Argazkigintza eta bideogintza digitala gure etxeetan sartu direnetik, edozeinen eskura dago bideo digitalak grabatzeko aukera. Gaur egun, bideo-kamerarik izan gabe graba daiteke bideo bat, argazki-kamera digitalek eta telefono mugikorrek ere eskaintzen baitute aukera hori. Behin bideoak grabatuta, horiek editatu eta modu txukunean bideo-muntaiak egiten dituzte askok, eta, batzuetan, baita YouTube moduko Interneteko tokietan argitaratu ere.
Archive for abendua, 2007
Aplikazio asko daude pantailan gertatzen denaren argazki bat egiteko, eta baita bideo-zatiak grabatzeko ere. Baina horrelako tresnarik eskura ez dagoenean, edo ordenagailuan ezer instalatu nahi ez denean, badago pantailan gertatzen dena bideoan grabatzeko aukera ematen duen web gune bat ere: Screen-cast-o-matic. Web gune horretatik, pantailan gertatzen denaren bideo bat grabatzeko aukera dago. Helbide honetan dago: http://www.screencast-o-matic.com/
Ordenagailua jende askorekin partekatzen denean, edo ezkutuko zerbait gordeta eduki nahi denean, komenigarria gerta daiteke karpeta edo fitxategi batzuk ezkutatzea. Aukera hori eskaintzen duten aplikazio ugari daude Interneten. Horietako bat da Free Hide Folder izenekoa. Tresna hori erabiliz, aukeratutako karpetak ezkuta daitezke, beste inork ez ikusteko moduan. Doakoa da, eta hemen eskura daiteke: http://www.cleanersoft.com/hidefolder/free_hide_folder.htm
Askotan gertatzen da gai bati buruzko edukia pertsona bat baino
gehiagoren artean landu behar izatea, web proiektu bat aurrera
eramateko lan talde bat biltzea edota besterik gabe gustuko den
zerbaiti buruz webgune bat argitaratu nahi izatea. Asmo horiek aurrera
eramateko tresna ezin hobeak dira lankidetzarako aplikazioak. Euskal
Herrian aspaldiko ohitura da auzolana, eta wiki sistemek hori
Internetera ekarri dute.
Wiki terminoa hawaierazko wiki wiki hitzetik dator eta azkar-azkar
esan nahi du hizkuntza horretan. Termino horrek oso ondo adierazten du
helburua zein den: era erraz eta azkar batean webgune bat argitaratzea.
Erabiltzaileek ezer berezirik jakin gabe sortu, editatu eta ezaba
ditzateke web orriak. Gainera, erabiltzaile bat baino gehiago ari
daitezke lan horretan, eta edizio prozesuan izandako aldaketa guztiak
erregistratuak geratzen dira, atzera jo nahi bada. Wiki bidez
garatutako adibide garbiena Wikipedia entziklopedia librea da.

Joan den astean ospakizun garrantzitsuak izan ziren euskal
internautentzat; alde batetik, Sareko Argiak bere 10. urteurrena bete
zuen, eta Irratia.com irrati digitalak, bestalde, bere 100. saioa eman
zuen. Bakoitzak bere erara baina biek ere ederki ospatu zuten, bai
baitzuten horretarako motiborik. Sareko Argiak Donostian egin zuen
ekitaldian, Vilaweb webguneko zuzendari Vincent Partal izan zen
gonbidatu nagusia; berak, etorkizunean hedabideek dituzten erronkak
azaldu zituen bertan bildu zirenen aurrean.

Irratia.com-ekoek, berriz, Bilboko Kafe Antzokian osatu zuten
beren 100. saioa, horretarako hainbat gonbidatu izan zituzten, tartean
Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria. Webgunean ikusten denez,
ospakizuna iragartzeko kartelean azaltzen ziren ardiek ere zuten hutsik
egin.

Ordenagailuei software asko ezarri eta kentzen zaizkie irauten duten
artean. Aplikazioak ongi kentzen badira, hau da, desinstalatzeko duen
botoitik, itxura batean guztia ezabatzen da ordenagailutik. Baina ez da
horrela, beti geratzen dira arrasto batzuk ordenagailuan, normalean
erregistroetan. Horrez gain, programek beren funtzionamendurako
behin-behineko hainbat fitxategi erabiltzen dituzte, eta batzuetan ez
dituzte guztiak ezabatzen. Arazo hauek Windows sistema eragileetan
ohikoak dira.
Gauza baten eta bestearen artean ordenagailuan zaborra metatzen
joaten da pixkana-pixkanaka, eta horrek bere eragina izaten du
errendimenduan: ordenagailuak denbora gehiago behar izaten du pizteko,
eta disko gogorreko espazio librea gero eta txikiagoa da. Arazo horiek
konpontzeko Wise Cleaner softwarea oso egokia da, Registry Cleaner
aplikazioarekin sistema eragileko erregistroa garbi mantenduko du; Disk
Cleaner izenekoarekin, berriz, disko gogorrean dauden eta behar ez
diren fitxategiak ezabatuko dira. Bi aplikazoak doan jaits daitezke.

Web 2.0 famatuaren jaiotzaz geroztik, gero eta web zerbitzu gehiago aurki daitezke Interneten. Horietatik erabilienetarikoak, seguruenik, dokumentuak sortzeko, editatzeko eta partekatzeko zerbitzuak dira. Horietako lehen zerbitzuetako bat izan zen Writely, web bidezko Worden antzeko prozesadorea. Writely erabiliz, testu-dokumentuak sarean gorde eta parteka zitzakeen edonork. Zerbitzu haren arrakastak azkar izan zuen erantzuna, eta Googlek Writely erosi eta GoogleDocs jarri zuen abian. Baina GoogleDocs ez da horrelako zerbitzuen artean bakarra, ezta onena ere, sarean badaude aukera gehiago.
(more…)
Gero eta ohikoagoa da ordenagailua erostean software asko aurretik instalatuta topatzea, eta ez Windows bakarrik. Ordenagailu-ekoizle handiek software garatzaileekin izaten dituzten akordio komertzialen ondorioz, software desberdinen probako bertsioak instalatuta daude ordenagailuetan.
Ordenagailu berria txukun izan nahi bada, komeni da horiek guztiak kentzea; horretarako dago PC Decrapifier. Tresna horrek ordenagailuan dauden probako software horiek detektatu eta desinstalatzeko aukera ematen du. Erabilgarria da; erabiltzailearen esku uzten du zein aplikazio kendu.
Internetek eboluzio handia izan du azken urteetan, eta webguneek etengabeko berritze prozesua jasaten dute, erabiltzaileentzat erakargarri izateko. Azken hamar urteetako Interneten historia ia guztia biltzen duen webgunea da www.archive.org. (more…)
Greenpeacek azterketa bat egin du elektronika produktuen garatzaileen artean, eta, emaitza kaleratu duenean, nabarmen gelditu dira konpainia handiak. Greenpeacek 0 puntu eman dio Nintendori hamarreko eskala batean, haren bi kontsola izarrak, Wii eta DS, egiteko erabiltzen duen materialarengatik. Philipsek 2 puntu besterik ez du lortu, eta Microsoftek 3. Hiru konpainia horiek zerrendaren amaieran daude. Ingurumena gehien zaintzen dutenak, ordea, Sony Ericsson eta Samsung dira. Biek 7,7 puntu lortu dituzte, hamarreko eskalan. Nota hori emateko, marka horietako sakelako telefonoak, ordenagailuak, telebistak eta joko-kontsolak aztertu ditu erakunde ekologistak.
Nintendo Japoniako taldea zerrendan azkena izatearen arrazoia erabiltzen duen materiala da. Izan ere, Wii eta DS ezagunak egiteko PVCa erabiltzen du. Bere kabuz ez da toxikoa plastiko hori, baina ezinezkoa da birziklatzea, eta errez gero isuri oso toxikoa sortzen du, dioxinak, batez ere. (more…)


Entries (RSS)