Trafikoko zuzendaritza nagusiak GPS nabigatzaileen inguruan debekua
jar dezakeela eta, txosten bat argitaratu du TNO ikerketa institutu
holandarrak. Tom Tom enpresak enkargatutakoa da ikerketa hori, eta GPS
nabigatzaileak dituen onurak azaldu nahi izan dituzte bertan. Esate
baterako, sistema hauek erabiltzen dituzten gidariak %25-35 gutxiago
geratzen omen dira bide egokia aukeratzeko momentuan. Gidatzeko orduan
izaten den portaera ere %50 hobetzen omen da; izan ere, zein bide hartu
behar den erabaki beharrean, bide seinaleei arreta handiago jartzen
omen zaie. Bidaiatzen pasatzen den denbora ere %18 laburtzen omen da,
distantzia motzagoak egiten omen dira eta horrela erregaia ere
aurrezten omen da.

Ikerketa egiteko, hiru elementu nagusi hartu dituzte kontuan:
erabiltzaileei egindako inkesta bat, eragindako kalteen analisia eta
gidatze probak. Ikerketa Herbehereetan egin zuten, iaz, sei hilabetean.

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 57 access attempts in the last 7 days.