Urteak dira sistema eragile eta aplikazio nagusiak euskaraz daudela, baina, oraindik, jende askok ez ditu erabiltzen, aldaketarako beldurragatik batzuetan, edo programen euskarazko bertsioak nola eskuratu ez dakitelako besteetan. Gaur egun, ordea, egunero erabiltzen diren aplikazio nagusiak euskaraz eskuratu daitezke; inolako arazorik gabe eta doan, gainera.
Archive for ekaina, 2007
Sare sozialak oso ohikoak bihurtzen ari dira internauten artean,
jende asko da horietako bateko partaide. Nahiz eta terminoa berria
izan, erabiltzaile multzo bat biltzearen kontzeptua edo lagun-multzo
batek beren afizioak, kezkak, etabar… Interneten helburu baten
inguruan pertsonak biltzea ez da oraingoa, komunitate birtualak
aspaldikoak dira. Hain zuzen, komunitate birtualak sare sozialen
aurrekari gisa har daitezke.
Sare sozialek erabiltzaileei beren edukiak argitaratzeko
erraztasunak ematen dizkiete, irudiak, eduki multimedia edo blogak
kudeatu daitezke esate baterako. Horrela musika talde batek adibidez
bere abestiak igo ditzake, taldearen inguruko berriak eta gora beherak
aipatu blogean eta bideoklipak erakutsi. Horrez gain, beren zaleekin
edo beste talde batzuekin kontaktu zuzena eduki dezakete sare sozial
batean. Baita ere ohikoa da sare sozialen artean erabiltzaileak
baloratzea; horretarako, erabiltze horrek dituen lagun kopurua
hartzen da kontutan, besteak beste.
Datorren uztailaren hasieran estreinatuko den film honen produkzioan
Linux sistema eragilea ere protagonistetako bat izan da. Animazioko
filmak sortzen dituzten etxeetan oso zabaldua dago Linux erabiltzea
irudien eta animazioaren prozesamendua egiteko, hala ere Shrek 3
filma egiteko DreamWoks Animation etxeak sekulako baliabideak erabili
ditu: mahai gaineko 1.000 ordenagailu eta 3000 zerbitzari baino gehiago
eta guztiak Linux sistema eragileez horniturik.
Egileek azaldu dutenez filma egiteko 20 milioi prozesu-ordu behar izan dituzte, Shrek 2
filma egiteko 10 milioi behar izan omen zituzten eta lehenengoa egiteko
berriz 5 milioi. Garbi dago beraz, ordenagailuen prozesamendurako
ahalmena hazten doan heinean, ahalmen horri onura ateratzen ez
dabiltzala atzera begira.
Txirrindularitzako itzuli handietan urteko probarik garrantzitsuena
hasteko aste batzuk falta diren arren, jada Google Earth
aplikazioarekin ikus daitezke aurtengo Frantziako Tourreko etapak.
Aurreko urtean itzuliaren webgune ofizialean jarri zuten etapak hiru
dimentsiotan ikusteko aukera; aurten, albiste hau idazteko orduan, ez
zeukaten. Hala ere, Google Earth-en inguruan dabilen komunitatea ez da
geldirik egon. Etapa bakoitzak izango duen ibilbideak sarean azaldu
diren heinean komunitateko kideek ibilbide horiek Google Earth-en
trazatu dituzte eta jendearen eskura jarri. Orain arte telebista kateek
bakarrik egin zitzaketen horrelako lanak, baina gaur egun edozeinek
egin ditzake; izan ere, horretarako behar diren baliabideak guztien
eskura baitaude sarean. (more…)
Ohiko egoera bat da: ordenagailua piztu, eta txistuka hasten da: bip-bip-biiip! Zer gertatzen da? Nola egin aurrera jarraitzeko? Horrelakotan, izerdi hotza sentitzen dugu, ordenagailua erabat hondatuta ikusten dugu, eta informazioa galduta. Zer egin? Askotan, larrialdi-egoera dirudien hori ez da hain larria izaten. Batzuetan nahikoa da ordenagailuaren kaxa ireki eta mustuka batekin hautsa kentzea, arazoa konpontzeko.
Windows Vista berria kalean dagoen arren, badirudi Microsoft-ek onartzen duela WindowsXP asko erabiltzen dela oraindik. Normalean, Microsoft-ek bi Service Pack ateratzen ditu sistema eragile bakoitzeko, Windows berri batekin ordezkatu aurretik. Oraingoan, ordea, WindowsVista kalean dagoen arren, WindowsXPn dauden hainbat arazo konponduko dituen hirugarren Service Packa kaleratuko duela iragarri du. Microsoftek berak adierazi duenez, Windows XP SP3 urtea amaitu baino lehen kaleratuko da, eta horren helburua izango da sistema eragileak dituen hainbat akats konpontzea.
Windows-ek aukera asko eskaintzen ditu, askotan gehiegi. Baina ez da erraza izaten traba egiten duten aukera horiek desaktibatzea. Horretan laguntzen duen kode irekiko aplikazio bat da Xpy. Tresna horri esker, Microsoft-ek Windows-en bitartez jasotzen duen informazioa muga daiteke, edo sisteman beharrezkoak ez diren hainbat aukera desaktiba daitezke.
Duela gutxi ikusi genuen Internetetik pelikulak, musika eta horrelakoak jaisteko sare nagusiak eDK200 eta BitTorrent direla. Azken horren kasuan, zailtasun nagusia fitxategiak bilatzeko garaian dago. Horregatik, duela gutxi Torrent fitxategien Google moduko bat izan nahi duen web gune bat jarri dute abian: Toorgle. Web gune horretan, erraz topa daitezke BitTorrent sareko fitxategiak, Google-ren antzeko interfazea erabiliz.


Entries (RSS)