Archive for martxoa, 2008

Webgune bat kudeatzen duzu eta azkenaldian utzi samar daukazu?
Ezaugarri berriak erantsi nahi dizkiozu baina aurrekontu aldetik motz
zabiltza? Gaur egun webguneari ezaugarri berriak erantsi eta horrela
aberatsago egiteko ez da programazio lan handia egin behar. Interneten
badira mota askotako funtzionalitateak eskaintzen dituzten guneak:
inkestak, solasguneak, e.a. Ondorengo asteetan baliabide horiek
azalduko dira, dauden motak eta zerbitzua eskaintzen dituzten
webguneak.

Aste honetako baliabidea inkestak izango dira. Webgunean
inkesta bat izatea interesgarria izan daiteke; izan ere, horrek
trafikoa erakartzen du. Horretarako, ezinbestekoa da egiten den galdera
puri-purian dagoen gairen batekin lotuta egotea. Adibide garbi bat Teknopataren Txokoa
izeneko bloga da; bertan, 2007ko euskal web ekimenik onenak aukeratzeko
bozketa antolatu zen, eta horren ondoren bere trafikoa asko hazi zen.

(more…)

Duela pare bat astetik, itsuek eta ikusteko mugak dituztenek Google
Reader
erabiliz irakur ditzakete beren berri iturri gogokoenak.
Martxoaren erdialdera, RSS irakurle ezagunak WAI-ARIA irisgarritasun
estandarra betetzen du. Estandar honek Interneteko web aplikazio
konplexuak irisgarriago egiteko arauak ezartzen ditu, eta Google
Reader-ek estandar horiek betetzen dituen bertsio bat atera du.

Oraingoz, Fire Vox izeneko Firefox nabigatzailearen gehigarri
batekin probatu dute; gehigarri hori Google-ko ingeniari batek garatu
du. Horrez gain, Firefox 3 bertsioarekin ere badabil, JFW 8.0 eta
Windows Eyes 5.5 aplikazioekin. Bertsio irisgarri horretara heltzeko,
ezkutuko esteka bat jarraitu behar da. Esteka hori pantaila irakurleek
detektatzen dute, eta ARIA estandarra betetzen duen bertsiorako esteka
bezala deskribatzen da.

(more…)

Beste artikuluren batean ere aipatu izan da Windows sistema eragileak
programak desinstalatzeko dakarren aplikazioak ez dituela guztiz
ezabatzen programaren fitxategi guztiak. Askotan, konfigurazioko
fitxategiren bat edo bestelako zaborra uzteko ohitura txarra du. Lan
hori askoz hobeto egiten duen aplikaziorik bada, horietako bat Absolute
Uninstaller
da. Aplikazio honek Windows-enak baino askoz azkarrago
erakusten du instalatuta dauden programen zerrenda. Gainera, programa
bat desinstalatzean, fitxategi guztiak ezabatzen ditu. Horrez gain,
bilaketak egiteko aukera ematen du, eta instalatuta dauden programen
sarrera okerrak konpondu ere egiten ditu. Aplikazioa Windows 98
bertsiotik goragokoetan dabil, eta doan da. (more…)

Etxeko igogailuan hizpide nagusia, harategian bere txandaren zain
dagoen jendearen artean ere bai. Egunean zehar zenbat hitz egiten den
eguraldiari buruz ez dago kalkulatzerik. Ohikoena, iragarpenak
albistegiaren ondoren ikustea izaten da, baina Interneten ere badira
horretarako baliabideak. Gainera, askotan, informazio sakonagoa ematen
dute.

Beraz, opor egun hauetan etxetik irten baino lehen, ez duzu
telebistako edo irratiko albistegien zain egon beharrik. Nahikoa duzu
ordenagailua piztu eta webgune pare bat begiratzearekin. Eguneko
iragarpenak, datozen egunetakoak, itsasoaren egoera, klimaren nondik
norakoak, e.a. Hori eta askoz informazio gehiago aurkitu dezakezu
eguraldiari buruzko webguneetan.

(more…)

Behin baino gehiagotan gertatzen da Youtube-n bideo bat ikusi eta
norbere ordenagailura jaitsi nahi izatea. Baina askotan ez da jakiten
nola egin. Hori egiteko badira tresna aproposak, aTube Catcher da
horietako da. Tresna honekin Youtube-tik, MySpace-etik,
DailyMotion-etik eta bestea hainbat webgunetatik jaits daitezke
bideoak. Egin beharrekoa oso sinplea da, jaitsi nahi den bideoaren
helbidea edo urla sartu eta erabili nahi den bideo formatua zehaztu.
Handik aurrerako guztia berak egingo du. Ordenagailuan dagoen bideo bat
FLV (Flash Video) formatura pasa nahi bada, antzeko prozesua egin behar
da. Erabiltzaile aurreratuagoentzat, aurredefinituta datozen
parametroak aldatzeko aukerak dakartza.

(more…)

Jada kalean dira bi web nabigatzaile ezagunenen belaunaldi berriko beta
bertsioak, Internet Explorer 8 eta Mozilla Firefox 3 hain zuzen ere.
Firefox-i dagokionez, memoriaren erabilera murriztea da dakarren
abantaila nagusienetakoa. Horrez gain, javascript kodea exekutatzerako
orduan ere hobekuntzak egin dira. Une honetan Beta 4 bertsioa dago
kalean, baina laster Beta 5 ateratzea espero da. Internet Explorer 8-ri
dagokionez, Inteneteko konexioa galtzean, sarean egiten ari den lanak
gordetzeko aukera da ezaugarri nagusienetakoa. Sareko estandarrak ere
hasieratik errespetatu nahi dituzte eta badirudi lortzen ari direla.
Ikusi beharko da nork ateratzen duen lehenengo bertsio egonkorra, baina
badirudi azeria azkarrago doala.

(more…)

Txosten bat idazteko orduan lagunduko dizun tresna bat nahi duzu?
Diktatutakoa testu-editorera pasako duen tresna bat alegia. Merkatuan
badira behar hori asetzen duten tresnak, ahotsa ezagutzen duten
aplikazioak deitzen zaie. Ordenagailuari mikrofono bat konektatzea
nahikoa da testuaren diktaketa egin eta ordenagailuaren pantailan
azaltzeko.

Ahots-ezagutzako tresna hauek hainbat erabilera dituzte
eguneroko zereginetan, hala ere, nagusia txostenak idazteko laguntza
da. Zuzenbideko profesionalak dira erabiltzen dutenetako batzuk, horiek
aspalditik erabiltzen dute. Txosten guztia hasieratik teklatuarekin
idatzi beharrean, diktatuz osatzen da. Horrela egiten da prozesu
nagusia, eta ondoren, testua zuzenduz eta orraztuz amaitu egiten da.
Era horretara, denbora asko aurreztea lortzen dute, eta ondorioz
lanaren kostuak jaistea.

(more…)

Nork ez du bidali postal elektroniko bat behin edo behin? Lagun baten
urtebetetze egunean, arrazoi batengatik zorionak emateko, e.a. Askotan,
zerbitzu hori eskaintzen duten webguneek irudi sorta mugatua izaten
dute. Phreetings webgunean ez da horrelakorik gertatzen, Flickr
erabiltzen baitu irudien datu base gisa. Erabilera oso erraza da,
lehenik argazki egokia bilatu behar da, horretarako, bilaketa kaxa bat
dago. Bilaketa horretan, Creative Commons lizentziaren menpean dauden
argazkia soilik bilatzen ditu, lege aldetik arazorik ez izateko.
Ondoren, aurkitutako argazkietatik bat aukeratu eta dagokion kutxa
berezira eramaten da. Postalaren kolorea aukeratu ondoren, helarazi
nahi zaion mezua idazten da eta postaz bidali besterik ez da egin
behar. Bidalketa egiteko, norberak konfiguratua duen posta programa
erabiliko da. (more…)

Agindu bezala egin dute, Nine Inch Nails taldeak merkaturatze-eredu
berritzaile bat erabiliz, sarean jarri du bere disko berria. Ghosts I-V
izena du beraien azken lanak, eta erabiltzailearen interesaren arabera,
eskuratzeko aukera desberdinak eskaintzen dituzte. Esate baterako, doan
deskargatu daitezke diskoko 9 kantak eta argazki-albuma PDF formatuan.
Baina erabiltzailearen interesa handiagoa baldin bada, bost dolarren
truke 36 kanta eskuratu ditzake, eta DVD bat eta Blu-Ray bat dituen
kaxa 75$-en truke.

Duela hilabete gutxi Radiohead taldeak egin zuen bezala, NIN
ere musikaren merkatuan bide berritzaileak jorratzen ari da. Beren
zaleei balio erantsia duen proposamena eskaintzeko apustua egina dute,
eta bide horretan aitzindariak izateko bidean dira. Zalantzazko
fidagarritasuna duten babes neurriak hartu beharrean, erraztasunak
eskaintzen dizkiete haien musika ezagutu nahi dutenei. Arlo horretan,
badago zer ikasia Euskal Herrian.

(more…)

Urtetan hautsa jaten, trastelekuan duzun bitxi horrekin ez
dakizu zer egin? Zure urtemugan oparitu dizutenaren gailuaren berdina
duela hiru aste erosi zenuen zuk? Denda txiki bat duzu, eta zure
negozioa Internetera zabaldu nahi duzu? Arazo horientzat, soluzio bakar
batek balio du: Interneteko enkanteak.

Enkanteak egiten dituzten webguneak ez dira berriak sarean, XX.
mendearen amaieran Interneten izan zen boomean sortu ziren. Beraien
eginkizuna, artikuluak saldu nahi dituztenen eta erosi nahi dituztenen
bitartekaritza egitea da. Bertako eskaintzan, pentsatu ezin diren
artikuluak aurki daitezke. Ohikoenak, gailu elektronikoak dira:
ordenagailuak, iPhone eta antzeko gailuak, eta abar. Baina eskaintza
askoz aberatsagoa eta zabalagoa izaten dute Interneteko enkanteek.

(more…)

Bad Behavior has blocked 88 access attempts in the last 7 days.