Azken sarrerak
Prest ditugu kamisetak!
uztaila 31st, 2008 : txinparta
Kamisetetarako leloa aukeratzeko kaxak jarri genituen han-hemen ekainaren bigarren hamabostaldian, eta prest ditugu, dagoeneko, kamisetak. Igande eguerdian izango dituzue salgai, Erribera kalean.
Ea gogoko dituzuen!
Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin
Zuhaitzei euskarazko izenak jartzeko irteera
uztaila 16th, 2008 : txinparta
Duela bi urte egin genuen moduan, aurten ere irteera antolatu dugu zuhaitzei euskarazko izendun txarteltxoak jartzeko.
Irteera uztailaren 19an egingo dugu, eta 10:00etan abiatuko gara Amaiako plazatik, trikitixa lagun.
Animatu!
Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin
Bertso-triki poteoa larunbatean
ekaina 25th, 2008 : txinparta
San Pedroak direla-eta, bertso-triki poteoa antolatu dugu larunbaterako. Maialen eta Amets Arzallus arituko dira bertsotan tabernaz taberna, trikitilariak lagun. Arratsaldeko 19:30ean jarri dugu hitzordua, Algorri tabernan.
Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin
Kamisetak ateratzeko lelo bila!
ekaina 24th, 2008 : txinparta
Hainbat lekutan jarri ditugu kaxa gorri-gorriak zuen ideiak jasotzeko. Aurten ere, kamisetak aterako ditugu uda partean, baina lelorik ez zitzaigunez bururatzen, laguntza eskatzea erabaki dugu. Kaxetan ez ezik, hemen ere utz ditzakezue zuen esaldiak, ekainaren 30era bitartean.
Animatu!
Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin
Propaganda euskaraz!
uztaila 12th, 2006 : txinparta
Gero eta gehiago dira etxeetara iristen den propagandaz nazkatu, eta kanpoan propaganda jasotzeko buzoia jarri duten herritarrak. Buzoi horretan jasotzen diren paper-multzoei begiratuz, ez da apenas antzematen Euskal Herriko buzoi bat denik, ia iragarki guztiak gaztelania hutsez iristen baitira. Kontseiluak gai horixe aukeratu du aurtengo bigarren konpromisoari ekiteko. Buzoietan euskarazko propaganda jaso nahi dugula dioen pegatina jartzeko kanpaina bultzatu nahi du, bada, Kontseiluak. Ea zenbat jartzen ditugun Zumaian.
Kategoria: Orokorra | | Iruzkin 1
Oxford vs. Alondegia
uztaila 3rd, 2006 : txinparta
Askok jakingo duzuenez, udalak eraikin guztia berritu nahi du; fatxada bere horretan utziko duen arren, barrua bota eta berria egingo du. Dirudienez, proiektua martxan da, jada, eta Zumaiako proiekturik garrantzitsuenetako bat izan daiteke. Hori dela-eta, garrantzitsua iruditzen zaigu guztion artean erabakitzea zer erabilera eman behar zaion lokal horri. Garbi dago kultura-zentroa izan behar duela, eta, hori, noski erronka handia da, orain egingo duten edo egiten ari diren proiektuak berak zehaztuko baitu, nolabait, Zumaian aurrerantzean izango dugun kultura-jarduera eta horren egokitasuna. Beraz, herriarentzat ikaragarrizko garrantzia duen proiektua dugu esku artean.
Jakin ahal izan dugunez, udalak dirua bideratu du proiektua egiteko. Guk, duela zenbait hilabete, gure proposamena aurkeztu genion, erabilerari buruzkoa, garrantzitsua iruditu baitzitzaigun udalak herritarren iritziak, gogoak, nahiak etab. ezagutzea halako erronka baten aurrean. Ez gara proiektua aurkeztu dugun bakarrak izan, zorionez.
Hementxe duzue, bada, gure proiektua. Ez da proiektu itxia, badagoelako zer hobetu eta, horregatik, zuen iritziak, inpresioak, kritikak, nahiak jaso nahi ditugu, hemendik atera daitekeen guztia udalari helarazteko. Bestalde, herriko taldeak animatu nahi ditugu proiektuak aurkeztera, askok leku horri beste erabileraren bat eman nahiko baitio.
Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin
Euskarabidea
ekaina 27th, 2006 : txinparta
Une itxaropentsuak dira hauek, zalantzarik gabe, eta ezinbestekoa da euskarak ere bere lekua izatea prozesu horretan. Horixe da euskalgintzako 400 eragile inguruk aldarrikatu eta eskatu nahi izan dutena, Euskarabidea egitasmoaren bidez; gatazka gainditzeko prozesuaren ildoetako bat izan behar du euskarak, euskarak ere beharrezkoa baitu normalkuntza-prozesua.
Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin
San Juan bezpera
ekaina 22nd, 2006 : txinparta
Aspalditik ospatzen da San Juan bezpera Euskal Herrian, eta, aurten, perkusio eta hanka-palo kalejira antolatu dugu Erribera kalean, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, izango da zer ospatu hondartzan ere. Baina, ba al dakizue zein den festa horren jatorria?
Kategoria: Orokorra | | 4 Iruzkin
Gure altxorraren aztarnak!
ekaina 15th, 2006 : txinparta
Ezusteko handia izan da Iru
Kategoria: Orokorra | | Iruzkin 1
Zuhaitzak euskaraz izendatzeko irteera!
ekaina 9th, 2006 : txinparta
Natur Taldearekin batera, eta udalaren diru-laguntzaz, Euskal Herriko zuhaitz batzuk euskaraz izendatzeko irteera antolatu dugu. (gehiago…)
Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin
« Previous EntriesKategoriak
- Irakurri matte (6)
- Orokorra (28)
- Salaketak (4)
Aurrekoak
- maiatza 2009
- azaroa 2008
- iraila 2008
- uztaila 2008
- ekaina 2008
- uztaila 2006
- ekaina 2006
- maiatza 2006
- martxoa 2006
- otsaila 2006
Blogroll-a
