Archive for azaroa, 2007

Aurkezpenak egiteko Power Point eta OpenOffice.org Impress moduko
aplikazioak sortu zirenean sekulako berrikuntza izan zen, aurrez,
gardenkiak erabiltzen baitziren funtzio hori betetzeko. Aplikazio
horiekin nahikoa da aurkezpena USB memoria batean eramatea, ondoren
ordenagailu eramangarri batekin eta proiektorearekin erakutsiko baita
prestatutakoa.

Baina zer gertatzen da aurkezpenean erabili den materiala
partekatu nahi bada? Sarean alferrikako trafikoa sortuz bidaliko zaie
fitxategia nahi duten guztiei? Eta fitxategiaren tamaina
posta-zerbitzariak onartzen duena baino handiagoa bada? Ondoren
aurkeztuko diren bi aplikazioek dakarte soluzioa: partekatu aurkezpenak
erakusteko prestatuta dauden webguneetan.

(more…)

Askotan postaz fitxategi handiak bidaltzeko arazoak izaten dira,
posta-zerbitzariak fitxategien tamainari muga jartzen baitiote. Arazo
horri konponbidea emateko denbora batez beraien web gunean gordetzen
uzten duten zerbitzuak daude. Horrelako zerbitzua eskaintzen du
FileUrls webguneak ere, hala ere, bere ezaugarri nagusiena uzten duten
tamaina da 250MB arteko fitxategiak igo baitaitezke. Horrez gain,
zenbat egunetan eduki nahi den ere konfiguratu daiteke gehienez zazpi
egun arte eta pasahitz batekin babestu ere bai, fitxategia jaso behar
duena bakarrik jaitsi dezan. (more…)

Wikipediaren euskarazko bertsioak aurreko astetik badu elkarlanerako
beste tresna bat, posta-zerrenda bat hain zuzen ere. Wikipedia
orokorreko posta-zerrenden plataforman integratua dago eta lankideen
arteko komunikazioa sustatzea du helburu. Bertan artikulu berriei
buruz, dauden artikuluetan egin beharreko aldaketan eta orokorrean
euskarazko wikipediaren inguruko guztiaz ari ahal izango da.

(more…)

Duela hamabost egun aurkeztutako Lynksee zerbitzuak ateak itxi egin
behar izan ditu. Google-n Adsense iragarki-sistemarekin finantzatzen
zuten proiektua baina honek beraien plataforman argitaratzen zen legez
kanpoko edukia (taldeen letrak esaterako) ezabatzera behartu zituen.
Horrekin bat ez zetozenez publizitatea kentzea erabaki zuen baina
horrekin zeukaten diru iturri handiena ere galdu egin zuten. Beste bide
batzuetatik dirua biltzen saiatu dira baina emaitza positiborik lortu
ez dutenez datorren abenduaren 21ean web gunea itxiko omen dute eta
plataformaren iturburu kodea aske utzi. (more…)

Gabonak hurbiltzen ari dira, eta jende askok izango du buruan etxeko ordenagailu zaharra behingoz erretiratu eta ordenagailu berri batera aldatzeko asmoa. Ordenagailu zaharra askotan ez da hain zaharra izaten, eta, bota beharrean, lagunen bati edo GKEren bati eman, edo, besterik gabe, birziklatzera bidaltzen da. Urrats hori eman aurretik, ordea, komeni da ordenagailu-aldaketaren prozesua behar bezala planifikatzea, ustekaberen batekin topo ez egiteko.
(more…)

Blog bat Blogari.net-en, argazkiak Flickr-en, orri
pertsonala, wikia; 2.0 motako hainbat eta hainbat aplikazio erabiltzen
dira gaur egun, bakoitzean kontu bat ireki behar da eta kudeatzeko gune
bakoitzera joan behar da banan-banan. Zerbitzu horiek guztiak batean
eskaintzen ditu Lynksee zerbitzuak: Web 2.0 garaiko aplikazio nagusiak
kontu batera eta domeinu batera lotuak.

Zerbitzu horrek ondorengo aplikazioak erabiltzeko bidea ematen
du oso modu errazean: bloga WordPress plataforman, argazki albuma
Galleryrekin, wikia MediaWiki bidez, foroak edo eztabaidaguneak PhpBBen
eta orri pertsonala Joomla eduki kudeatzaile ezaguna erabiliz. Guztia
doan, eta kudeaketa sinple eta garbiarekin.

(more…)

Azken egunetan Linux sistema eragileko bi banaketa nagusietakoek
bertsio berriak kaleratu dituzte. Lehenik, Ubuntuk bere 7.10 bertsioa
Gutsi Gibbon izenarekin kaleratu zen, eta, orain egun gutxi, Fedorak
bere Core 8 bertsioa kaleratu du. Sartu dituzten berrikuntzak asko
dira, baina laburbilduz, garrantzitsuenetakoa erabiltzailearen
interfazean nabarituko da; Ubuntuk Gnome 2.20 sartu du, eta Fedorak ere
Gnome 2.20an oinarritzen den Infinity interfazea dakar. Gainera;
leihoen kudeaketarako, Compiz Fusion integratuta dakarte besterik
ezean, eta pakete horrekin Mac OSXko efektu bisualen antzekoak lortzen
dira .

Horrez gain, Bluetooth konexioan hobekuntzak, driverren
kudeaketa hobetua eta zerrenda luze bat osatzen duten hobekuntzak
dakartzate bi banaketa ezagun horiek.

(more…)

Horixe da Radiohead musika taldeak esan duena, bere disko berria
kaleratu duenean. Erresuma Batuko taldeak duela aste batzuk jarri zuen
bere lan berria webgunetik jaisteko moduan, baina ez zion prezio jakin
bat jarri. Erabiltzailearen esku utzi zuen haien diskoa jaisteagatik
ordainduko lukeen prezioa erabakitzea. Baina badirudi kontuak ez
zaizkiela aurreikusi bezala atera; izan ere, jaitsi duten bostetik
hiruk ezer ez ordaintzea erabaki baitute. Batez beste, deskarga
bakoitzeko 4 euro ordaindu omen dute erabiltzaileek.

Radiohead ez da izan lehenengo taldea horrelako ekimen bat
egiten; lehenago, esaterako, Nine Inch Nails taldeak ere egin zuen.
Talde horretako arima den Trent Reznor-rek aspalditik jartzen ditu
abesti berriak bere web gunean, eta, kontratu diskografikoa amaitu den
honetan, interneteko kanala oso banaketa-kanal interesgarria iruditzen
zaiola esan berri du.

(more…)

Duela egun gutxi aurkeztu dute Leopard, MacOSXren seigarren bertsioa. Sistema eragile horrek zeresan handia eman du azken hilabeteotan, aurreikusten baitzen Apple-k hobekuntza nabarmenak eskainiko zituela oraingoan. Eta hala izan da. Ezin esan Leopard-ek huts egin duenik. Adituek diotenez, Leopard ona baino hobea da: Windows Vistari mila buelta ematen omen dizkio.

(more…)

Askotan, ez dugu jakiten posta elektronikoz edo Internet bidez jasotako fitxategi bat zabaltzeko zer programa behar dugun. Windows-en kasuan fitxategien luzapenak ematen du informazio hori, hau da, fitxategiaren izenaren eta puntuaren ondoren datozen hiru edo lau letrek. Baina luzapen asko ezagunak badira ere (PDF, DOC, JPG, etab.) beste asko ezezagunak gerta daitezke. Hori argitzeko web gune erabilgarria da File extensions.org izenekoa. Gune horretan, fitxategi-luzapenen datu-base erraldoi bat kontsultatzeko aukera dago, bai eta luzapen bakoitza zein programarekin zabaldu daitekeen ere. Hona hemen helbidea: http://www.file-extensions.org/

(more…)

Bad Behavior has blocked 97 access attempts in the last 7 days.