Azken sarrerak
Eta euskaraz noiz?
azaroa 18th, 2008 : txinparta
Zoritxarrez, apenas iristen den euskaraz idatzitako paperik gure postontzietara, baina ezagutzari eta erabilerari buruzko datuak kontuan izanik, esan daiteke euskaraz bizi garela herritarrak hein handi batean.
Hala ere, badirudi datu horiek ez dituztela kontuan izan jaso berri ditugun bi idazkiak egiteko garaian: Udalak atera berri duen udal gidaz eta merkatarien txartelarekin batera bidalitako idatziaz ari gara, hain zuzen.
Udalarentzat betebeharra da euskara lehenestea argitaratzen dituen agiri guztietan nahiz antolatzen dituen ekitaldietan. Baina, Udal gidaren azalean, gaztelania lehenesten da; atzeko azalean, berriz, euskarak ez du lekurik. Barneko orrialdeei erreparatzen badiegu, euskara zarpailarekin egingo dugu topo kasu askotan; iragarki asko, aldiz, gaztelania hutsean. Zumaiako Udalak ezin du, inolaz ere, horrela jokatu: batetik, euskarari buruzko legeek ez diotelako horretarako aukerarik ematen; bestetik, abian jarritako normalkuntza-planean nahiz udaleko ordenantzetan berariaz onartutakoaren kontra doalako. Azken batean, euskaldunekiko begirunerik ezaren adierazlea da, eta jarrera horrek gure hizkuntza-eskubideak urratzen ditu. Eta hori ez da zilegi!
Baina badira sorpresak ere gidaren barruko orrietan, badirelako euskara hutsezko iragarkiak, eta poza ematen du horrek. Eutsi bide horri!
Merkatarien txartelari dagokionez, berriz, iragarkiak nahiz esku-orriak ele bietan aurkitu ditugu. Merkatarien elkarteak ere bere normalkuntza-plana jarri zuen abian, eta ongi jokatu dute aipatu berri ditugun idazkietan. Hori zoriontzekoa da, noski! Hala ere, txartelarekin batera bidalitako idatzia gaztelania hutsez dago, eta hori onartezina da. Dagokionari esan nahi diogu guk euskaraz irakurri nahi dugula idatzi hori, eta baduela nora jo lan horretan lagun diezaioten.
Bizi eta gozatu euskaraz!
Kategoria: Salaketak | |
Leave a reply
Kategoriak
- Irakurri matte (6)
- Orokorra (28)
- Salaketak (4)
Aurrekoak
- maiatza 2009
- azaroa 2008
- iraila 2008
- uztaila 2008
- ekaina 2008
- uztaila 2006
- ekaina 2006
- maiatza 2006
- martxoa 2006
- otsaila 2006
Blogroll-a
