Ordenagailu eramangarri arruntak baino txikiagoak dira, eta sakelakoak baino handiagoak, agenda baten tamainaren antzekoak dira. Ultraeramangarri edo netbook moduan ezagunak egiten ari diren gailuak dira. 2008an hasi ziren ikusten, eta aurten, 2009an, ia guztiek dute ezagunen bat era horretako gailua duena.
Tamaina, pisua eta sinpletasuna dituzte ezaugarri ikusgarrienak. Baina, horiekin batera ekartzen dituzten sistema eragileak ere berrikuntza esanguratsua dira. Mahaigaineko ordenagailuetan eta eramangarrietan Windows-ek duen nagusitasuna, eremu honetan zalantzan jarri da. Haren prozesatzeko eskakizunak direla eta, netbook-ek duten gaitasunarekin ez dute bikote ona egiten. Hori dela eta, ordenagailu fabrikatzaileak bestelako aukerak instalatzen dituzte.
Berariazko Linux banaketak
Linux da netbook fabrikatzaileek beren gailuak hornitzeko gehienetan aukeratu izan duten sistema eragilea. Horretarako, oinarri gisa plataforma irekia hartzen dute, eta, ondoren, gailuaren ezaugarrietara egokitzeko garapenak egiten dituzte. Interfazea pantailaren tamaina txikira egokitzen da; aplikazioak, gailuaren prozesamendu gaitasunera, eta ordenagailua abian jartzeko behar den denbora ere hobetu egiten da.
Aukera hau hartu dute, besteak beste, Asus eta Acer etxeek. Horrela, beren Eee PC eta Aspire One gailuak haietara egokitutako Linux bertsioarekin eskuratu daitezke, Linpus eta Xandros hain zuzen ere.
Ubuntu Netbook Remix
Linux banaketen artean, azken urteetan gehien zabaldun den Ubuntu-k ere badu bere netbook gailuetarako bertsioa, Ubuntu Netbook Remix (UNR) deitzen da. Hasiera batean, aparteko komunitate bat hasi zen Eee PC gailuetara Ubuntu egokitzen, baina gaur egun, Ubunturen webgune ofizialean eskuratu daiteke. Hasieran aipatu diren banaketak bezala, UNR ere gailu berri hauetarako optimizatua dago. Berez dakarren aplikazio-sorta aberatsaz gain, Synaptic izena duen Ubunturen aplikazioak gehitzeko sistema dakar. Horrela, komeni den beste edozein aplikazio instalatzea oso erraza da. Interfazea ez da Ubunturen ohikoa, mahaigaina hiru zutabetan banatzen da. Aplikazioen kategoriak, aukeratutako kategoriaren ikonoak eta sistemako karpetak erakusten dira zutabe horietan.
UNR instalatzeko, Ubunturen webgunetik jaitsi behar da aplikazioaren irudia. Hori egin ondoren, USB pendrive batean gordetzen da sistema abiatzeko behar den formatuan. Behin USB euskarria prest izanda, netbook bertatik abiarazi behar da, disko gogorretik egin beharrean. Horrela abiatzen denean, UNR-ren instalazio prozesua jartzen da martxan, eta pausu gutxi batzuk eman ondoren, sistema berria instalatuta geratzen da. Gailuaren arabera, litekeena da haririk gabeko konexioa eta soinu-txartela eskuz konfiguratu behar izatea.
Jolicloud eta gOS
Orain arte aipatu diren aukerez gain, aukera berriak ere azaleratzen ari dira. Oraindik oso berriak dira, kasu batzutan iragarpena bakarrik egin da. Sistema eragile hauen filosofia, laino konputazioan oinarritzen da, hau da, gailuan aplikazioak instalatu beharrean Interneten dauden zerbitzuez baliatzen da. Horrela, oso arinak dira, plataforma sinpleak eta sarearen aukerak ahalik eta gehien ustiatzen saiatzen dira. Mota honetako plataformak dira gOS eta Jolicloud, bien ezaugarrietan etengabe aipatzen da cloud kontzeptua, hau da, sareko aplikazioen etengabeko erabilera.
Eramangarri txiki hauek ekarri duten iraultzan, protagonista bihurtu dira sistema eragileak. Orain arte Windows izan da nagusia, baina gailu hauetan atzetik dago. Erabiltzaile batzuek Windows XP dakarren netbook-a erosten dute, baina ez dira jabetzen sistema eragile horren ezaugarriak ez direla egokienak gailu horietarako. Linux, kode irekikoa izanik, ordenagailu fabrikatzaileen gogokoena bihurtzen ari da. Izan ere, beraien beharretara moldatzeko eta garapen propioak
Entries (RSS)