Azken sarrerak
San Juan bezpera
ekaina 22nd, 2006 : txinparta
Aspalditik ospatzen da San Juan bezpera Euskal Herrian, eta, aurten, perkusio eta hanka-palo kalejira antolatu dugu Erribera kalean, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, izango da zer ospatu hondartzan ere. Baina, ba al dakizue zein den festa horren jatorria?

Europako herri zaharrek, eta tartean Euskal Herriak, gurtza egun garrantzitsuak izaten zituzten urtean zehar, eta nagusienak, ziur asko, bi ekinozioak eta bi solstizioak ziren. Udako solztizioan, Eki (biziaren jainkosa, eguzkia) Ortziren punturik gorenera iristen da (EKI-gaina = EKAINA); hau da, urtean eguzki ordu gehien dituen eguna. Hori dela-eta, eguzkiari eskainitako gurtze eguna izaten zen. Solztizio hitzak
Kategoria: Orokorra | |
4 Responses to ' San Juan bezpera '
Leave a reply
Kategoriak
- Irakurri matte (6)
- Orokorra (28)
- Salaketak (4)
Aurrekoak
- maiatza 2009
- azaroa 2008
- iraila 2008
- uztaila 2008
- ekaina 2008
- uztaila 2006
- ekaina 2006
- maiatza 2006
- martxoa 2006
- otsaila 2006
Blogroll-a

on ekaina 23rd, 2006 at 0:03
Eta suaren gainetik salto egitearen ohitura hori nondik dator?
on ekaina 23rd, 2006 at 5:01
San Juan suari buruzko oso antzinako sinisteak kontatzen zituzten oso aspaldi, festa hori ospatzen den zikloari zegozkionak eta Europako beste txoko batzuetan ere aintzat hartzen zituztenak. Sineste haietako baten arabera, suaren gainean jauzi egitea erremedio eraginkorra zen, batez ere, azaleko gaitzetarako eta zoritxarrak saihesteko. Gaixoa haurra bazen, biluzik eramaten zuten, eta aita pontekoak ama pontekoari ematen zion; ama-aita pontekoak ez zeudenean, Maria izeneko hiru emakumek egiten zuten haien lana. Garra ukitu gabe suaren gainetik jauzi egiten zuen neska gaztea urte haren barruan ezkonduko zen, eta, bestela, ezkongabe geratuko zen. Era berean, uste zuten animaliak hainbat gaitzetatik babesten zituela su haien kea arnasteak; horregatik, parrokia batzuetan, era guztietako abereak igaroarazten zituzten suaren gainetik.
on urria 20th, 2007 at 10:18
ikaragarri atsegindut Mariren kondaira.
on urtarrila 1st, 2008 at 9:18
ez dakit