Munduko on-line dendarik handienak azkenean
ireki du hainbeste zurrumurru sortu duen musika zerbitzua. Haren helburu
nagusia Appleren iTunes zerbitzuari aurre egitea da. DRM kopiak galarazteko
sistemarik ez dute izango abestiek, eta prezio aldetik ere merkeagoa
izango da. Amazonen 6 eta 10 dolar artean erosi ahal izango dira diskoak.
Abestiak banaka ere salduko dira. Abantaila batzuk baditu, baina desabantaila
nagusi bat ere badu: abestia behin bakarrik jaitsi ahal izango da. Beraz,
ezinbestekoa izango da toki seguru batean gordetzea; izan ere, galduz
gero berriro ordaindu beharko da jaitsi nahi bada. Abestien kopuruari
dagokionez, milioi baten bueltan ibiliko da hasierako eskaintza, diskoetxe
garrantzitsu guztiekin ez baitu akordioa lortzerik izan. Hala ere, Amazonek
Interneten saltzen duen esperientzia kontuan hartuta, Applek ezingo
du gutxietsi atera zaion azken aurkaria.
Entries (RSS)