Jolasek beti izan dute paper garrantzitsua ordenagailuaren
erabileran. Hasieran, diskete batean edo gutxitan sartzen ziren; gero,
CDetan; eta orain, berriz, DVDetan. Hala ere, ordenagailuan ezer
instalatu gabe jokatzeko aukera ere badago. Interneten dauden jokoek
eskaintzen dute, hain zuzen ere, aukera hori.
Askotan oinarrizko jokoak izaten diren arren, oso erosoa da
helbide bat idatzi, bertan sartu eta ezer instalatu gabe jolastu ahal
izatea; gainera, orokorrean doan izaten dira. Erabiltzen dituzten
grafiko eta irudiak ezin dira kontsolek ematen dituztenekin konparatu,
baina behar dituzten baliabideak ere askoz gutxiago dira. Jokatzeko ez
zaio joystick-a edo aparteko gailurik jarri behar ordenagailuari, teklatua eta saguarekin aski da.



Entries (RSS)