Azken sarrerak

Subscribe to RSS feed

Prest dugu literatur aldizkaria!

ekaina 13th, 2008 : txinparta

Aspaldi ekin genion literatur aldizkari bat sortzeko proiektuari eta, nahi baino gehiago kostatu zaigun arren, inprentatik iritsi berri zaigu. Bihar bertan banatuko dugu, gainera.

Literatur aldizkari honek bi helburu nagusi ditu: batetik, irakurzaletasuna sustatzea; bestetik, herriko jendeari sorkuntza-lanak argitaratzeko aukera ematea. Horregatik guztiagatik, egokia iruditu zaigu Julene Azpeitiak bere liburuetako bati jarritako izenburua baliatzea: IRAKURRI MATTE, hain zuzen.

Sormen-lanei dagokienez, ez dugu idatzizko sormena soilik landu nahi; izan ere, marrazkigintza, diseinua eta antzeko alorretako jendea ere erakarri nahiko genuke proiektu honetara. Horrenbestez, ipuin, bertso, poesia eta gainerako sorkuntza-lan guztiak apaintzea erabaki dugu.

Aldizkaria doan banatuko da herri osoan eta hiruhilabetekaria izango da. Proiektu honetan parte hartu nahi duen orok zabalik ditu ateak eta helbide honetan bidali daitezke lanak: irakurri_matte@euskalerria.org.

Eskura izango duzu, bada, bihartik aurrera eta gustuko baduzu, irakurri, matte.

Kategoria: Irakurri matte | | 0 Iruzkin

Propaganda euskaraz!

uztaila 12th, 2006 : txinparta

Gero eta gehiago dira etxeetara iristen den propagandaz nazkatu, eta kanpoan propaganda jasotzeko buzoia jarri duten herritarrak. Buzoi horretan jasotzen diren paper-multzoei begiratuz, ez da apenas antzematen Euskal Herriko buzoi bat denik, ia iragarki guztiak gaztelania hutsez iristen baitira. Kontseiluak gai horixe aukeratu du aurtengo bigarren konpromisoari ekiteko. Buzoietan euskarazko propaganda jaso nahi dugula dioen pegatina jartzeko kanpaina bultzatu nahi du, bada, Kontseiluak. Ea zenbat jartzen ditugun Zumaian.

(gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | Iruzkin 1

Oxford vs. Alondegia

uztaila 3rd, 2006 : txinparta

Askok jakingo duzuenez, udalak eraikin guztia berritu nahi du; fatxada bere horretan utziko duen arren, barrua bota eta berria egingo du. Dirudienez, proiektua martxan da, jada, eta Zumaiako proiekturik garrantzitsuenetako bat izan daiteke. Hori dela-eta, garrantzitsua iruditzen zaigu guztion artean erabakitzea zer erabilera eman behar zaion lokal horri. Garbi dago kultura-zentroa izan behar duela, eta, hori, noski erronka handia da, orain egingo duten edo egiten ari diren proiektuak berak zehaztuko baitu, nolabait, Zumaian aurrerantzean izango dugun kultura-jarduera eta horren egokitasuna. Beraz, herriarentzat ikaragarrizko garrantzia duen proiektua dugu esku artean.

Jakin ahal izan dugunez, udalak dirua bideratu du proiektua egiteko. Guk, duela zenbait hilabete, gure proposamena aurkeztu genion, erabilerari buruzkoa, garrantzitsua iruditu baitzitzaigun udalak herritarren iritziak, gogoak, nahiak etab. ezagutzea halako erronka baten aurrean. Ez gara proiektua aurkeztu dugun bakarrak izan, zorionez.

Hementxe duzue, bada, gure proiektua. Ez da proiektu itxia, badagoelako zer hobetu eta, horregatik, zuen iritziak, inpresioak, kritikak, nahiak jaso nahi ditugu, hemendik atera daitekeen guztia udalari helarazteko. Bestalde, herriko taldeak animatu nahi ditugu proiektuak aurkeztera, askok leku horri beste erabileraren bat eman nahiko baitio.

(gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

Euskarabidea

ekaina 27th, 2006 : txinparta

Une itxaropentsuak dira hauek, zalantzarik gabe, eta ezinbestekoa da euskarak ere bere lekua izatea prozesu horretan. Horixe da euskalgintzako 400 eragile inguruk aldarrikatu eta eskatu nahi izan dutena, Euskarabidea egitasmoaren bidez; gatazka gainditzeko prozesuaren ildoetako bat izan behar du euskarak, euskarak ere beharrezkoa baitu normalkuntza-prozesua.

(gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

San Juan bezpera

ekaina 22nd, 2006 : txinparta

Aspalditik ospatzen da San Juan bezpera Euskal Herrian, eta, aurten, perkusio eta hanka-palo kalejira antolatu dugu Erribera kalean, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, izango da zer ospatu hondartzan ere. Baina, ba al dakizue zein den festa horren jatorria?

(gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 4 Iruzkin

Gure altxorraren aztarnak!

ekaina 15th, 2006 : txinparta

Ezusteko handia izan da Iru

Kategoria: Orokorra | | Iruzkin 1

“Kristorentzako titiriteroak”

ekaina 12th, 2006 : txinparta

Horixe da asteburuan beheko plazan bi ikuskizun eman dituen taldearen izena. Astean zehar emanaldiak iragartzeko kartelez bete zuten herria. Kartelei erreparatuz gero, batzuk euskaraz zeuden, eta beste batzuk gaztelaniaz; euskarazkoetan, gainera, akatsa akatsaren gainean. Horixe izan zitekeen gertatuko zenaren iragarle… (gehiago…)

Kategoria: Salaketak | | 0 Iruzkin

Zuhaitzak euskaraz izendatzeko irteera!

ekaina 9th, 2006 : txinparta

Natur Taldearekin batera, eta udalaren diru-laguntzaz, Euskal Herriko zuhaitz batzuk euskaraz izendatzeko irteera antolatu dugu. (gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

“Descargatu oinarriak”

ekaina 4th, 2006 : txinparta

Hala irakur dezakegu Zumaiako Udalaren web orrian, lan-eskaintza publikoaren atalean. Guk, hasiera batean, itzuri egin zaiela pentsatu dugu, halakoak gertatzen baitira. Baina web orri horretako hainbat lekutan klik egin ondoren, zalantza sortu zaigu. (gehiago…)

Kategoria: Salaketak | | Iruzkin 1

Euskal Herriko II. SMS lehiaketa

ekaina 1st, 2006 : txinparta

Aurten ere SMS lehiaketa antolatu du UEMAk, eta euskaraz jolastu eta sariak irabazi ahal izango ditugu. Web orrian, gainera, iazko SMSak, SMSak labur-labur idazteko hiztegitxoa, sariak eta beste hainbat gauza aurkituko dituzu. (gehiago…)

Kategoria: Orokorra | | 0 Iruzkin

« Previous Entries Next Entries »

Kategoriak

Aurrekoak

 

Bad Behavior has blocked 1 access attempts in the last 7 days.