Behin baino gehiagotan gertatzen da Youtube-n bideo bat ikusi eta
norbere ordenagailura jaitsi nahi izatea. Baina askotan ez da jakiten
nola egin. Hori egiteko badira tresna aproposak, aTube Catcher da
horietako da. Tresna honekin Youtube-tik, MySpace-etik,
DailyMotion-etik eta bestea hainbat webgunetatik jaits daitezke
bideoak. Egin beharrekoa oso sinplea da, jaitsi nahi den bideoaren
helbidea edo urla sartu eta erabili nahi den bideo formatua zehaztu.
Handik aurrerako guztia berak egingo du. Ordenagailuan dagoen bideo bat
FLV (Flash Video) formatura pasa nahi bada, antzeko prozesua egin behar
da. Erabiltzaile aurreratuagoentzat, aurredefinituta datozen
parametroak aldatzeko aukerak dakartza.

2 Responses to “Jaitsi Youtube-eko bideoak zure ordenagailura”

  1. xabidu says:

    Ondo, baina aTube Catcher hori Windows-erako da soilik :-P, Firefox erabiltzaileek (Windows-en nahiz Linux-en) eskura dugu DownloadHelper tresna (add-on). Horrek ere Youtube tankerako flash bideoak, bai eta audioak eta irudiak jaisten dizkigu hainbat webgunetatik. Erraz instalatzen da Firefox-en Lantresnak menutik abiatuta, edo zuzenean helbide honetatik: https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/addon/3006

  2. epiola says:

    Mila esker xabildu zure ekarpenagatik.

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 174 access attempts in the last 7 days.