Hona hemen Interneten erosketak arazorik gabe egiteko oinarrizko aholkuak. (more…)
Archive for otsaila, 2007
WindowsXP erabiltzen duen ordenagailu bat azkar itzaltzeko, hainbat modu daude. (more…)
Bandai etxearen azken asmakizuna merkaturatuko da martxoan: Human Player izeneko tresna horrek aukera ematen du erabiltzailea bera maskota birtual bihurtzeko. (more…)
Samsung etxeak monitore berritzaile bat aurkeztuko du datorren hilean egingo den CeBIT azokan. (more…)
Erromatarren garaiko herri baten aztarnak izan daitezkeenak aurkitu
dituzte Google Earth-ekin; aurreko astean orri hauetan erakutsi zen
aplikazioarekin, hain zuzen ere. Aztarna horiek La Manga del Mar Menor
inguruan aurkitu dituzte eta itsaso azpian daude. Izan ere,
erromatarren garaitik 50 cm igo baita itsasoa arkeologoek diotenez.
Orain arte inon dokumentatu gabe daude aztarna hauek. Baina,
itxura denez, aurkikuntza hori lehenago informatikari gazte batek egina
zuen; 2005ean, hain zuzen ere. Aurkikuntza egin zuen gazte horrek
Google Earth-eko komunitatean mezu bat utzi zuen, eta bertan ur azpian
hondoratutako eraikinak ote zeuden galdetu zuen. Pertsona hori gaiaz ez
zen gehiago arduratu orain aurkikuntza egin duela esaten duen
arkitektoa azaldu den arte.
Satelite bidezko irudiez baliatzen diren softwareak duten ahalmenaren beste adibide bat besterik ez da.
Trafikoko zuzendaritza nagusiak GPS nabigatzaileen inguruan debekua
jar dezakeela eta, txosten bat argitaratu du TNO ikerketa institutu
holandarrak. Tom Tom enpresak enkargatutakoa da ikerketa hori, eta GPS
nabigatzaileak dituen onurak azaldu nahi izan dituzte bertan. Esate
baterako, sistema hauek erabiltzen dituzten gidariak %25-35 gutxiago
geratzen omen dira bide egokia aukeratzeko momentuan. Gidatzeko orduan
izaten den portaera ere %50 hobetzen omen da; izan ere, zein bide hartu
behar den erabaki beharrean, bide seinaleei arreta handiago jartzen
omen zaie. Bidaiatzen pasatzen den denbora ere %18 laburtzen omen da,
distantzia motzagoak egiten omen dira eta horrela erregaia ere
aurrezten omen da.
Ikerketa egiteko, hiru elementu nagusi hartu dituzte kontuan:
erabiltzaileei egindako inkesta bat, eragindako kalteen analisia eta
gidatze probak. Ikerketa Herbehereetan egin zuten, iaz, sei hilabetean.
Disko gogor aurreratuak eta Siemens etxearen Gigaset gailua oso aukera interesgarriak dira.
Etxeko multimediaren inguruko azken artikulua merkatuan azaltzen ari
diren gailu berriei eskainiko diegu. Ohiko DVDaz eta aurreko artikuluan
aipatutako ordenagailu txikiez gain, disko gogor aurreratuak eta
Siemens etxearen Gigaset gailua oso aukera interesgarriak dira.
Informazioa gorde eta erreproduzitzeko eta LTD ikusteko balio dute,
besteak beste, gailu hauek.
Satelite bidezko argazkiek Internet bidez bidaiatzeko aukera ematen dute. (more…)
Ordenagailuaren disko gogorra birtualki zatitu daiteke, eta partizio izenez ezagutzen direnak sortu. (more…)
Interneten, zinemari buruzko web gune ugari aurki
daiteke. (more…)


Entries (RSS)