Informatikaren munduan aitzindaria izan zen aldizkariak 2009ko urtarriletik aurrera ez du paperean argitaratzen jarraituko. 1982an sortu zen PC Magazine aldizkaria, eta orain arte paperezko hileroko edizioa eta webgunea zituen. Hala ere, sarean jarriko duten alea ere ordaindu egin beharko da, urtean hamar dolar inguru. Nahiz eta gero eta zailagoa den Interneteko edukien truke kobratzea, hori da hartu duten eredua. Hala ere, ez dago oso garbi zenbat denbora iraun dezakeen horrek.

PC Magazine aldizkariak egin duen mugimendu hori ez da bakarra. Gero eta argitalpen gehiago aztertzen ari dira paperezko edizioa ateratzea merezi ote duen. Iritzi asko daude; batzuek diote azkenean guztiek sarean argitaratuko dutela, eta beste batzuek, aldiz, momentu jakin batzuetan paperak izan dezakeen egokitasuna defendatzen dute.

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 108 access attempts in the last 7 days.