Azken sarrerak

Subscribe to RSS feed

“Descargatu oinarriak”

ekaina 4th, 2006 : txinparta

Hala irakur dezakegu Zumaiako Udalaren web orrian, lan-eskaintza publikoaren atalean. Guk, hasiera batean, itzuri egin zaiela pentsatu dugu, halakoak gertatzen baitira. Baina web orri horretako hainbat lekutan klik egin ondoren, zalantza sortu zaigu.

Lan-eskaintza publikoaren atalean klik egin dugu, eta dokumentuak "descargatu" ditugu. Eta hara gure harridura: oinarri guztietan, gaztelaniak du lehentasuna, eta bigarren mailan geratzen da euskara; hau da, lehenik gaztelaniaz agertzen dira oinarriak, eta ondoren datoz euskarazkoak. Harrigarria iruditu zaigu hori, gu euskarazko atalean baikenbiltzan. Beraz, horixe da udalaren jarrera: lehenik gaztelaniaz eta gero euskaraz. Hori al da normalizazio-prozesua abian duen udalaren jarrera?

Baina hori baino gauza larriagorik ere aurkitu dugu, eta, kasu horretan, euskara ez da bigarren mailan geratzen, desagertu egiten da. Kontratazioen atalaz ari gara oraingoan. "Administrazio-baldintzen textua" atalean klik eginez gero (eta berriz diogu gu euskarazko atalean gaudela), gaztelania hutsez ageri da informazio guztia. Euskaldunok ez al dugu, bada, kontratazio horietan parte-hartzeko eskubiderik?

Horrek guztiak euskararen ordenantzak aztertzera eraman gaitu. Baina non daude euskararen ordenantzak? Guk ez ditugu inon aurkitu, ez ordenantzen atalean, ez euskara sailaren orrian; inork esan al diezaguke non dauden? Zumaiako Udalak ez al du, bada, euskararen ordenantzarik?

Horixe da, tamalez, Zumaiako Udalak euskarari eman nahi dion lekua. EBPN garatzen ari direla lau haizetara zabaldu, baina, eguneroko jardunean bigarren mailan utzi euskara, edo lekurik eman ez.

Amaitzeko, eta web orriaz ari garela, hauxe eskatu nahi diogu udalari (udalak jarrera eredugarria izan beharko lukeela kontuan hartuz): web orriko euskarazko testuak berrikusteko eta zuzentzeko.

Kategoria: Salaketak | |

One Response to ' “Descargatu oinarriak” '

Subscribe to comments with RSS or TrackBack to ' “Descargatu oinarriak” '.

  1. errobi said,

    on ekaina 8th, 2006 at 1:51

    Eskerrik asko horrelako berriak zabaltzen saiatzeagatik. Benetan penagarria horrelako gauzak gertatzea!! Niretzat, honelako berriek adierazten dute, euskara ez dela udalaren lehentasunetako bat, eta hori benetan tamalgarria da. Uste dut politikoek hausnarketa sakon bat egin beharko luketeela euskararen inguruan.

Leave a reply


CAPTCHA Image CAPTCHA Audio
Refresh Image

Kategoriak

Aurrekoak

 

Bad Behavior has blocked 1 access attempts in the last 7 days.