Ubuntuk eramangarri txikientzako sistema eragile bat garatuko du
Posted by: epiola in Sailkatugabeak![]()
![]()
Ubuntuk, Linux banaketa ezagunenetakoak, pauso garrantzitsua eman du ordenagailu ultraeramangarrien munduan sartzeko. Orain ere badago interfaze bat mota horretako ordenagailuen pantailara egokitzen dena: Ubuntu Eee. Baina oraingoan pauso bat aurrera eman dute, eta ARM mugikorretarako prozesadore fabrikatzailearekin hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horri esker, prozesadore horietarako optimizatuko den sistema eragile bat aterako dute. ARMk orain arte mugikorretarako prozesadoreak egin dituen arren, ultraeramangarrien merkatuan sartzeko asmoa du. Hori dela eta, ezin hobeto etorriko zaio bere prozesadoreetarako bereziki egindako sistema eragilea. 2009. urteko apirila izan daiteke sistema eragilearen lehenengo bertsioa argitaratzeko hilabetea.
Entries (RSS)