Archive for otsaila, 2008

Etxetik mugitu ere egin gabe ikasi nahi duzu? Horretarako,
ordenagailua eta internet konexioa soilik behar dituzu. Tutorearekin
zuzeneko harremana izango duzu sarearen bitartez. Gaiak jorratzeko
metodologia desberdinak, teknologia berrien ustiapena irakaskuntzan.
Hori guztia eta gehiago da e-Learninga, hau da, irakaskuntza
elektronikoa.

Oraingoz, ez du irakaskuntza tradizionala, alegia presentziala
ordezkatuko, haren osagarri da. Baina batzuetan alternatiba ere gerta
liteke, ikastaro presentzialetara joan ezin duen jendearentzat, esate
baterako. Horientzat, ikasteko aukera berriak sortu dira; lehen,
distantziagatik, denborarengatik edo beste arrazoi batzurengatik
gauzatu ezin zituzten ikastaroak orain egin ditzakete. Izan ere,
e-Learningarekin ikasteko malgutasun handia eskuratzen du ikasleak

.

(more…)

Badirudi azkenik argitu dela definizio altuko bideo formatuen
borroka. Toshibak, orain arte HD DVD formatua bultzatzen zuen enpresa
japoniarrak, amore eman du. Aurreko astean esan zuenez, formatu
horretako irakurgailu eta grabagailuen fabrikazioa berehala gutxitzen
hastekoa da. Ondorioz, Sony-k beste batzuen artean bultzatzen duen
Blu-Ray formatua izango da estandarra. Japoniako teknologia
fabrikatzaile handiek eta mundu osoko teknologia banatzaile nagusiek
Blu-Ray formatuari emandako babesaren aurka ezin izan du Toshibak.
Nahiz eta pixkanaka fabrikatzeari utzi egingo dion, saldu ondoko
zerbitzua mantenduko duela adierazi du.

Orain, behin formatuen borroka amaituta, Blu-Ray formatuan oinarritutako gailuen merkatua asko zabaltzea espero da.

(more…)

Dokumentuen trukerako egokiena da PDF formatua, irakurtzeko soilik
baldin bada, hau da, ez baldin bada ezer editatu behar. Baina nola
sortu PDF bat? OpenOffice erabiltzen bada, tresna barran dakarren
botoiarekin, irekita dagoen dokumentu, aurkezpen edo kalkulu-orria PDF
bihurtzen da. Baina beste aplikazio askotan ez dator aukera hori. Kasu
horietan, askotan Acrobat programa instalatzen da. Baina funtzio hori
betetzen duten beste alternatibak ere badaude. Windows plataformarako,
PDF Creator
eta WinPDF dira ezagunenak. Inprimagailu birtual bat bezala
funtzionatzen dute bi programa horiek. Horrela, PDF bat sortu nahi
denean, nahikoa da dokumentu horri inprimatzeko agindua ematea eta PDFa
sortuko duen inprimagailu birtuala aukeratzea. Gainera, alternatiba
horiek doakoak dira.

(more…)

Nork ez du behin edo behin agenda bat erabili? Paperezkoaz gain,
norbere ordenagailuko agenda propioa ere ohiko bihurtu da. Gehienek
lanerako erabiltzen dute, baina badira erabilera pribatua ematen
diotenak ere. Baina zer gertatzen da lanetik etxera joatean, eta
zerbait apuntatu gabe utzi dela konturatzean? Papertxo batean
apuntatuko da oharra, eta biharamunean lanera joatean sartuko da
ordenagailuan. Eta papertxoa desagertzen bada?

Horrelako ezusterik ez gertatzeko, jada badaude sareko agendak.
Edonondik atzi daitezke Internet konexioa izanez gero, eta, gainera,
ordenagailuan instalatutakoaren antzeko funtzionalitateak dituzte.
Microsoft Outlook, iCal eta Novell Evolution programek betetzen duten
funtzio berbera bete dezakete, baina abantaila batekin, edonondik atzi
daitezke.

(more…)

Bitxia bezain erabilgarria izan daiteke ondorengo proposamena.
Zenbat aldiz gertatu izan da fruta-denda batera joan, laranjak erosi,
eta lehorrak edo gusturik gabeak ateratzea? Bada, hemen konponbidea:
laranjak zuzenean nekazariari erosi Internet bidez. Hori izan da
Valentzia aldeko (Herrialde Katalanak) nekazari txikiek hartu behar
izan duten bidea ekoizle handiei aurre egiteko. Ekoizle handiek
hozkailuetan denbora askoz izaten dituzte biltegiratuta. Gainera, beren
ekoizpenean produktu kimikoak erabiltzen dituzte. Ekoizle txikiek,
aldiz, kalitatea eskaintzen dute, ekoizpen naturala eta
bitartekaritzarik gabeko salmenta. Nahiz eta produktu nagusia laranja
izan, ez dute hori bakarrik saltzen, limoiak, pomeloak eta mandarinak
ere saltzen dituzte. Eskaera egiteko orduan, gutxieneko pisu bat eskatu
behar da, normalean 15 kg dituen kaxa da gutxieneko eskaera.

La mejor naranja

Naranjas Lola

(more…)

Galizian, Ferrol eta Coru

Ordenagailu eramangarriak baino txikiagoak dira, eskuko PDA gailuak
baino handiagoak. Interneten nabigatzeko behar den guztiarekin,
bulegotikako oinarrizko aplikazioekin, kable gabeko sarerako konexioa.
Hemen dira ordenagailu ultraeramangarri merkeak, edonora eramateko
gailu arin eta erabilera anitzekoak.

Orain arte mota honetako gailuak oso garestiak izan dira,
eramateko erosoa izatea ez zen inondik inora erosteko aski arrazoi,
baina badira hilabete batzuk joera guztiz aldatu dela. Orain, gailu
ultraeramangarriek prezio erakargarria dute, 300 euroren bueltan topatu
daitezke. Hori dela eta, jada mundu osoan mota honetako gailuen
erabilera asko ari da handitzen. Luzerako moda da UMPC (Ultra Mobile
Personal Computer) gailuena.

(more…)

AEBetan denbora gehiago baldin badarama ere, Dell ordenagailuak
Ubunturekin
duela aste gutxi hasi dira saltzen hemen. Erabiltzaileen
eskaerei kasu eginez, bada denbora bat estrategia berria iragarri
zutela. Oraingoz, ordenagailu eramangarri bat merkaturatu dute, XPS
1330 modeloa hain zuzen ere. Modelo horrek hilabete gutxi daramatza
kalean, eta ordenagailu polita dela esan daiteke. Dell-ek ordenagailuak
saltzeko duen metodoa jarraituz, 800 eurotik has daiteke konfiguratzen.
Konfigurazioa egiteko orduan hainbat aukera ematen ditu: prozesadoreak,
memoria eta abar. Baina interesgarriena Linuxen inguruan ematen duen
laguntza da, 30 egun edo urtebetekoa ere izan daiteke laguntza hori.
Pausu aitzindari horrek beste ordenagailu fabrikatzaileak ere Linux
instalatua duten ordenagailuak saltzera bultza ditzake.

(more…)

Argazki kamara digitalak heldu zirenetik, asko zabaldu da jendearen
artean argazkilaritzarako afizioa. Edonoren etxeko ordenagailuan
ehundaka edo milaka argazki gordetzen dira. Hori dela eta, argazki
horien tratamendurako aplikazio erabilerrazak ugaritzen ari da. Kasu
honetan, argazki panoramikoak sortzeko balio duen aplikazio bat
erakusten da, Autostich da bere izena. Funtzionamendu oso erraza du,
panoramikoa osatuko duten argazkiak aukeratu eta nahikoa da. Ondorengo
guztia aplikazioak berak egiten du. Ez da tresna profesionala, baina
doako aplikazioa da, eta erabiltzeko erraza. Etxean argazkigintza
digitalean beste pauso bat emateko tresna interesgarria.

(more…)

Sarean nabigatzean, zenbat webgune topatzen dira erregistratzea
eskatzen dutenak? Zenbat erabiltzaile izen eta pasahitz kudeatu behar
izaten dira? Eta webgune batean sartu eta pasahitza aldatu gabe denbora
asko pasatu dela abisatzen dutenean, aldi berean berri bat sartzeko
eskatuz, zein pasahitz sartu?

Interneten dabilen edonori sarri gertatzen zaizkion egoerak
dira azaldutako horiek: webgune bakoitzean erabili ahal izateko
erregistratu beharra. Ez al litzake errazagoa behin egin erregistro bat
eta webgune guztietarako balio izatea? Bada horixe da OpenID
identifikazio sistemak proposatzen duena. Horretarako sistema
deszentralizatu eta estandar ireki batez baliatzen da.

(more…)

Bad Behavior has blocked 75 access attempts in the last 7 days.