Webgune bat abian jartzeko garaian, begiratu behar den gauzetako bat azpiegitura da. Bertan, elementurik garrantzitsuena zerbitzaria da dudarik gabe. Duela urte batzuk, ostatatze-zerbitzuak ezagunak egin aurretik, enpresetan ohikoa izaten zen norbere zerbitzaria erostea. Baina hor ez zen amaitzen kontua, erosi ondoren, Interneteko konexioa alokatu behar zen eta elektrizitatea. Gastuak etengabe hazten ziren, eta zerbitzaria mantentzen ordu asko joaten ziren.
Gaur egun, zerbitzari bat erosi aurretik, oso ongi aztertu behar da zein helburutarako erabiliko den. Izan ere, urte batzuetatik gaur egunera asko eboluzionatu dute ostatatze zerbitzuek. Birtualizazio-teknikak erabilita, hardware berean zerbitzari bat baino gehiago jar daitezke martxan. Baliabideen erabilera asko optimizatzea dakar horrek, bai hardware aldetik eta bai elektrizitate eta beste gastuen aldetik ere. Beraz, erosi aurretik, helburuak ongi finkatu behar dira, agian ez baitu mereziko erosteak.
Hodei konputazioarekin, birtualizazio-teknikei esker lortutako hobekuntzetan beste urrats bat egin da. Zoritxarrez, webgune batzuetan gertatu izan da aurreikusitakoa baino erabiltzaile kopuru handiagoa sartzea eta zerbitzariak ezin erantzutea. Horrelako erabiltzaile-uholdeei aurre egitea ez da erraza, teknikoki, gaitasun handiagoa duen zerbitzari batera migratu behar baita aplikazio osoa. Denbora eskatzen du horrek, eta askotan migrazioa egiterako berandu izan ohi da. Horrelako egoerak saihesteko eta eskalagarritasun azkarra izateko, konputazio-zerbitzua eskaintzen hasi dira. Mota horretako zerbitzua eskaintzen, Google eta Amazon dira nagusi.
Google AppEngine
Googlek berez azpiegituraz baliatuz, aplikazioak exekutatzeko eskaintzen duen plataforma da AppEngine izenekoa. Hodei konputazioaren teknologiaz baliatuz, garatzailearen eskura jartzen ditu zerbitzariak. Horrela, zerbitzari horietan aplikazioak exekutatu eta informazioa gorde daiteke. Plataforma guztiz eskalagarria da; hau da, baliabideen behar handiagoa izanez gero, oso erraza da horretarako azpiegitura handitzea.
Aplikazioak garatzeko garaian hainbat muga ezartzen da. Horietan lehenengo programazio-lengoaia da; izan ere, aplikazioak, Python eta Java lengoaietan soilik garatuak egon baitaitezke. Gainera, zenbait eragiketa egin ahal izateko, Googlek horretarako prestatu dituen APIak erabili behar dira.
AppEngine plataforma doan erabil daiteke muga batzuk arte. Diskoaren espazioaren muga 500 MBtakoa da, eta konexioa (banda zabala) eta PUZ erabilera, hilean bost milioi bisita izateko modukoa da. Baliabide horiek baino gehiago behar izanez gero, oso prezio erakargarri baten truke eskuratu daitezke.
Amazon EC2
Amazon Elastic Compute Cloud da zerbitzuaren izen osoa. Izenak berak dioen bezala, aplikazioa exekutatzeko hodei konputazioan oinarritzen den zerbitzu malgua eskaintzen du. Aplikazioen eskalagarritasuna du ezaugarri nagusia, baina beste metodo bat jarraitzen du horretarako. Amazonek erabiltzaileari uzten dio zerbitzari birtualak (instantziak) sortzen eta kudeatzen. Horrela, beharren arabera, erabiltzaileak berak sortu, abian jarri eta itzali ditzake zerbitzari-instantziak. Instantzia horiek hiru mailatan sailkatzen ditu: txikiak, handiak eta oso handiak. Eskaintzen dituen baliabideengatik bereizten da aukera bakoitza.
Amazonek ez du doako zerbitzurik eskaintzen, baina bere prezioak oso lehiakorrak dira. Hileko prezio jakinik ez dago; izan ere, makina birtual bakoitzak izandako kargaren eta transferitutako datu kopuruaren arabera fakturatzen da. Hala ere, aurrekontuak kalkulatzeko duen orrian egiazta daitekeen bezala, hilean euro gutxi batzuen truke, zerbitzari oso ona eskuratu daiteke.
Bi aukera horietan ikusi den bezala, zerbitzariak alokatzearen joera aldatzen ari da. Makina osoak alokatu beharrean, baliabideak alokatzen dira, eta hori da kobratzen dena. Horrek abantaila handia ekartzen du norbere kontura zerbitzari bat jartzearekin alderatzen bada. Beraz, hasieran esan bezala, zerbitzari bat erosi aurretik, ongi pentsatu behar da ea benetan beharrezkoa den.



Nor ez da gogoratzen Internet hastapenetan protagonistetako bat izan zenarekin,
Irudien edizioa informatikan garatu diren eremu ezagunenetakoa da. Bulegotika aplikazioaren ondoren, etxean erabiltzaile askok irudien ediziorako aplikazioren bat dute. Hala ere, argazki kamara digitalen erabilera zabaldu denean izan du benetako gorakada. Gaur egun, etxe askotan dago argazki kamara digital bat eta ordenagailu bat. Beraz, logikoa da argazki horiek txukundu eta behar diren ukituak emateko irudien ediziorako aplikazioren bat izatea instalatua.
Irudiak eta multimedia fitxategiak ikusteko eta horien gainean oinarrizkoa egiteko aplikazioa da
Aplikazioa hartu eta norbere ordenagailuan instalatzen ibili beharrean, web bidez dabilen aplikazioa da
YouTube webgune ezagunak bere
Internet bidez ibilbideak eta bidaiak antolatzeko webguneak gero eta gehiago dira. Kasu honetan, TomTom GPS gailuak egiten dituen etxeak aurkeztu du berea,
Enpresa baten barnean, ERParen funtzionamendua kritikoa da. Oso informazio garrantzitsua kudeatzen da eta etorkizunerako gakoak izan daitezkeen erabakiak hartzen laguntzen du horrek. Hori dela eta, software librean oinarritutako ERP sistemek zalantzak sortzen dituzte. Mota horretakoa da
Proiektuen kudeaketan laguntzeko, kode irekiko software ugari dago. Horietako bat da
Software edo aplikazio jakin bat inguruko lagunek ere horixe erabiltzen dutelako erabiltzen da askotan. Gainera, askotan CD bat ibiltzen da hortik zehar programa horiek banatzen, beren serie zenbaki eta guzti. Erabiltzailea askotan ez da konturatzen software horren lizentzia hausten ari dela eta legez kanpo dabilela. Gaur egun, software librean mota askotako softwarea dago eta horrela ibili beharrik ez dago. Alternatiba horiek aurkitzen laguntzeko webguneak ere badaude eta horietako bat da
Zeebo kontsolak ez du CD/DVD irakurgailurik izango, eta jokoak sarearen bitartez soilik erosi ahal izango dira. Horretarako, 3G motako konexio bat dakar, eta doakoa izango dena gainera. Brasilen Claro telekomunikazio enpresak emango du konexio hori. USB motako lau konexio izango ditu, eta SD memoria-txartelarentzako erretena. Disko gogorraren ezaugarriei buruz gauza gutxi esan da oraingoz. RAM memoria berria, 1GB tamainakoa izango du.
Aurrez aipatu bezala, jokoak sare bidez bakarrik deskargatu ahal izango dira. Horrela, dendetara iristeko egin behar diren paketatze eta banaketa lanak saihestu egiten dira. Bitartekaritza hauek kentzean, jokoen prezioa askoz merkeagoa izango da, hamabi dolar ingurukoa izango dela kalkulatzen da. Gainera, hasiera batean jokoak ezingo dira ez grabatu ez eta inori utzi ere. Zeebo-ren arduradunek diotenez, prezio baxuekin eta horrelako ezaugarriekin, Brasilen dagoen pirateriari aurre egin nahi diote. Azken helburu hau lortuko den ikusteke dago.
Jokoen ordainketa egiteko Z-Credits deituriko txanpona erabiliko da. Joko bakoitzak hainbat Z-Credits balioko ditu. Horiek gastatu ahala, kontsolatik bertatik Zeebonet sarearen bitartez edo Zeebo-ren webgunean lortu ahal izango dira. Z-Credits hauek kontsolan gordeko dira, eta ezin izango dira beste batekin elkarbanatu. Jokoen erosketan arazorik egon ez dadin, joko osoa jaitsi dela ziurtatu arte ez da kobratzerik egingo.
Entries (RSS)