Azken sarrerak

Subscribe to RSS feed

“Kristorentzako titiriteroak”

ekaina 12th, 2006 : txinparta

Horixe da asteburuan beheko plazan bi ikuskizun eman dituen taldearen izena. Astean zehar emanaldiak iragartzeko kartelez bete zuten herria. Kartelei erreparatuz gero, batzuk euskaraz zeuden, eta beste batzuk gaztelaniaz; euskarazkoetan, gainera, akatsa akatsaren gainean. Horixe izan zitekeen gertatuko zenaren iragarle…

Esan bezala, bi emanaldi eman dituzte asteburuan. Taldeari buruzko informaziorik nahi izanez gero, web orriari begiradatxo bat bota diezaiokezue: www.titiriteros.org

Larunbateko ekitaldia haurrentzat zen, eta elebitan egin zuten. Zer behar dago Zumaian haurrentzako ekitaldi bat elebitan egiteko? Horrek ez du inolako zentzurik gure herrian, baina, dirudienez, inork ez zien horren berri eman. Horretaz gain, abestiak jarri zituzten etengabe, eta, noski, bat bera ere ez euskaraz.

Igandean izan zen bigarren ekitaldia. Kasu horretan, beren mezua zabaltzeko, eta Cervantesen hizkuntza soilik erabili zuten; helduei zuzentzen zielako izango ote zen? Zergatik ez zuten elebitan egin? Kasu honetan zentzu handiagoa izango luke.

Ez dakigu nork antolatu zuen ekitaldi hori, baina garbi dago ahaztu egin zituztela euskaldunon hizkuntza-eskubideak. Eta Udalak ere badu erantzukizunik, baimenak emateko garaian hizkuntza-eskubideak bermatuko direla egiaztatu behar baitu.

Kategoria: Salaketak | |

Leave a reply


CAPTCHA Image CAPTCHA Audio
Refresh Image

Kategoriak

Aurrekoak

 

Bad Behavior has blocked 1 access attempts in the last 7 days.