza 2009
- azaroa 2008
- iraila 2008
- uztaila 2008
- ekaina 2008
- uztaila 2006
- ekaina 2006
- maiatza 2006
- martxoa 2006
- otsaila 2006
Blogroll-a
