Duela hamabost egun 2007aren laburpena egin ondoren, gaur 2008an
ustez nagusituko diren produktu, zerbitzu eta joerak laburbilduko
ditugu. Ez da beti asmatzen, eta jakina da hemen azalduko diren joerek
eta produktu guztiek ere ez dutela arrakasta bera lortuko; are gehiago,
batzuek porrot ere egin dezakete. Baina, lehen batean, eta urtearen
hasieran indar gehien dutenak dira.
Iaz nagusitu ziren joerak indartsu jarraitzeko aukera izango
dute; horrela, web 2.0 teknologiek aurten ere nagusi izaten jarraituko
dute. Bestalde, aurten helduko diren joera nagusien artea edonon
Interneteko konexioa izatea eta teknologia berdeak nabarmenduko dira.
Gailu berriak, teknologiak berriak eta filosofia aldaketak, guztiak
izan nahi dute 2008an nagusi. Guztiek lortuko al dute?








Entries (RSS)