Interneten dauden gustuko irratsaioak, elkarrizketak eta kontzertuak, nork ez lituzke entzungo berak nahi dituenean? Esate baterako, norberaren audio erreproduzitzailean kargatu eta lanerako edo ikastetxerako bidean entzutea. Hori ahalbidetzen du Podcast-ak: audio fitxategiak eta RSS jarioak uztartzen dituen teknologia.
Zer da?
Podcast izenaren jatorria iPod eta broadcast terminoen bateratzetik dator. 2004ko abuztu inguruan sortu zen; Adam Curry-k RSS formatua erabili zuen fitxategiak atxikitzeko.
Esan daiteke podcast bat ahotsa duen blog bat dela, eta post edo artikulu bakoitzean audio fitxategi bat dagoela entzungai. Ondoren, audioa bertatik entzun edo fitxategia jaitsi eta erreproduzitzaile batean entzuteko aukera ematen du. Hori da irratiarekin konparatuz duen abantaila nagusia; hau da, edozein lekutan eta ordutan entzun daitezkeela programak, eta ez zuzenean ematen denean soilik.
Podcast-etako edukia edozein izan daiteke: ohikoenak irratsaio formatua dutenak dira, baita ahotsa elementu bakarra dutenak ere. Azken horiek blog batekin konpara daitezke, eta edukia irakurri beharrean entzun egiten da. Irrati programak aurki daitezke arren podcast moduan, gehienak gai jakin bat jorratzen duten pertsona arruntak dira.
Nola jarraitu?
Podcast-ak jarraitzeko erabiltzen diren tresnak ohiko RSS irakurgailuak izan daitezke, hau da, Google Reader, Netvibes eta gisako aplikazioak erabil daitezke. Horiez gain, podcast-ak kudeatzeko programa bereziak ere badaude: podcast-etara egokitutako ezaugarriak izan ohi dituzte, RSS irakurgailu arruntek ez dutena. Mota horretarako software ezagunenetakoa, iPodder izenekoa da.
Blogetan harpidetzeko erabiltzen den sistema bera erabiltzen da podcast-etan harpidetzeko ere. Harpidetutako kanal edo jarioan post berri bat argitaratzen denean, RSS irakurgailuak aditzera emango du. Ondoren, ordenagailuak audioa irakurtzeko duen softwarearekin irakur daiteke, edo audio fitxategia -MP3 edo OGG formatuan gehienak- jaitsi eta erreproduzitzaile batean entzun.
Nola sortu?
Podcast propio bat sortu nahi baldin bada, eman beharreko pausoak oso errazak dira. Lehenengo zeregina podcast-a izango den audio fitxategia grabatzea da. Horretarako, ordenagailuko edozein audio grabatzailek balio du. Hala eta guztiz ere, besteren bat erabili nahi izanez gero, kode irekikoa den eta hainbat plataformatarako eskuragarri dagoen Audacity erabil daiteke. Ondoren, fitxategia MP3 edo OGG formatura bihurtuko da, eta egilea, data eta gisako datu batzuk gehituko zaizkio. Azken pausoa argitaratzea izango da. Hori egiteko hasiera batean ekintza batzuk -fitxategia igo, RSS-a sortu, eta abar- eskuz egin behar baziren ere, gaur egun nahikoa da blog batean post bat argitaratzeko eman beharreko pauso berdinak emanda.
Podcast bat argitaratzeko, webgune asko daude. Erabilienak direnetan, aurrez aipatutakoa argitaratzeko metodo sinplea erabiltzen da. Bertan, post-aren izenburua, gaiari buruzko etiketak, deskripzioa eta audio fitxategia eman behar dira. Ondorengo guztia webguneak egiten du, RSS jarioa eguneratu ere bai. Hiru pauso horiekin, podcast bat sortuta dago.
Etorkizuneko irratia
Podcast-arekin edonork graba dezake bere programa, eta Interneten argitaratu. Horrela jende askok ikusi eta entzungo baitu. Ez da transmisorerik erosi behar, eta ez dago irrati frekuentzia baten beharrik ere. Aski da software pare batekin eta podcast-a argitaratzeko webgune batean erregistratzearekin. Zertaz hitz egin erabakitzea soilik falta da. Hain baliabide gutxirekin mundu osoak entzuteko gai izateak sekulako potentziala ematen du. Horregatik, podcast kanalen kopurua etengabe ari da hazten, are gehiago, ohiko irratiak ere podcast teknologia erabiltzen hasi dira beren irratsaioak sarean jartzeko. Etorkizuneko irratia podcast-a izango dela zalantzarik ez dago.


Interneten zerbitzu asko aurki daitezke, imajina ezin daitezken zerbitzu motak topatzen dira bertan. Agian hainbesterainokoa ez da izango, baina berezia da ondorengo hau ere. Norberak diseinatutako letra motak sortzeko balio duen zerbitzua.
Turismoa egiteko garaian, Internetek baliabide anitz eskaintzen ditu. Ezagunenak, hegaldi merkeak eta ostatu hartzeko eskaintza bereziak dira. Horrez gain, beste zerbitzu bat ere aurki daiteke, eta, gainera, doan: hirietan egiten diren bisita turistikoak edo ibilbideak. 
Elgg
Aplikazio honen sortzailea
Eduki kudeatzaileen gisako aplikazioentzako ostatatze zerbitzuak eskaintzen diren bezala, sare sozial propioak ezartzeko ere badaude. Horrela, hutsetik aplikazio osoa ezartzen hasi beharrean, oinarrizko instalazioa eginda ematen dute. Hortik abiatuta, ondoren norberak bere beharretara egokitzapenak egingo ditu. Esate baterako,
Batzuetan, proiektu jakin baterako edo lan baterako irudi baten edo logo baten premia izaten da. Horrelakoetan, ohikoa izaten da sareko irudi bilatzaile batera jotzea, eta bertan zerbait bilatzea. Horrek askotan balio izaten du, baina ez beti. Esate baterako, zerbait pertsonalizatu nahi denean, izenburu jakin bat irudi edo logo gisa jarri nahi denean irudi bilatzaileek ez dute balio. Kasu horietan, bakoitzak berea egin behar izaten du. Horretan laguntzeko, lan hori errazten duten tresnak daude sarean. Horietako bat da
Linux da netbook fabrikatzaileek beren gailuak hornitzeko gehienetan aukeratu izan duten sistema eragilea. Horretarako, oinarri gisa plataforma irekia hartzen dute, eta, ondoren, gailuaren ezaugarrietara egokitzeko garapenak egiten dituzte. Interfazea pantailaren tamaina txikira egokitzen da; aplikazioak, gailuaren prozesamendu gaitasunera, eta ordenagailua abian jartzeko behar den denbora ere hobetu egiten da.
UNR instalatzeko, Ubunturen webgunetik jaitsi behar da aplikazioaren irudia. Hori egin ondoren, USB pendrive batean gordetzen da sistema abiatzeko behar den formatuan. Behin USB euskarria prest izanda, netbook bertatik abiarazi behar da, disko gogorretik egin beharrean. Horrela abiatzen denean, UNR-ren instalazio prozesua jartzen da martxan, eta pausu gutxi batzuk eman ondoren, sistema berria instalatuta geratzen da. Gailuaren arabera, litekeena da haririk gabeko konexioa eta soinu-txartela eskuz konfiguratu behar izatea.
Orain arte aipatu diren aukerez gain, aukera berriak ere azaleratzen ari dira. Oraindik oso berriak dira, kasu batzutan iragarpena bakarrik egin da. Sistema eragile hauen filosofia, laino konputazioan oinarritzen da, hau da, gailuan aplikazioak instalatu beharrean Interneten dauden zerbitzuez baliatzen da. Horrela, oso arinak dira, plataforma sinpleak eta sarearen aukerak ahalik eta gehien ustiatzen saiatzen dira. Mota honetako plataformak dira
Ingurumena babestea azken boladan puri-purian dagoen joera bat da. Batzuek marketin estrategia gisa erabiltzen duten arren, ideia originalak eta praktikoak ere badaude. Horietako bat
Webgune honetan,
Intercom taldearen elikagaien denda da. Talde hori trafiko handia duten hainbat webguneren jabe da.
Entries (RSS)