Archive for apirila, 2008

Aurreko asteko gaiarekin jarraituz, gaurko artikuluan ere
Interneteko dendak izango dira ardatza. Baina aurkeztu diren zerbitzuak
desberdinak dira. Joan den astean, web zerbitzarietan instalatu
zitezkeen aplikazioak aurkeztu baziren, aste honetan, denda zerbitzu
osoa eskaintzen duten webguneak aurkeztuko dira.

Zerbitzu hau eskaintzen duten webguneak beste negozio
batzuetatik datoz. Batzuek webguneen ostatatzea dute negozio nagusia,
eta denda zerbitzua beraien eskaintza zabaltzeko jarri dute. Beste
batzuk, aldiz, sareko denda ezagunak dira, eta hauek beren dendarako
garatu duten azpiegituraz baliatuz, beste negozio bat ikusi dute.

(more…)

Internetek aurrez diskoetxeak astindu izan baditu, argitaletxeek ere
kontuz ibili beharko dute. Izan ere, Bubok bezalako zerbitzuek idazlea
eta merkatuaren artean dagoen bitartekaritza osoa jauzi batez pasatzen
baitute. Duela gutxi aurkeztu den webgune honek bi zerbitzu nagusi
ditu: argitaratzea eta salmenta. Argitaratzea bost pausotan egiten da:
obra PDF dokumentu batean igo, liburuaren informazioa bete (izenburua,
egilea, sinopsia, eta abar), azaleztatzea aukeratu, izenburu orrialdea
aukeratu eta azkenik prezioa jarri (PDF formatuan salduko da e-bookari
eta paperezkoari). Pausoak argiak eta sinpleak dira. Dendan, Bubok-en
argitaratzen diren liburu guztiak daude salgai. Baina esan behar da,
asko PDF moduan doan har daitezkeela. Liburuak argitaratzeko era
berritzailea dudarik gabe.

(more…)

Duela egun gutxi kaleratu dute Grisoft etxearen AVG antibirus ezagunaren 8.0
bertsioa
. Horretarako, ohi den bezala, AVG-k hiru lizentzia desberdin
erabili ditu. Lehenengoa, lizentzia doakoa; bertsio hau oso mugatua da,
eta antibirusa eta spywareen aurkakoa da. Bigarrena, ordainpeko
bertsioa; doakoa baino ezaugarri gehiago ditu, baina, hala ere, ekintza
jakina ez bada egin behar ez du merezi. Eta, hirugarrena, Internet
Security izenekoa; aplikazio sorta oso erabilgarria da, bertan
ordenagailuaren segurtasuna bermatzeko behar den guztia dator.

AVG ezaguna da duen kalitateagatik eta eraginkortasunagatik,
gainera, jakina da doako bertsioa oso ongi dabilela eta etxeko
oinarrizko segurtasuna bermatzeko inongo arazorik ez duela.

(more…)

Merkataritza elektronikoa ez da gauza berria. 2000. urtearen
inguruan, Internetek izan zuen lehen boom hartan, ardatzetako bat izan
zen. Garai horietatik asko aldatu dira gauzak; orduan ez zegoen
edonoren esku Interneten denda zabaltzea. Egin beharreko lan
informatikoa handia zen, ostatatzea ere garestia zen eta ordainketak
egiteko metodoak ere ez ziren hain gardenak.

Gaur egun, zorionez, gauzak asko aldatu dira. Zer saldu izanez
gero, denbora gutxian jar daiteke Interneten denda bat martxan. Alegia,
saldu nahi den produktua ongi definitua izatea da garrantzitsuena.
Azpiegitura informatikoari dagokionez, mota guztietako softwarea eta
plataformak aurki daitezke: denda batek behar duen guztia programatua
duten aplikazioak, denda giltza eskuan eran eskaintzen dutenak… eta biltegi zerbitzua eskaintzen duten enpresak ere badaude.

(more…)

Azkenaldian, musikaren munduan aldaketa asko izaten ari dira.
Salmentetan dagoen krisiak eraginda, diskoetxeak beste aukera batzuk
probatzen ari dira etengabe. Eta musika taldeak ere hasiak dira bide
berriak jorratzen. Orain arte Euskal Herritik kanpoko taldeek eman
dituzte horrelako albisteak, baina duela egun batzuk Kerobia taldea
izan da albiste iturri. Iru

Interneten nabigatzen ari garenean, askotan aurkitzen dira
erregistratzeko helbide elektronikoa eskatzen duten erregistroak.
Ondoren, ez da jakiten benetan zertarako erabiltzen den informazioa.
Baina, askotan, informazio komertziala eta zaborra besterik ez da
etortzen. Arazo horri aurre egiteko, momentu baterako helbide
elektronikoa izatea aukera ona izan daiteke. Zerbitzu hauek minutu
batzuetarako helbide elektroniko bat eskaintzen dute, normalean ausaz
sortua. Behin erregistroa egin eta posta elektronikoz baieztapena eman
ondoren, helbidea ez da gehiago erabili behar. Horrelako zerbitzua
eskaintzen du MailCatch webguneak ere, erabili eta uzteko helbide
elektronikoa. Beste aukera bat erregistro bat egiterakoan norbere ohiko
helbide elektronikoa eman nahi ez denerako. (more…)

Horixe esaten diote elkarri bertsolariek, bertsotan hasteko irrikan,
baina norberak hasi nahi ez duenean. Bada, amaraunean, besteen
puntuaren zain egon beharrik gabe, bertsoa ere ari da bere lekua
hartzen. Egia esan, duela gutxi arte, bertsoaren inguruko webguneak ez
ziren asko. Zeudenak ere, eduki estatikoa zuten; gutxi eguneratuak eta
teknologia berriek dituzten abantailak aprobetxatu gabeak ziren. Esan
daiteke Interneteko lehen belaunaldia ez zela oso emankorra izan bertso
munduari dagokionez.

Baina zorionez, gauzak aldatzen ari dira. Aldaketa horretan,
zeresan handia izan dute webguneak kudeatzeko aplikazioek. Izan ere,
lehen, webgune bat mantentzeko, ia programatzen jakin behar zen, eta,
gaur egun, ez da ezer jakin behar; informazioa kudeatzen jakin behar
da. Horrez gain, bideo teknologia berriek Interneten izan duten
eztandak ere izan du zeresana. Nork pentsa zezakeen duela urte batzuk
bertso saioak Internet bidez, bideoz, ikusiko zirela? Iritsi da puntua
amaraunean botatzeko garaia.

(more…)

Duela hilabete batzuk orri hauetan jorratu zen ordenagailu
ultraeramangarrien
gaia. Horiek, ordenagailu eramangarriak baino
txikiagoak dira, eta prezioz ere merkeagoak. Ordutik hona, merkatua
aldatzen ari da, eta, alde horretatik, azken aste hauetan hainbat
albiste jaso dira. HP, Dell eta Airis ordenagailu fabrikatzaileek mota
horretako ordenagailuak merkaturatuko dituztela iragarri dute.

Izan ere, erabiltzaile askok, Interneten nabigatu, posta
irakurri eta bulegotikako aplikazioak besterik ez dituzte behar. Eta
funtzio horiek egiteko, nahikoa izan daiteke ordenagailu eramangarri
eta merke hauetako bat. Ordenagailu fabrikatzaileek ere horrela ikusi
dute, eta beren eskaintzak prestatzen ari dira orain arteko izarra den
Asus EEE PC modeloari aurre egiteko.

(more…)

Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia handienak,
25.000 artikuluen muga gainditu zuen joan den astean. Euskal Herria
Bere Eskola ekimenaren artikulua izan da hain zuzen ere zenbaki hori
lortu duena. Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipedian,
auzolana da oinarria, garai berrietako auzolana. Edonor izan daiteke
bertako partaide, eta bertan, beste partaideekin batera artikulu
berriak sortu eta daudenak zuzentzen lagundu. Euskarazko Wikipedian,
jakintza askearen eta euskaldunaren alde egiten dute, jakintza baitute
gizarteari emateko daukaten oparirik onena. Beraz, norbaitek bere
ekarpena egin nahi badu, Euskarazko wikipedian sartu, erregistratu eta
lanean hastea besterik ez du. Zorionak euskal wikilari guztioi eta
50.000 artikuluren bila!

(more…)

Formularioak asko erabiltzen dira webguneetan, funtzio asko betetzen
dituzte: bilaketa egiteko, webguneko arduradunekin harremanetan
jartzeko, eskaerak egiteko eta abar. Hori dela eta, web garatzaileek
denbora asko ematen dute formularioak garatzen. Lan astun hori arintzen
laguntzeko, formularioak sortzeko morroiak sortu ziren. Hasiera batean,
beste edozein programa arrunt bezala, ordenagailuan instalatuta
exekutatzen ziren. Baina gaur egun gehienak webguneak dira.

Zerbitzu hauek eboluzio bat izan dute denboraren poderioz;
hasieran formularioak sortzeko morroiak ziren, baina gaur egun
formulario horietatik etortzen den informazioa kudeatzen ere laguntzen
dute. Horretarako, tresna propioak garatu dituzte. Artikulu honetan,
dagoen eskaintzaren lagin bat aurkeztuko dugu; ezaugarri desberdinak
dituzten zerbitzuak, hain zuzen.

(more…)

Bad Behavior has blocked 66 access attempts in the last 7 days.