Liburuak argitaratzea urrunekoa izan da beti mundu horretan sartuta ez daudenentzat. Ideia edo gidoi batek jaiotzen denetik paperezko liburua argitaratuta ikusi arte pauso asko daude. Gainera, pauso horiek ezerezean gera litezke argitaletxeko editore edo arduradunek ideia gustuko ez badute. Argitaletxeek urtean liburu kopuru jakin bat argitaratzen dute; hori aurreikusia dute, eta hortik kanporako zerbait argitaratzea zaila da. Zurruntasun horrek badu izateko arrazoia; izan ere, argitaratzea gastu handia da, eta ale bat bera ere saldu aurretik inbertsio hori egin egin behar da.
Sarean sortu diren argitaletxe berriek hutsune horiek bete nahi dituzte, hau da, norbere lana argitaratzeko aukera eman nahi die mundu guztiari. Bide horretan, teknologia berriek eta Internetek bereziki ematen dituen baliabideak erabiltzen dira. Hala, edizio prozesu osoa egiteko aukera ematen da etxeko ordenagailutik mugitu ere egin gabe.
Aukera hori interesgarria izan daiteke argitaletxe tradizionalek alde batera uzten dituzten obrak argitaratzeko. Baina ez hori bakarrik, norberaren lanaren autogestioa egiteko eta kontrol osoa eramateko ere bai. Hau da, zerbitzu horrek idazlearen eskura jartzen du bere obraren kudeaketa osoaren kontrola.
Horrez gain, zerbitzu horiek salmenta plataforma ere eskaintzen dute. Hala, idazleak webgunetik bertatik sal dezake; normalean paperean edota PDFan erosteko aukerak ematen dituzte.
Lulu
Bob Young, Red Hat Linux banaketaren sortzaileetako batek 1999an sortutako enpresa da Lulu. Bob bere ibilbide profesional osoan software librearen munduari lotuta egon da. Horren harira, argitalpen industria tradizionalarekin ere oso jarrera kritikoa izan du. Bitxikeria gisa esan daiteke berak idatzi eta merkatuan saldu gabe geratu ziren liburuekin bere bulegoko mahaia eta eserlekua egin zituela. Hori guztia argitaletxe tradizionalek egiten zuten neurrigabeko diru xahutzea salatzeko egin zuen. Gaur egun, Lulu norbere argitalpenak egiteko tresnen artean erreferente bilakatu da. Izan ere, argitaraldi oso txikiak egiteko aukera ematen du, prezio lehiakorretan.
Argitalpen bat egin nahi bada, jarraitu beharreko pausoak oso sinpleak dira. Hori bai, esan beharra dago hemen ez dagoela ez zuzentzailerik, ez maketatzailerik eta horrelako beste figurarik ere ez dagoela. Beraz, kontuan izan behar da argitaratu nahi den lana lehenik eta behin ongi zuzendua eta maketatua izatea. Behin hori egin ondoren, dokumentua igo, liburuak izango duen tamaina eta bestelako ezaugarriak aukeratu, koloreetan edo zuri-beltzean joango den adierazi, eta eskaera eginda dago. Ondoren, nahi bada bertan jar daiteke salgai argitaratutako lana, eta salduz gero izandako irabazien %80 jasoko du egileak, zeina kasu horretan argitaratzailea ere baden.
Lulu-n edozein motatako liburuak argitara daitezke, baita argazki liburuak ere. Musika edota bestelako CD edo DVDak argitaratzeko aukera ere ematen du.
Bubok
Urte gutxiago dituen ekimena da Bubok, Espainiako Estatuan sortutakoa. Zerbitzu honek ere Lulu-ren filosofia jarraitzen du, antzeko ezaugarriak eskaintzen ditu, eta liburua argitaratzeko ere prozesua berbera da. Egileak hala nahi badu, Bubok-en bertako maketatzaileen aholkuak jaso ditzake bere maketa egiteko orduan. Behin argitaratu ondoren, promozioan laguntzeko tresna batzuk ere ematen dituzte.
Hemen azaldu diren plataforma horiek eskari bidezko inprimatze moduan funtzionatzen dute, hau da, eskaera bat izan arte ez da ezer inprimatzen. Hala, saihestu egiten da argitalpen tradizionaletan hasieran egiten den argitaraldi hori egitea, eta horrela inoiz ez da libururik sobran inprimatzen. Bestalde, batere azpiegiturarik gabe eta oso baliabide gutxirekin norbere lana argitaratzeko aukera ematen du, inongo argitaletxetan ate joka ibili gabe.


Duela aste batzuk
Pasa den astean kaleratu du Microsoft-ek bere web nabigatzailearen bertsio berria,
Bidaiatzea gustuko dutenen artean sare sozial garrantzitsuena da
Gaur egun dauden web zerbitzu guztiak kontuan hartuta oso zaila egiten da guztien jarraipen zehatza egitea. Blog bat izanez gero, Flickr-eko kontua, Last.fm entzun eta beste hainbat ekintza burutu Internet, guztiak kanal bakar batetik jarraitzeko aukera dago. Horixe eskaintzen du
Argazkiak argitaratzeko hainbat gune daude Interneten, ezagunena Flickr izango da, baina antzeko zerbitzua eskaintzen duten beste batzuk badaude.
Duela hilabete pare bat idatzitako
Egindako ikerketa batzuek diotenez, urte batean ordenagailu erabiltzaileen %37k ez berreskuratzeko moduan galtzen dituzte ordenagailuko datuak. Eta erabiltzaileen %72k beren ordenagailua arriskuan daukate. Ordenagailuaren disko gogorraren batez besteko bizia lau urte inguruako dela kontuan hartuta, erabiltzaileari geratzen zaion aukera bakarra, datuak galtzen dituenean ahalik eta azkarrena berreskuratzeko prestatzea. Horretarako dira
Interneko konexioan banda zabala etortzearekin batera, beste kontzeptu bat iritsi zen, urruneko segurtasun kopia edo backup online esaten zaiona. Duela gutxi arte enpresen eskura bakarrik baldin bazegoen ere, gaur egun edozein erabiltzailek erabil dezake. Metodo honekin, segurtasun kopiak automatikoki egiten dira, normalean erabiltzailearen jarduerarik ez dagoenean (bazkalorduan, esaterako). Egiten den kopia Internet bidez eta modu zifratuan eskuragarritasun handia duten zerbitzarietara igotzen da. Horrek bi gauza ziurtatzen ditu: alde batetik, datuak berreskuratu behar izanez gero atzitzeko arazorik ez dela izango; eta beste aldetik, segurtasun kopia eta originala fisikoki kokapen desberdinetan egongo direla.
Zerbitzu honen funtzionamendua disko gogor baten antzekoa da; bertan, erabiltzaile bakoitzari 2GB arteko espazioa ematen diote doan segurtasun kopiak egiteko. Horretarako egin beharreko bakarra
Antzeko zerbitzua eskaintzen du, kasu honetan ez du doako zerbitzurik eskaintzen, hilabetean doan probatzeko aukera bakarrik.
Musika entzuteko ohiturak aldatzen ari dira, eta horretan, dudarik gabe, eraginik handiena Internetek izan du. Hasieran P2P aplikazioak izan baziren ere,
Hori dela eta, printzipio batzuk eta eskubide eta arduren deklarazioa sortu dutela esan du
Entries (RSS)