Urtebete pasatu da Elebila abian jarri zenetik , eta urtemugarekin batera, zenbait berrikuntza erantsi dituzte. Elebila berrituak euskarazko irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukera ematen du. Irudi bilatzailearen bitartez, erabiltzaileak aukera izango du euskaraz, zein beste edozein hizkuntzatan idatzitako testuei dagokien irudiak bilatzeko. Bestalde, Elebilak sinonimia bidezko bilaketak egiteko aukera ere eskaintzen du. Hau da, erabiltzaileak euskarazko hitz bat idazten duenean, Elebila bilatzaileak hitz horren sinonimoak ere erakusten ditu: adibidez, triku idatziz gero, kirikiƱo edo sagarroi hitzak ere proposatuko ditu.

Era berean, edozein banakok edo enpresak bere blogean edo webgunean Elebila integratzeko aukera ematen du Elekak www.elebila.eu webgunean. Baita Microsoft Word-en eta Open Office-en plugina integratzeko aukera ere. Gainera, aipatu beharra dago mugikorretatik atzitu ahal izateko prestatuta dagoela.

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 66 access attempts in the last 7 days.